78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

624/2017 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez deialdia onesten da Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen hamabi lanpostu oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura.

Ekainaren 29ko 44/2016 Foru Dekretuaren bidez (2016ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 19an) onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2016ko enplegu publikoaren eskaintza. Bertan Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko hamabi lanpostu huts onetsi ziren, funtzionario araubidekoak eta B mailakoak.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 131/2017 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko 14 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Lekualdatze lehiaketa tramitazioan dagoenez gero, lekualdatze lehiaketa horretan bete gabe gelditzen diren lanpostuak izanen dira deialdi honetan bete beharreko hamabiak.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko hamabi lanpostu sarrera prozeduran eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko hamabi lanpostu sarrera prozeduran eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko martxoaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, OGASUNEKO KUDEATZAILE ETA IKERTZAILE LAGUNTZAILE IZATEKO HAMABI LANPOSTU OPOSIZIO
BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko hamabi lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, B mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak; zehazki, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 131/2017 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira haien plantilla-zenbakiak eta destinoak.

1.2. Deialdiko hamabi lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:

–5 lanpostu, txanda irekian.

–6 lanpostu, igoera txandan.

–Lanpostu 1 erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Desgaitasuna dutenentzako txandako lanpostua, txanda horretako izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako bete gabe geldituz gero, beste txandetakoei gehituko zaie, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenendako txandan eskaintzen diren lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, deialdiaren 7.2 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko lerroaldean adierazitako modu berean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztien betebeharrak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniari teknikoarena edo arkitekto teknikoarena, edo balio berekoa den gradu bat edo beste titulu bat edukitzea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasturteak osorik gaindituak izatea.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko baldintza berariazkoak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez benetan eman dituztela zerbitzuak kidego horietan.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek bete beharreko baldintza berariazkoak:

Desgaitasuna dutenentzako txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzez gain, ofizialki aitorturik eduki beharko dute %33ko edo hortik goitiko desgaitasuna.

2.2. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita daude igoera txandako izangaiak, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintzari dagokionez. Izan ere, hura bete beharko da eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, bai eta deialdiaren 7.2 atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epetik lanpostuaz jabetzeko unera arte ere.

2.3. Izendapenerako proposatutako izangaiek frogatu beharko dute aurreko baldintzak betetzen dituztela, deialdiaren 7.2 atalean aurreikusten diren epean eta moduan, salbu eta 3.3 oinarriko 3. eta 4 puntuetan ezarritako dokumentazioa, deialdian parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztu beharko baita.

3.–Eskaerak aurkeztea eta tasak ordaintzea.

3.1. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonek.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Aurreko b) lerroaldean aurreikusitako salbuespena frogatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunaren aitorpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Eredua Interneten bidez lor daiteke, www.nafarroa.eus helbidean.

Tasa hori behar den bezala betetako ordainketa-gutunaren bidez ordaintzen ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan. Interneten deialdiari buruz egiten den aipamenean, www.nafarroa.eus helbidean, “Menua” atalean, “Tramiteak” aukeratuta, ordainketa-gutunaren eredua dago.

Azterketa eskubidearen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere aldatuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.2. Eskabideak.

Eskabideak deialdiaren I. eranskinean argitaratutako ereduaren araberakoak izanen dira eta, horietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskaeraren eredua Interneten bidez eskuratzen ahalko da, www.nafarroa.eus helbidean, bai deialdia argitaratzen duen Nafarroako Aldizkari Ofizialetik, bai “Menua” atalean, “Tramiteak” aukeratuta, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkeztuko dira hogeita hamar egun naturaleko epean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskabideak aurkezteko, baliabide hauetako edozein erabil daiteke:

A) Aurrez aurre.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulegoan aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azalak irekita egon beharko du, postetxeko langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrera (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) igorri aurretik.

B) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren www.nafarroa.eus web ataritik abiatuta.

3.3. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Bat.–Eskabidea, deialdiaren I. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa.

Bi.–Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideengatik tasa ordaindu izanaren frogagiria, edo, hala badagokio, ordaindu beharretik salbuetsita dagoela frogatzen duen agiria.

Hiru.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskabideari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

Lau.–%33ko desgaitasuna edo handiko gorakoa duten izangaiek, hura frogatzeko, ondoko agirietako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Desgaitasuna duten izangaiek probak egiteko denboren eta baliabideen egokitzapenak eskatzeko, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta aparteko orri batean azaldu beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten. Egokitzapenak eskatzeko eredua Interneten bidez eskuratzen ahalko da, www.nafarroa.eus helbidean, “Menua” atalean, “Tramiteak” aukeratuta, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamabi egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5.–Epaimahaia.

5.1. Hauexek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

–Mahaiburua: Sergio Osés Amézqueta, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezkoa: Marta Otamendi Eugui, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuko zuzendaria.

–Mahaikidea: David Abascal Azanza, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikitako Ogasuneko teknikaria.

