81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

231/2017 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, ekainaren 11ko 281/2015 Ebazpena indarrik gabe uzten duena. Horren bidez, baimena ematen zitzaion Nafarroako Segurtasun Eskolari, zeinek helbidea Beriainen baitu, ireki eta jarduteko “Larrialdiak eta Babes Zibila” Lanbide Heziketako erdi mailako zikloa irakasteko ikastetxe arautu gisa.

Ikusirik, ekainaren 11ko 281/2015 Ebazpenaren bidez Nafarroako Segurtasun Eskolari (garai hartan Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikia) baimena eman arren “Larrialdiak eta Babes Zibila” Lanbide Heziketako erdi mailako zikloa irakasteko ikastetxe gisa ireki eta jarduteko, ez zela inoiz 3. eta 4. ataletan eskatutako dokumentazioa aurkeztu 2015-2016 ikasturtearen hasieran, ez eta 2016-2017 ikasturtearenean ere.

Kontuan harturik, ikastetxea martxan jartzera iritsi ez bada ere, beharrezkoa dela hura irekitzeko baimena ematen zuen ebazpena indarrik gabe uztea eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan baja ematea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, interesdunari entzunaldia emateko tramitea eginik, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea ekainaren 11ko 281/2015 Ebazpena. Horren bidez, baimena eman zitzaion Nafarroako Segurtasun Eskolari (ikastetxearen kodea: 31014724), zeinek helbidea Beriainen baitu, ireki eta jarduteko “Larrialdiak eta Babes Zibila” Lanbide Heziketako erdi mailako zikloa irakasteko ikastetxe arautu gisa.

2. Ikastetxeari Nafarroako Gobernuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan baja ematea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea ikastetxearen titularrari, Energia Berriztagarrien Goi Mailako Ikastetxe Bateratuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2017ko martxoaren 10ean.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1703303