88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Arguedasko Udalaren 2. poligonoko ondareko 383. lurzatiaren 18.817,42 metro koadro saltzeko espedientearen onespena
eta argitalpena proposamenak eta agiriak aurkezteko

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 132. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 122. artikuluan eta hurrengoetan xedatua bete beharrez, eta 2017ko apirilaren 6an egin osoko bilkura berezian onetsi ondoan Arguedasko 2. poligonoko ondareko 383. lurzatiaren (Udalaren jabetzakoa) 18.817,42 metro karratu saltzeko espedientea, iragarki hau argitaratu da, argitaratu ondoko 15 egun naturaleko epean aurkez dadin Arguedasko Herriko Etxeko Idazkaritzan, 9:00etatik 13:00etara, Idazkaritzan dagoen administrazio baldintzen agirian eskatzen den dokumentazioa.

Arguedasen, 2017ko apirilaren 11n.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1704644