81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

NA-10263 ehiza barrutiaren zuzeneko kudeaketaren tramiteak hastea

Ribaforadako Udalak, 2017ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

“1.–Behar diren tramiteak hastea, Ribaforadako NA-10263 ehiza barrutiaren zuzeneko kudeaketa udal honek bere gain har dezan. Hauek dira:

–Barrutirako ehizazain bat hautatu eta kontratatzea, nahitaezkoa baita ehizari buruzko foru araudiaren arabera.

–Ehiza Antolatzeko Plan indardunaren aldaketa eskatzea, Ribaforadako Udala izan dadin ehiza aprobetxamenduaren titularra eta horren kudeatzaile berria.

–Indarra duten ehiza baimenen aldaketa eskatzea, Ribaforadako Udalaren izenean ager daitezen.

–Txartel izendunak emateko modua arautzea, oraingoz, ehiza denboralditik kanpoko ehiza baimenetarako, untxiek egindako kalteak direla eta.

2.–Adieraztea ezen, udal honek barrutiaren zuzeneko kudeaketa bere gain hartzeko, beharrezkoa dela barrutian sartutako finken jabeak eta/edo errentariak izatea beren labore eta azpiegituretako prebentzio neurriak hartuko dituztenak untxien kalteak saihesteko, aseguru konpainiek beren gain hartzen ez dituztenak, aurreikus daitekeen arriskutzat jotzen dituztelako, eta Udalak bere gain hartuko ez dituenak.

Gainera, Ribaforadako NA-10263 ehiza barrutian sartutako lurretako nekazariek eta jabeek eta/edo errentariek konpromisoa hartzen dute Ribaforadako Udalari kalteen gaineko erreklamazio ekonomikorik ez egiteko.

3.–Ehizazaina kontrataturik eta Ehiza Antolatzeko Plana eta behar diren baimenak aldaturik, udal honek bere gain hartuko du Ribaforadako NA-10263 ehiza barrutiko aprobetxamenduaren zuzeneko kudeaketa, eta ez da beharrezkoa izanen osoko bilkuraren beste erabaki bat; hori arautuko duen ordenantza onesteko beharrezkoak diren tramiteak hasiko dira, txartelen, sarrera-baimenen eta baimenen tasak barne.

Era berean, ehiza barrutiko aprobetxamenduaren zuzeneko kudeaketa bere gain harturik, Alkatetzak horren berri emanen dio ehiztarien herriko elkarteari (elkarte horrek kudeaketarekin jarraitu behar du, harik eta Udalak zuzeneko kudeaketa egiteko jarduketa guztiak tramitatu arte).

4.–Erabaki honen iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki oholean eta Udalaren webgunean, NA-10263 ehiza barrutian sartutako finken jabeek eta/edo errentariek jakin dezaten eta, horrela, beren labore eta azpiegituretan prebentzio neurriak hartzen has daitezen, Ribaforadan gaur egun untxiaren izurriak eragiten dituen kalteak saihesteko. Erabakia argitara emanen da, halaber, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen hamar eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Alegazioak aurkezten badira, aldaketa egiten ahalko da barrutiaren azaleran.

5.–Erabaki hau igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ehiza Atalari, Ehiza Antolatzeko Plana aldatu eta ehiza aprobetxamenduaren kudeatzaile gisa Ribaforadako Udala ager dadin, eta baimendua udal hau izateko beharrezkoak diren dokumentu eta baimenak alda daitezen.”

Ribaforadan, 2017ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1703586