81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJON

4. aldaketa 2017ko aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2017ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 4. aldaketa (goranzko doikuntza) 2017rako aurrekontu luzatuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Castejonen, 2017ko apirilaren 3an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1704111