88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun azterlana Artiberri 2 sektorean. Hasierako onespena

Berriozarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko apirilaren 5ean egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, Artiberri 2 sektoreko P8.9tik P8.10era bitarteko lurzatietan beheko solairuetako fatxaden lerrokadurak aldatzeko. Imirum SAk sustatu du aldaketa, zaborren geletarako lekua erreserbatzearen ondorioz sorturiko arazoak konpondu ahal izateko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, 2017ko apirilaren 11n.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1704629