81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Iragarkia. Espedientea irekitzea, 8. poligonoko 959. lurzatian dagoen udal higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzeko

Tuterako Udalak, 2017ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 8. poligonoko 959. lurzatian dagoen higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea. Helburua da zerbitzu eta erabilera publikotik desafektatzea eta, beraz, haren izaera juridikoa aldatzea, zerbitzu eta erabilera publikoari lotutako jabari publikoko ondasun izatetik ondareko ondasun izatera igaroko baita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan haiekin bat datozen artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau tramite egintza denez, honen aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jendaurrean egon bitartean, Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua) erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikusten ahalko dituzte interesdunek.

Tuteran, 2017ko apirilaren 3an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1704104