–Ordezkoa: Ana Razquin Archel, ogasuneko teknikaria, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

–Mahaikidea: Elena González Hernández, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

–Ordezkoa: María Inés Esnaola Ripa, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

–Mahaikidea: Eduardo Zamora Ruiz, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezkoa: Milagros Etxauri Urtasun, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: Guillermo Bermejo Razquin, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

–Ordezkoa: Carmen Gómez Cía, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiko buruak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan parte ez hartzeko aipatzen diren egoeratako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2018ko otsailetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioaldiko ariketa bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren web orrian, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidatzeko baimena eraman beharko dute. Iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak oposiziotik baztertuak izanen dira.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztuko dira, eta deialdiko II. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordenan eginen dira.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Oposizioko ariketa guztiak plika sistemaren bidez eginen dira.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

6.3. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehen ariketa.

Deialdiko II. eranskineko gai-zerrendako kontabilitateko gaiei buruz epaimahaiak proposatutako kasuak garatu eta ebatzi beharko dira. Ariketa hori egiteko, 5 ordu izanen dira gehienez. Proban, finantzetakoak ez diren kalkulagailuak erabil ditzakete izangaiek.

Kalifikazioa: ariketa honetan gehienez ere 20 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 10 puntu lortzen ez dituztenak. Bazterturik geldituko dira, orobat, azaldutako kasuren batean 0 puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

6.3.2. Bigarren ariketa.

Bi zatitan banatzen da:

–Lehenbiziko zatia: deialdiko II. eranskinean ageri den Zuzenbide Zibileko eta Merkataritza Zuzenbideko programatik zozketa bidez aterako den gai bat idatziz garatu beharko da.

–Bigarren zatia: deialdiko II. eranskinean ageri den Administrazio Zuzenbideko eta Ekonomiako programatik zozketa bidez aterako den gai bat idatziz garatu beharko da.

Bi zatiak egiteko 4 ordu emanen dira gehienez.

Kalifikazioa: ariketa honetan gehienez 20 puntu emanen dira. Gai bakoitzak gehienez ere 10 puntuko balorazioa izanen du.

Bazterturik geldituko dira ariketa honetan gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean 0 puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

6.3.3. Hirugarren ariketa.

Bi zatitan banatzen da:

–Lehenbiziko zatia: deialdiko II. eranskinean ageri den Nafarroako Finantza eta Tributu Zuzenbideko programatik zozketa bidez aterako den gai bat idatziz garatu beharko da.

–Bigarren zatia: deialdiko II. eranskinean ageri den Nafarroako Zerga Zuzenbidea programan dagoen edukitik epaimahaiak proposatutako hamabost galderei idatziz erantzun beharko zaie.

Ariketa honen bi zatiak egiteko 5 ordu emanen dira gehienez.

Kalifikazioa: ariketa honetan gehienez ere 20 puntu lor daitezke. Bai gaiak bai hamabost galderek gehienez ere gehieneko puntuazio hau izanen dute: 10 puntu zati bakoitzak. Eta galdera bakoitzaren gehieneko kalifikazioa puntuaren 2/3 izanen da.

Bazterturik geldituko dira ariketa honetan gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Halaber, bazterturik geldituko dira haren edozein zatitan 0 puntu lortzen dutenak, edo bigarren zatiko hiru galderatan edo gehiagotan 0 puntu lortzen dutenak.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendatzeko proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Hautaprobak bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du, Nafarroako Gobernuaren webgunean eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, gainditu duten pertsonen zerrenda, txanden arabera banatuta bakoitzak oposizioan lortutako kalifikazioarekin, lortutako puntuazioari jarraituz.

Puntu berdinketa gertatuz gero, lehenbiziko ariketan puntu gehien lortzen dituztenen alde joko da, eta berdinketak badirau, bigarren eta hirugarren ariketetan lortutako puntuak hartuko dira aintzat, elkarren segidan eta hurrenkera horretan.

Orobat, zerrenda hori Funtzio Publikoko zuzendariari igorriko zaio, espediente osoarekin batera, baita probak gainditu eta, puntuazio handiena izateagatik, lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena ere.

Izendatzeko proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Interneten deialdiari buruz egiten den aipamenean ere, www.nafarroa.eus helbidean “Menua” atalean, “Tramiteak” aukeratuta.

7.2. Proposatzen diren izangaiek ondoko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen bertze agiri baliokideren batena.

b) Deialdiko 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

d) Zinpeko aitorpen bat edo aitorpen handi bat, adierazteko ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

e) Nafarroako Foru Araubidea errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

C) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiak:

a) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia, edo hura lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen agiria.

D) Desgaitasuna alegatu duten izangaiek frogatu behar dute hura bateragarria dela deialdiaren xedeko lanpostuarekin. Balorazio eta orientazio talde eskudunek emanen dute ofizioz bideragarritasun hori, eta espedienteari erantsiko zaio.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

7.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 7.2 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

8.–Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldiaren deialdia eginen du, aukeratu beharreko hamabi lanpostu hutsen zerrenda eta aurreko oinarrian xedatutakoa betetzen duten izangaien zerrenda argitaratuz, puntuazioaren arabera lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz, baita lanpostuak hautatzeko izangaiei ematen zaien epea ere.

Informazio hori jendaurrean paratuko da Interneten deialdiari buruz egiten den aipamenean, www.nafarroa.eus helbidean “Menua” atalean, “Tramiteak” aukeratuta.

Ondoren, izangaiek komunikatuko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, zer lanpostu huts nahiago duten Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko.

8.2. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez parte hartu duten.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena esleituko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

8.3. Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak betetzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, aurreko atalean adierazitako salbuespenarekin betiere.

