81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Herri-lurretako ureztatzeko loteen esleipena. Ediktua

Arturo Goldaracena Asa, Tafallako (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak,

Aditzera ematen du: ikusirik herri-lurretako ureztatzeko lote hutsak geratzen direla eta esleipendun gabeko lurzatietarako ureztatzeko lurzoruen sailkapen berria onetsi ondoren, bidezko da lote horiek esleitzeko lehen prozedura burutzea, hamar urteko epe baterako, 15 urteko eperako ziren loteen esleipenaren amaierarekin bat eginez 2027ko maiatzaren 15ean. Beraz, Tafallako Udalaren mugapeko herri-lurretako ondasunen administrazioari, erabilerari, defentsari, berreskuratzeari eta aprobetxamenduari buruzko ordenantzan ezarritakoarekin bat, 15 eguneko epea irekiko da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, aipatu ordenantzan adierazitako baldintzak betetzen dituztenek behar den eskabidea aurkez dezaten Bulego Bakarrean (Erregistro Orokorra), delako ordenantzan aipatzen diren alderdiak jasorik.

Ediktu bidez ematen da argitara, orok jakin dezan.

Tafallan, 2017ko apirilaren 12an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1704670