88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2017ko aurrekontuko 2, 3 eta 4. aldaketak. Hasierako onespena

Cortesko Udalak, 2017ko apirilaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrari dagozkion 2, 3 eta 4. aldaketak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Cortesen, 2017ko apirilaren 11n.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1704613