9.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile lanetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko dira, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboetan sarturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidezko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

9.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta izangai izendatuek hilabeteko epean jabetu beharko dute bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

9.4. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 7.4 atalak agintzen duen moduan beteko da.

9.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aitzin hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10.–Aldi baterako kontratazioetarako izangai zerrendak.

10.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan (aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena) eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin bat, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Prozesua gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda.

b) Prozesua gainditu ez dutenen zerrenda.

10.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko dira gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda eta gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangai ez diren izangaien zerrenda, aplikatzekoak diren kudeaketa arauekin bat.

Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

10.3. Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n eman zuen 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direlako ziurtagiriak, kontratua gauzatzen denean ekarri ere, kopia aurkeztuz.

Sarrera prozesuko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

Aski justifikatutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik, eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan ukatu gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den bezala frogatu beharko dituzte.

11.–Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, haien oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2017ko martxoaren 13an. Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Hautaprobetan onartua izateko eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

Lehen ariketa

Kontabilitateko ariketa praktikoa:

–Finantzen kontabilitatea.

–Kontabilitateko plan orokorra.

–Sozietateen kontabilitatea.

–Kontabilitate analitikoa.

–Finantza egoeren azterketa.

Bigarren ariketa.

Lehenbiziko zatia:

–Zuzenbide Zibila eta Merkataritza Zuzenbidea.

1. gaia.–Zuzenbidearen iturriak Espainiako sistema juridiko positiboan. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren iturriak. Foru Zuzenbide Pribatuari buruzko Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria: egitura eta edukiaren gaineko ezagupen orokorra. Arau juridikoen aplikazioa. Eraginkortasun orokorra. Mugak denboran eta espazioan.

2. gaia.–Pertsonaren kontzeptua. Pertsona motak. Pertsona fisikoak: jaiotza eta iraungipena. Pertsona juridikoak: kontzeptua, izaera eta motak. Pertsona juridikoen eraketa eta iraungipena. Gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibila: pertsona juridikoak eta norbanakoen gaitasuna. Ordezkaritza. Espainiako nazionalitatea eskuratu eta galtzea. Nafarrari dagokion foru izaera zibila.

3. gaia.–Ondasunen araubidea familian Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren arabera: familiako ondasunen araubidearen funtsezko printzipioak. Ezkontzako itunak. Ondasunen araubidea ezkontzan. Ondasunen araubidea bigarren ezkontzan edo ondorengoetan. ‘’Propter nuptias’’ dohaintzak. Ezkonsaria eta erresak. Familia-erkidegoak desegitea. Harrera etxean eta zuzkidurak. Ahaide nagusiak.

4. gaia.–Egoera zibila. Filiazioa: kontzeptua eta motak. Adopzioa. Guraso-ahala. Emantzipazioa. Tutoretza.

5. gaia.–Eskubide errealak: kontzeptua eta motak. Eskubide errealen eta kreditu-eskubideen arteko diferentziak. Jabetza. Jabetza eskuratu eta galtzeko moduak. Jabetza Erregistroa. Hipotekei buruzko printzipioak.

6. gaia.–Edukitza. Gozamena. Zortasuna. Erabiltzeko eta bizitzeko eskubidearen aipamena. Ondasun-erkidegoa. Erakunde horien arau bereziak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

7. gaia.–Berme-eskubide errealak: kontzeptua eta sailkapena. Hipoteka. Bahitura. Higigarrien hipoteka eta eskualdaketarik gabeko bahitura. Hipotekaren eta bahituraren arteko ezberdintasunak eta berdintasunak. Antikresia. Berme errealak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

8. gaia.–Betebeharrak: kontzeptua eta motak. Betebeharren iturriak. Betebeharren froga. Kredituen pilaketa eta hurrenkera. Betebeharrak azkentzea. Denboraren eragina harreman juridikoetan: epea zenbatzea, preskripzioa eta iraungitzea. Betebeharrak Nafarroako foru zuzenbide zibilean.

9. gaia.–Kontratua: kontzeptua eta motak. Kontratuen osagaiak. Kontratuak sortzea, burutzea eta gauzatzea. Kontratuen eraginkortasunik eza. Kontratuen sailkapena. Kontratuen forma.

10. gaia.–Salerosketa: kontzeptua eta osagaiak. Salerosketaren edukia. Errentamenduko kontratua: kontzeptua eta motak. Hiri-finken errentamendua. Landa finken errentamendua. Salerosketa eta errentamendua Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

11. gaia.–Dohaintza: kontzeptua eta motak. Dohaintzaren osagaiak. Dohaintzaren ondorioak. Dohaintzak errebokatzea eta murriztea. “Inter vivos” dohaintza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

12. gaia.–”Mortis causa” oinordetza: kontzeptua eta motak. Jaraunspena: kontzeptua eta jaraunspena zein egoeratan egon daitekeen. Jaraunspenaren onarpena. Jaraunslea eta legatuhartzailea. Gehiagotzeko eskubidea. Testamentu bidezko oinordetza: kontzeptua eta testamentu motak. Nahitaezko oinordetza. Testamenturik gabeko oinordetza.

13. gaia.–Oinordetza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean: oinarrizko printzipioak. Mortis causa dohaintzak. Oinordetza itunak edo kontratuak. Testamentua eta haren formak. Xedatzeko askatasunaren mugak. Fiduziario-komisarioak. Konfiantzazko jaraunsleak. Legezko oinordetza. Jaraunspena eta beste liberalitate batzuk onartzea eta ukatzea.

