81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Datuen babesaren gaineko araudiaren aplikazioa “Virgen del Castillo” Zahar Etxean

Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxeko Gobernu Batzordeak hartutako erabakia, 2017ko martxoaren 28an.

Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxeko Patronatuko Batzordeak, 2017ko martxoaren 28an, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, “Langileak” fitxategia honako arau hauei egokitzeko: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, Lege hori garatzen duen Erregelamendua onesten duena.

Patronatuak, langile bakoitzaren lanaldia egunero erregistratzera behartzen duen Langileen Estatutuan xedatua bete beharrez, fitxatzeko sistema ezarri du. Sistema honek hatz-marka erabiltzen du.

Gobernu Batzordeak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 20. artikuluan xedatua betetzeko,

ERABAKI DU:

Lehena.–”Langileak” fitxategia honako atal hauetan aldatzea:

–Fitxategiaren xedea, “Fitxaketa” xedea sartzeko.

–Fitxategiaren egitura, “Marka” datua sartzeko.

Bigarrena.–Agintzea iragarki honen argitalpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta xedatzea “Langileak” fitxategiaren aldaketa eta haren jakinarazpena Datuak babesteko Espainiako Agentziaren behar den erregistroari.

Miranda Argan, 2017ko martxoaren 28an.–Virgen del Castillo Zahar Etxeko Patronatuko burua, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1704109