88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 186E/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onesten da laneko arriskuei buruzko proiektuak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzaren deialdia.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/es/index). BDNS (identifikazioa): 344447.

Lehena.–Onuradunak.

Irabazi-asmorik gabeko entitateak edo entitate horien taldeak.

Bigarrena.–Xedea.

50 langiletik beherako enpresetan laneko arriskuen prebentzioaren kultura sustatzea dute helburu deialdi honen laguntzek, laneko ezbehar-tasa murrizteko.

Horregatik eman gogo zaie diru-laguntza enpresa horietan laneko arriskuen prebentzioari buruzko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateei, bereziki taldekaturik aurkezten direnei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 186E/2017 Ebazpena. Ebazpen horren bidez onesten da laneko arriskuei buruzko proiektuak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzaren deialdia. www.nafarroa.eus.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honetara 850.000 euro bideratu dira, guztira.

Gehienez ere proiektuaren aurrekontuaren %100eko diru-laguntza emanen da, edo 700.00 eurokoa entitate bakoitzeko, banaka aurkezten bada, edo 80.000 eurokoa entitate bakoitzeko, talde batean aurkezten bada.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

20 egun natural, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Diru-laguntzak emateko prozedura.

Norgehiagoka.

Iruñean, 2017ko apirilaren 27an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1705194