14. gaia.–Merkataritzako kontabilitatea. Kontabilitate formala: nahitaezko liburuak. Liburuek bete beharrekoak. Frogatzeko eraginkortasuna. Liburuak erakutsi eta haien berri ematea. Kontabilitate materiala: urteko kontuak. Egiaztatzea, auditoretza eta kontu gordailua.

15. gaia.–Merkataritza enpresa. Banakako enpresaburua: gaitasuna eta debekuak. Proba, enpresaburuaren izaera eskuratzea eta galtzea. Ezkondutako pertsonak merkataritzan aritzea. Atzerriko enpresaburura.

16. gaia.–Merkataritza sozietateak: kontzeptua eta sailkapena. Merkataritza sozietateak eratzeko baldintzak. Sozietate Irregularra. Sozietateen nazionalitatea. Sozietate kolektiboak eta komanditarioak. Erantzukizun mugatuko sozietateak: haien araubide juridikoari buruzko alderdi nagusiak.

17. gaia.–Sozietate anonimoa: kontzeptua eta ezaugarriak. Fundazioa. Eskritura soziala eta estatutuak. Akzioak eta obligazioak. Sozietate anonimoaren organoak.

18. gaia.–Merkataritza sozietateak desegitea. Likidazioa eta banaketa. Merkataritza sozietateen eraldaketa, bat-egitea eta bereizketa.

19. gaia.–Konkurtsoa: aurrekontu objektiboa eta subjektiboa. Konkurtsoaren deklarazio autoa. Ondorioak hartzekodunengan, kredituetan eta kontratuetan. Masa aktiboa, masa pasiboa eta masaren kontrako kredituak zenbatestea. Hitzarmena: edukia eta ondorioak. Likidazio fasea irekitzearen ondorioak. Konkurtsoa amaitzeko arrazoiak. Lehiaketaren kalifikazioa. Ordainketetarako auzibidetik kanpoko ituna.

20. gaia.–Balore-tituluak: kontzeptua eta sailkapena. Titulu izendunak, agindurakoak, eramailearenak, tradiziozkoak. Kanbio-letrak: kontzeptua eta betebehar formalak. Endosua. Onartzea. Abala. Letraren ordainketa. Kanbio-salbuespenak.

21. gaia.–Merkataritzako obligazioak: ezaugarri orokorrak. Merkataritzako kontratuak: kontzeptua eta motak. Merkataritzako kontratuen burutzea, forma eta froga. Merkataritza kontratuen inguruabarrak aldatzearen ondorioak. Preskribatzea Merkataritza Zuzenbidean.

22. gaia.–Merkataritzako salerosketa. Garraioko kontratua. Aseguru kontratua.

23. gaia.–Merkataritza Erregistroa. Bankuetako kontratuak: kontzeptua eta sailkapena.

Bigarren zatia:

–Administrazio Zuzenbidea eta Ekonomia.

1. gaia.–Europar Batasuneko erakundeak: Kontseilua, Batzordea, Parlamentua. Justizia Auzitegia. Kontuen Auzitegia. Batasunaren antolamendu juridikoa eta haren iturriak.

2. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: ezaugarriak eta egitura. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak.

3. gaia.–Estatuaren lurralde antolaketa Konstituzioan. Autonomia erkidegoak: egitura eta eskumenak. Nafarroako Foru Komunitatea: ahalmenak eta eskumenak. Toki entitateak.

4. gaia.–Administrazio Zuzenbidearen iturriak. Konstituzioa. Legea. Lege maila duten Gobernuaren xedapenak: lege dekretuak eta legegintzako dekretuak. Erregelamendua: kontzeptua eta motak. Erregelamenduen mugak: formalak eta funtsari dagozkionak. Legez kontrako erregelamenduak.

5. gaia.–Administrazio publikoaren kontzeptua. Espainiako estatuko antolaketa administratibo zentrala. Estatuaren administrazio periferikoa edo lurraldeetakoa. Administrazio organoen sorrera eta eskumenak. Entitate publikoen motak. Zerbitzu publikoak kudeatzeko modua. Zuzeneko kudeaketa. Zeharkako kudeaketa: zerbitzu publikoen administrazio kontzesioa.

6. gaia.–Administrazio ahalak. Legezkotasunaren printzipioa. Administrazioaren autotutoretza. Administrazio elektronikoa.

7. gaia.–Administrazio egintza (I): kontzeptua eta ezaugarriak. Administrazio egintzen sailkapenak. Administrazio egintzaren elementuak: subjektua, objektua, helburua eta forma. Administrazio egintzen arrazoibidea. Isiltasun administratiboa.

8. gaia.–Administrazio egintza (II): administrazio egintzaren eraginkortasuna. Jakinarazpena eta argitalpena. Administrazio egintzen betearazpena. Administrazio egintzen baliotasuna eta baliogabetasuna. Administrazio egintzen ofiziozko berrikuspena.

9. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea: Aplikazio-eremua. Kontratistak. Administrazio publikoen kontratu guztietarako xedapenak. Kontratazio organoak. Esleipenaren aurreko jarduketak. Esleipena: xedapen orokorrak eta esleitzeko prozedurak. Kontratuak gauzatzea: xedapen orokorrak, kontratua aldatzea, etetea eta lagatzea. Kontratuak iraungitzea eta baliogabetzea.

10. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ondare-erantzukizuna: araubide indarduna. Kalte-ordaina bidezkoa izan dadin bete beharreko baldintzak. Agintarien eta funtzionarioen erantzukizuna. Erreklamazio epeak eta prozedura.

11. gaia.–Administrazio prozedura. Administrazio prozeduretako interesdunak. Herritarren eskubideak Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean. Administrazio prozedura erkidea: prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera.

12. gaia.–Errekurtso administratiboak: kontzeptua eta motak. Administrazio errekurtsoei buruzko arauak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean. Baliabide motak. Errekurtso administratiboak tramitatzeko eta ebazteko prozedura.

13. gaia.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa: izaera, hedadura eta mugak. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren organoak. Alderdiak, administrazioarekiko auzien prozesuan: ahalmena, legitimazioa eta defentsa. Administrazioarekiko auzien prozesuko alderdi nagusiak. Epaia. Epaien kontrako errekurtsoak.

14. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza. Nafarroa, Gaztelari erantsi aurretik eta ondoren. 1841eko Lege Itundua: aurrekariak, izaera juridikoa eta edukia. Espainiako 1978ko Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarria. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

15. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: aurrekariak. Parlamentarien hautaketa, eskumenak eta estatutua. Antolaketa eta funtzionamendua. Eginkizunak: bereziki eginkizun legegilea. Nafarroako Kontuen Ganbera. Arartekoa.

16. gaia.–Nafarroako Gobernua. Eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, parlamentuaren kontrola eta parlamentuaren desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria.

17. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan. Antolaketa: printzipio nagusiak, egitura organikoa, kide anitzeko organoak eta administrazio organoen eskumenak.

18. gaia.–Nafarroako Toki Administrazioa. Nafarroako toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Funtzionamendua. Ondasunak. Prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki entitateen jarduketen inpugnazioa eta kontrola. Nafarroako Administrazio Auzitegia: aurrekariak, antolaketa eta eskumenak.

19. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Administrazio egoerak. Funtzionarioen eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.

20. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa Ezartzeko Foru Legea.

21. gaia.–Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legea.

22. gaia.–Datuak babesteko Lege Organikoa.

23. gaia.–Jarduera ekonomikoa. Sistema ekonomikoak. Jarduera ekonomikoa antolatzeko moduak. Sistema ekonomiko baten eginkizunak.

24. gaia.–Errenta nazionala: kontzeptua eta kalkulatzeko metodoak. Kontabilitate nazionala. Kontzeptua eta helburuak. “Input-output” analisia. Sektoreen arteko harremanak.

25. gaia.–Dirua: diruaren kontzeptua eta eginkizunak. Diruaren eskaria eta eskaintza. Interes tasaren sorrera.

26. gaia.–Finantza sistema. Banku Zentrala. Merkataritzako bankuak. Beste finantza bitarteko batzuk.

27. gaia.–Nazioarteko merkataritza. Formulazio teorikoak. Muga-zergen babesa. Ordainketa-balantza: kontzeptua eta egitura. Truke tasa. Ordainketa-balantzaren oreka.

28. gaia.–Eskariaren teoria. Erabilgarritasunaren kontzeptua. Kontsumitzailearen jokaera. Eskariaren kurbak lortzeko modua. Ikuspegi ordinala: Indiferentzia kurbak. Kontsumitzailearen oreka. Eskariaren kurbak. Errenta eta ordezpen efektua.

29. gaia.–Ekoizpenaren teoria. Ekoizpenaren funtzioak. Kurba isokuantak. Ekoizpenaren funtzio homogeneoak. Produktibitatea. Produkzioaren oreka: isokostuaren zuzena. Ekoizpenaren kostuak: kontzeptua eta motak. Kostuen funtzioak. Eskaintzaren kurba. Enpresaren oreka.

30. gaia.–Merkatua: kontzeptua eta motak. Konkurrentzia libreko merkatuak eta merkatu monopolistikoak. Prezioaren eraketa. Beste merkatu batzuen analisia: konkurrentzia monopolistikoa eta oligopolioa.

31. gaia.–Ekoizpen prozesua. Ekoizpenaren kostuak: egitura. Ekoizpenaren kostua kalkulatzeko alderdi nagusiak. Azpiproduktuen kostua.

32. gaia.–Enpresa, erakundea den aldetik. Esparru instituzionala. Kontzeptua. Errealitate ekonomikoa eta ingurunea. Enpresa motak eta sailkapen irizpideak. Enpresaren helburuak. Zuzendaritza eta kudeaketa sistemak.

33. gaia.–Merkataritzako funtsa: esanahi ekonomikoa. Hura baloratzeko teknika. Abian den enpresaren balorazioa.

34. gaia.–Enpresaren egitura finkoaren finantzaketa: autofinantzaketa. Amortizazio funtsen finantza eginkizuna. Finantza amortizazio edo kapital amortizazio deitutakoak. Oreka, amortizazio teknikoen eta finantza amortizazioen artean.

