88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2017ko apirilaren 6an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2017ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arguedasen, 2017ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1704603