81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03498 NL/br espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua.

I.F.Z. zenbakia: S 3100015S.

Helbidea: San Domingo aldapa, 8, 3.a, 31001 Iruña (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Ollin - 1.0300.140.

Tokia: Ibero alderdia.

Udalerria eta probintzia: Leitza eta Goizueta (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iberoko Erdi Aroko zubiaren arkuaren azpian zurezko aldamio baten egitura paratuko da, multidirekzionala, zinbriak eta habe etzanak barne. Apeoa jarriko da Iberoko dorrea berregiteko makinak pasatu behar direlako bertatik; aldamioa 9 hilabetez egonen da ibilguan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako eta Goizuetako udaletxeetan, edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2017ko martxoaren 15ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1703459