81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak apirilaren 3an emandako 21E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 341073.

Lehena.–Onuradunak: Baldintza hauek betetzen dituzten GGKEak: legez eraturiko pertsona juridikoak izatea; egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean izatea; esku-hartzea egin behar den eskualdean tokiko bazkide edo partaide bat izatea; bere zerga betebeharretan egunean izatea; eta diru-laguntzen onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako gainerako debekuetako bat ere ez izatea. Aurrekoez gain, batasunak ere izan daitezke onuradun.

Bigarrena.–Xedea: Nafarroako erakundeek proposatzen dituzten proiektuak, garapen bidean diren herrialdeetako bazkideekin batera gauzatzen direnak, finantzatzea; haien helburua izanen da herritarren bizi baldintzak hobetzea, eta laguntza emanen dute pobreziaren kontra borrokatzeko eta giza garapena sustatzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 21E/2017 Foru Agindua, apirilaren 3koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko diru-laguntzetarako deialdia onesten duena.

Laugarrena.–Zenbatekoa: Helburu horietarako, 9.471.594 euro bideratuko dira guztira, honela banaturik: 2017ko ekitaldirako, guztira 5.471.594 euro. Horietatik 1.562.913 euro 2017ko Gastuen Aurrekontuko “PFEZaren %0,7ko Funtsa. Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004 91100 4819 143105 partidaren kargura ordainduko dira, eta 3.908.681 euro “Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004 91100 4819 143102 (E) partidaren kargura. 2018ko eta 2019ko ekitaldietarako, 2.000.000 euro bideratuko dira.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko apirilaren 3an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1704093