81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 93/2016 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000093/2016 prozesuan ebazpena eman da 2016ko irailaren 20an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Manuel Eduardo Sánchez Montalvani legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikuspen-errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2017ko martxoaren 14an.–Justizia Administrazioaren letradua, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1703384