35. gaia.–Enpresaren errentaren aldaketak: zergatikoen azterketa. Espero den errentagarritasunaren eta benetakoaren arteko konparazioa. Errentagarritasuna, haren neurria. Enpresaren errentagarritasuna eta bertan inbertitutako kapitalaren interesa. Enpresaren errentagarritasun ekonomikoa. Finantza errentagarritasuna edo funts berekien errentagarritasuna. Kanpoko errentagarritasunaren kostua. Finantza egitura eta palanka-efektu finantzarioa. Akziodunaren errentagarritasuna. Burtsako ratioak.

36. gaia.–Finantza analisia. Finantzaketa iturrien egitura. Finantza oreka. Finantza kontrola.

Hirugarren ariketa

Lehenbiziko zatia:

–Nafarroako Finantza eta Tributu Zuzenbidea. Zati orokorra eta tributu prozedurak.

1. gaia.–Finantza Zuzenbidea: kontzeptua, autonomia eta edukia. Ogasun Publikoa Espainiako Konstituzioan.

2. gaia.–Aurrekontu-zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Aurrekontuei buruzko Lege Orokorra. Estatuko Ogasun Publikoa. Estatuko Aurrekontu Orokorrak: printzipioak, edukia, aurrekontuen egitura, kredituak eta aurrekontuen mugak eta aldaketak. Estatuko sektore publikoaren kudeaketa ekonomikoaren eta finantzarioaren kontrola.

3. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea: alderdi orokorrak. Nafarroako Ogasun Publikoaren araubidea: eskubideak eta betebeharrak. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena. Kredituak, mugak eta haien aldaketak. Nafarroako aurrekontu orokorren exekuzioa eta likidazioa. Gastu publikoa exekutatzeko prozedura bereziak Nafarroan.

4. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoaren kudeaketa ekonomikoaren eta finantzarioaren kontrola. Barne kontrola: kontu-hartzearen aipamen berezia. Kanpoko kontrola: eskumenaren esparrua, funtzioak, antolaketa eta Kontuen Ganberaren osaera.

5. gaia.–Zerga Zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Zerga zuzenbidearen iturriak. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra: tributu ordenamenduaren printzipio orokorrak.

6. gaia.–Nafarroako tributu arauen aplikazioa eta interpretazioa. Denbora eremua eta eremu espaziala. Lege iruzurra. Analogia tributu zuzenbidean. Simulazioa.

7. gaia.–Tributuak: kontzeptua, xedeak eta motak. Harreman juridiko-tributarioa. Zerga-egitatea. Zergapetua ez egotea eta salbuespena. Salbuespen subjektiboak eta objektiboak. Sortzapena. Preskripzioa.

8. gaia.–Zergapekoak: motak. Eskubideak eta bermeak. Subjektu pasiboak. Zergaduna. Ordezkoa. Tributu ordenan jarduteko ahalmena. Ordezkaritza. Egoitza eta helbide fiskala. Tributu erantzuleak. Atxikitako ondasunen oinordekoak eta eskuratzaileak. Atxikitzailea eta konturako diru-sarrera egitera betebeharra duena. Beste zergapeko batzuk.

9. gaia.–Tributu betebehar nagusiaren eta konturako ordainketak egiteko betebeharraren kuantifikazio elementuak. Zerga-oinarria: kontzeptua eta zehaztapen edo zenbatespen araubideak. Likidazio-oinarria. Balioak egiaztatzea. Karga-tasa. Zerga-kuota. Tributu zorra.

10. gaia.–Tributuen kudeaketa Nafarroan (I). Kontzeptua eta ezaugarriak. Zergapekoari informazioa eta laguntza ematea. Tributu kontsulta. Tributuen kudeaketan laguntzen duten entitateak. Identifikazio fiskaleko zenbakia. Zentsuaren kudeaketa. Fakturatzeko betebeharra. Hirugarren pertsonekin egindako eragiketei buruzko urteko aitorpena.

11. gaia.–Tributuen kudeaketa Nafarroan (II). Nafarroako zergak kudeatzeko jarduerak eta prozedurak: hastapena. Tributu aitorpena. Autolikidazioak. Tributuen Administrazioari lagundu beharra. Ebatzi beharra eta ebazteko epeak. Entzute tramitea eta alegazioak. Jakinarazpenak. Froga.

12. gaia.–Tributuen kudeaketa Nafarroan (III). Egiaztatzeko eta ikertzeko jarduketak. Egiaztapen laburtua. Tributuen likidazioa: izaera eta motak. Sarrera bidegabeen itzulketa. Autolikidazioen zuzenketa eta tributu jasanarazpena duten egintzak eta atxikipenak eta konturako sarrerak aurkaratzea.

13. gaia.–Tributuak biltzeko prozedura Nafarroan (I): ezaugarriak eta legezko araubidea. Nafarroako Ogasun Publikoaren diru-bilketarako organoak. Zorren iraungipena: ordainketa eta iraungitzeko beste modu batzuk. Ordaintzera behartuta daudenak. Tributu zorraren bermeak. Geroratzeak eta ordainketa zatikatuak.

14. gaia.–Tributuak biltzeko prozedura Nafarroan (II): tributuak biltzeko prozedura premiamendu aldian. Premiamendu prozedura. Prozeduraren izaera. Faseak: hasiera, ondasunen eta eskubideen enbargoa, besterentzea eta prozeduraren bukaera. Hirugarrengotza. Erantzuleen eta oinordekoen kontrako prozedurak.

