81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

2016ko aurrekontuko aldaketak (1etik 11ra bitartekoak). Hasierako onespena

Udal honek, 2017ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoa zuela, aurrekontuan 1etik 11ra bitarteko aldaketak egiteko espedientea onetsi zuen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean. Aldaketa horien zenbatekoa, guztira, 160.968,15 euro da.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta, nahi izanez gero, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Los Arcosen, 2017ko apirilaren 3an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1704112