81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO, ARELLANO, ARROITZ, DEIKAZTELU ETA LERIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Mankomunitatearen Batzarrak, 2016ko abenduaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa. 2017ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an, eta jendaurreko epea iragan denez inork haren kontrako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat hartzen da. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bateginaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da onetsitako plantilla organikoa:

1.–Idazkaritza: Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 240. artikuluaren arabera. Zerbitzuko Zuzendaritza.

2.–Lan-kontratudunak:

–Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: gizarte-langilea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa, %34,73. Lanaldia: osoa.

–Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: gizarte-langilea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa, %34,73. Lanaldia: osoa.

–Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: gizarte-hezitzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanpostukoa, %34,73. Lanaldia: osoa.

–Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: Administraziokoa: Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanpostukoa, 26,20. Lanaldia: osoa.

–Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: animatzaile soziokulturala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa, %20,52. Lanaldia: hiru laurden.

–Kopurua: sei. Lanpostuaren izena: familia-langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua (5) eta oposizio-lehiaketa (1). Osagarriak: lanpostukoa, %23,55. Lanaldia: lanaldi erdia.

3.–Administrazio-kontratudunen eta lan-kontratudunen izenen zerrenda hau onestea:

–Maite Mercero Urzainqui, gizarte-langilea, B maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).

–Javier De Miguel Marqués, gizarte-langilea, B maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).

–M.ª Angeles Orúe Dueñas, gizarte-hezitzailea, B maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).

–Elena Iriberri Gorría, administrari laguntzailea, C maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).

–M.ª Presentación Hita Maeztu, animatzaile soziokulturala, C maila, jardunean (L.K.).

–M.ª Felisa Ciordia Macua, familia-langilea, D maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).

–Celia Busto Aguirre, familia-langilea, D maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).

–Lourdes Arroyo Casares, familia-langilea, D maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).

–Esther Azqueta Martínez, familia-langilea, D maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).

–Virginia Inés Valencia Sota, familia-langilea, E maila, jardunean (lan-kontr. finkoa).

4.–Enplegu publikoaren eskaintza: familia-langile lanpostu bat, D mailakoa.

Allon, 2017ko martxoaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Javier Ignacio Munárriz Marturet.

Iragarkiaren kodea: L1703545