81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aurrekontuko 5/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, 2017ko udal aurrekontuko 5. aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Gesalatzen, 2017ko martxoaren 30ean.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1704096