15. gaia.–Tributuak ikuskatzeko prozedura Nafarroan (I). Tributuen ikuskapena: eginkizunak, antolaketa, eskubideak eta betebeharrak. Ahalmenak. Jarduketa motak. Tributuen arlorako garrantzia duen informazioa eskuratzeko jarduketak. Argibide eta aholkuak emateko jarduketak.

16. gaia.–Tributuak ikuskatzeko prozedura Nafarroan (II). Egiaztatzeko eta ikertzeko jarduketak: jarduketen tokia eta denbora. Prozeduraren hasiera, garapena eta bukaera. Ikuskapen jarduketen agiriak. Zehapenak ezartzea.

17. gaia.–Zerga arloko zehapen ahalmena. Arau-hausteak eta zehapenak Nafarroako Zerga Zuzenbidean: printzipioak. Subjektu erantzuleak. Tributu arloko arau-hausteen eta zehapenen kontzeptua eta motak. Tributu arloko diruzko zehapenen kuantifikazioa. Erantzukizunaren iraungipena. Tributu arloko zehapen prozedura: organo eskudunak, hasiera, instrukzioa eta bukaera. Ogasun Publikoaren aurkako delituak.

18. gaia.–Nafarroako Zerga Administrazioak emandako egintzen berrikuspena administrazio bidean: berrikuspeneko prozedura bereziak. Errekurtsoak: arau orokorrak. Berraztertzeko errekurtsoa. Aurkaratze ekonomiko-administratiboak.

Bigarren zatia:

–Nafarroako Zerga Zuzenbidea. Zati berezia.

1. gaia.–1841eko Lege Itunduaren xedapenak Ogasunaren arloan. Hitzarmen Ekonomikoa eta Ekonomia Ituna: bi kontzeptuen arteko desberdintasunak. Nafarroaren eta estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoen historia laburra. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoaren xedapenak arlo honetan.

2. gaia.–1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren arabera eta 2007ko azaroaren 5eko Akordioaren arabera (I). Xedapen orokorrak. Tributu-harmonizazioa: arau komunak. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Ondarearen gaineko zerga. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga.

3. gaia.–1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren arabera eta 2007ko azaroaren 5eko Akordioaren arabera (II). Sozietateen gaineko zergak eta Balio erantsiaren gaineko zerga.

4. gaia.–1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren arabera eta 2007ko azaroaren 5eko Akordioaren arabera (III). Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga. Zerga bereziak. Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Aseguru primen gaineko zerga. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Jokoaren gaineko tributuak. Tasak. Kudeatzeari eta prozedurari buruzko arauak. Toki ogasunak.

5. gaia.–1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren arabera eta 2007ko azaroaren 5eko Akordioaren arabera (IV). Arbitraje Batzordea. Ekarpen ekonomikoa. Koordinazio Batzordea.

6. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (I). Zergaren araubide juridikoa, izaera, helburua eta aplikazio eremua. Zergapeko egintzaren esparru material eta pertsonala. Zerga-oinarria: arau orokorra. Lan etekinak.

7. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (II). Ondasun higigarrien nahiz higiezinen kapitalaren etekinak. Enpresa edo lanbide jardueren etekinak.

8. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (III). Ondare gehitze eta gutxitzeak. Errenta-egozpena, nazioarteko gardentasun fiskala, inbertsio kolektiboko erakundeak eta irudi-eskubideak.

9. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (IV). Errenten integrazioa eta konpentsazioa. Likidazio-oinarria. Zergaren kalkulua: kuota osoa, kuota likidoa eta kuota diferentziala. Tributu zorra.

10. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (V). Baterako tributazioa. Zergaldia eta zergaren sortzapena. Zergaren kudeaketa: atxikipenak eta konturako beste ordainketa batzuk, prozeduraren hasiera, likidazioa eta formazko betebeharrak.

11. gaia.–Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (I). Izaera, helburua eta aplikazio eremua. Elementu pertsonalak. Zergapeturik egotea.

12. gaia.–Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (II). Establezimendu iraunkorraren bidez lortutako errentak. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak. Errentak eratxikitzeko araubideko entitateak. Egoiliar ez diren entitateen ondasun higiezinen gaineko karga berezia. Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetako egoiliar diren zergadunentzako aukera.

13. gaia.–Pertsona fisikoen ondarearen gaineko zerga. Araubide juridikoa, izaera, helburua eta aplikazio eremua. Zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Ondare-elementuen zergapetzea eta egozpena. Zerga-oinarria eta likidazio-oinarria. Sortzapena. Tributu zorra. Zergaren kudeaketa.

14. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (I). Zergaren araubide juridikoa, izaera, araudia eta aplikazio eremua. Zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Salbuespenak.

15. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (II). Zerga-oinarria: kontzeptua eta kalkulua; balioaren zuzenketak: amortizazioak; finantza errentamendurako kontratuak eta erabilera lagatzekoak, erosteko edo berritzeko aukera dutenak; narriaduraren ondoriozko balio-galera, pentsio planetako ekarpenak eta kontribuzioak; zerga ondorioetarako kengarriak ez diren gastuak; balorazio arauak; aldi baterako egozpena; berrinbertsioak; zenbait aktibo ukiezin lagatzearen ondoriozko diru-sarrerak; finantza gastuen kenkarietarako arauak.

16. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (III). Likidazio-oinarria. Likidazio-oinarriaren murriztapenak. Zergaldia eta zergaren sortzapena. Tributu zorra: karga tasak eta kuota osoa; hobariak; zergapetze bikoitza saihesteko metodoak; pizgarriengatiko kenkariak.

17. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (IV). Ordainketa zatikatua. Konturako ordainketen kenkaria. Zergaren kudeaketa: entitateen aurkibidea, kontabilitateko betebeharrak eta borondatezko errebalorizazioak; aitorpen-autolikidazioa; ofiziozko itzulketa; atxikipena eta konturako diru-sarrera egiteko betebeharra.

18. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (V). Salbuespen partziala duten entitateen araubidea. Etxebizitzak errentan ematen diharduten entitateak. Zerga kontsolidaziorako araubidea.

19. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (VI). Honako hauen araubide berezia: bat-egiteak, zatiketak, aktiboen ekarpenak eta baloreen trukaketak eta europar sozietate batek edo europar sozietate kooperatibo batek helbide soziala Europar Batasuneko kide den estatu batetik beste batera aldatzea. Beste araubide berezi batzuk: aipamena eta oinarrizko ezaugarriak.

20. gaia.–Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga. Xedapen orokorrak. Zerga-egitatea. Salbuespenak. Zergaren subjektu pasibo eta erantzuleak. Zerga oinarria. Likidazio-oinarria. Tributu zorra. Sortzapena eta preskripzioa. Arau bereziak. Betebehar formalak.

21. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (I). Zergaren araubide juridikoa, izaera eta aplikazio eremua. Ondasun-ematea eta zerbitzu-emateak: zergapeko egintza; ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren pean dagoen egintzaren mugapena; zenbait terminori dagozkien kontzeptuak; zergapetuta ez dauden eragiketak; parekatutako eragiketak.

22. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (II). Ondasunen eskurapenak Europar Batasunaren barrenean: zergapeko egintza; zergapeturik ez egotea; kontzeptua; parekatutako eragiketak.

23. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (III). Salbuespenak.

24. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (IV). Sortzapena. Zerga oinarria. Subjektu pasiboak. Zergaren erantzuleak. Jasanarazpena. Zerga-tasa.

25. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (V). Kenkariak eta itzulketak.

26. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (VI). Araubide bereziak. Arau orokorrak. Araubide erraztua. Abeltzaintzaren, nekazaritzaren eta arrantzaren araubide berezia. Ondasun erabilien, arte-gaien, antzinako gauzen eta bilduma-gauzen araubide berezia.

27. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (VII). Inbertsioko urrearen araubide berezia. Bidaia agentzien araubide berezia. Baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia. Elektronikoki emandako zerbitzuei aplikatzekoa den araubide berezia. Entitate taldearen araubide berezia. Kutxa-irizpidearen araubide berezia. Telekomunikazioetako, irrati-difusioko edo telebistako eta bide elektronikoz ematen diren zerbitzuei aplikatzen zaizkien araubide bereziak. Subjektu pasiboen betebeharrak. Zergaren kudeaketa. Diru-sarrera etetea. Arau-hausteak eta zehapenak.

28. gaia.–Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga (I). Izaera eta aplikazio esparrua. Ondare eskualdaketak: zergapeko egintza; subjektu pasiboa; zerga oinarria; tributu kuota; kasu bereziak. Sozietate eragiketak: zergapeko egintza; subjektu pasiboa; zerga oinarria; tributu kuota.

29. gaia.–Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga (II). Egintza Juridiko Dokumentatuak: printzipio orokorrak; notario agiriak; merkataritza agiriak; agiri judizialak. Hiru karga motei aplikatzen zaizkien xedapenak: onura fiskalak; balioen egiaztapena; sortzapena eta preskripzioa; formazko betebeharrak; itzulketak; zergaren kudeaketa.

30. gaia.–Zerga bereziak. Izaera. Zerrenda. Zergapeko egintzak, elementu pertsonalak eta tributu zorraren kalkulua. Zenbait garraiobideren gaineko zergaren aipamen berezia: zergapeko egintza, salbuespenak, itzulketak eta murriztapenak, subjektu pasiboak, sortzapena, zerga oinarria, zerga tasak, likidazioa eta zergaren ordainketa. Hidrokarburoen gaineko zerga. Tabakogaien gaineko zerga. Elektrizitatearen gaineko zerga. Ikatzaren gaineko zerga berezia.

31. gaia.–Aseguruetako primen gaineko zerga. Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Erregai nuklear gastatuaren eta hondakin erradiaktiboen ekoizpenaren eta biltegitzearen gaineko zergak. Kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga. Su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuaren gaineko kontribuzio berezia. Nafarroako hondakin urak arazteko kanona. Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea. Kooperatiben zerga araubidea.

32. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko Foru Legea: xedapen orokorrak, tasa eta prezio publikoak.

33. gaia.–Nafarroako Toki Ogasunen finantzaketa. Nafarroako toki entitateen baliabide motak. Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta katastroak.

34. gaia.–Araubide arrunteko autonomia erkidegoen finantzabidea: printzipioak eta finantza baliabideak. Aipamen berezia: lagatako tributuak eta zerga-ardurakidetza.

35. gaia.–Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua: aurrekariak, eginkizunak eta egitura. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa: egitura eta eginkizunak.

Iragarkiaren kodea: F1703868