81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAIZKO, ARESOKO, BETELUKO, LARRAUNGO ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA

2017ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2017ko urtarrilaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aitzinetik 2017ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, otsailaren 8an, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsitzat jo dira. Hona hemen laburpena:

SAILKAPEN EKONOMIKOA

DIRU-SARRERAK:

A) Eragiketa arruntak.

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: -.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: -.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 94.260,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 77.028,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: -.

B) Kapital eragiketak.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: -.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: -.

VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: -.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: -.

Guztira: 171.288,00 euro.

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak.

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 34.300,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 125.988,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.000,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 8.000,00 euro.

B) Kapital eragiketak.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: -.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: -.

VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: -.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: -.

Guztira: 171.288,00 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Betelun, 2017ko apirilaren 11n.–Mankomunitateko burua, Joseba Eskamendi Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1704689