81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua
1461/2015 prozedura

Iruñean, 2017ko martxoaren 16an.

Raquel M.ª Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 1461/2015 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Stefani Bertha Moreno Pacherres andreari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2017ko martxoaren 16an.–Justizia Administrazioaren letradua, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1703441