81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala. Hasierako onespena. Aldaketa “Abeltzaintza intentsiborako eraikinen ezaugarriak” atalean

Miranda Argako Udalak, 2017ko martxoaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala Miranda Argako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioetan. Miranda de Arga Porcino, S.L.k sustatu du, “Abeltzaintza intentsiborako eraikinen ezaugarriak (haztegiak)” atala aldatzeari dagokionez, zerri-haztegitarako eraikinetan zenbait baldintza erantsiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan interesdunek azter dezaten eta egoki jotzen dituzten bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Miranda Argan, 2017ko apirilaren 3an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1704110