81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

10. poligonoko 758. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, Alkatetzaren 2017ko martxoaren 30eko 51/2017 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Panadería Azparren, S.L.k sustatu duen xehetasun azterlana, Oibarko 10. poligonoko 758. lurzatian dagoen biltegia handitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Oibarren, 2017ko martxoaren 31n.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1704099