61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

754/2017 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.

Ekainaren 29ko 44/2016 Foru Dekretuaren bidez (2016ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 19koan) onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2016ko enplegu publikoaren eskaintza, Administrazio Erroari eta Osasun Departamentuari dagokienez, eta hartan onetsi ziren foruzainen 37 lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak.

Martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren 10.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko (haren bidez onetsi zen Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua), baita aplikatzekoak diren gainerako arauak betetzeko ere, sartu berri diren promozioen prestakuntza prozesuak bukatu aurretik lanpostu hutsak betetzeko deialdia eginen da, lehiaketa bidez edo lehiaketa berariazkoaren bidez, lanpostu berdina betetzen duten funtzionarioen artean.

Hori hala izanik ere, kontuan harturik lanpostu horiek betetzea presakoa dela, 57/2002 Foru Dekretuan aurreikusitakoaren babesean, oposizio bidez sartzeko deialdi hau onesten da, foruzain lanpostuak betetzeko lehiaketa deialdiarekin edo lehiaketa berariazkoaren deialdiarekin batera, eta erabakitzen da Administrazioan sartzeko deialdi honetan beteko diren lanpostuak izanen direla deituta baina ebatzi gabe dagoen lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren ondorioz bete gabe gelditzen direnak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari, Barneko zuzendari nagusiari, Foruzaingoko buruari eta izendatu diren epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko martxoaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, FORUZAIN IZATEKO 37 LANPOSTU
OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren.

Oinarriak

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da foruzain izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, C mailakoak eta Nafarroako Foruzaingoari atxikiak; zehazki, Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 1eko 51/2017 Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira haien plantilla-zenbakiak eta destinoak.

1.2. Hautapen prozedura hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea; Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua; Nafarroako Foruzaingoko Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoetan Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen martxoaren 25eko 30/2005 Foru Dekretua; aplikatu beharreko gainerako arauak eta deialdiaren oinarriak.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) 18 urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea, edo eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten egiaztagiriak eduki beharko dira.

d) Lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea eta deialdiaren V. eranskinean agertzen diren arrazoi medikoengatik baztertzeko moduan ez egotea.

e) Dolozko delitu bat dela kausa kondenarik jasoa ez izatea eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, deusetan galarazi gabe delituen aurrekariak ezereztea aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

f) A2 eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea.

g) Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen adierazpenaren bidez adieraziko da.

2.2. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Gidabaimenei dagokien baldintzari ez zaio aurreko lerroaldean ezarritakoa aplikatuko, izan ere, prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean bete beharko da baldintza hori.

2.3. Prestakuntza ikastaroan behin-behinekoz onartzen diren izangaiek baldintza horiek betetzen dituztela frogatu beharko dute deialdi honen 8.2 atalean ezarritako hamabost egun balioduneko epean.

2.4. Euskaraz jakin beharra (2. jakite maila) duten lanpostuetan sartu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailari dagokion titulua izatea frogatu beharko da, edo hizkuntza eskola ofizial batek luzatutako Euskararen Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat.

Euskaraz jakin beharra (1. jakite maila) duten lanpostuetan sartu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B2 mailari dagokion titulua izatea frogatu beharko da, edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4 ikasmaila (2008an edo lehenagotik) edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan 9. urrats gainditu dituela.

Aurreko atalean aipatutako ikastaroak edo tituluak frogatzeko agiriak deialdiaren 6.4 oinarrian zehaztutako epean aurkeztu beharko dira.

Aipatutako titulua edo ikastaroak izan ezean, izangai horiek hizkuntza horretan behar bezalako maila duten zehazteko proba bat gainditu beharko dute. Euskara maila zehazteko proba hori egin nahi dutenek deialdian parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute, horretarako ezarritako tokian. Deialdiaren 6.4 oinarrian xedatuakoari jarraikiz eginen da proba.

3.–Eskaerak aurkeztea eta tasak ordaintzea.

3.1. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 26 euroko tasa ordaindu beharko da. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Tasa hori behar den bezala betetako ordainketa-gutunaren bidez ordaintzen ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan. Interneten deialdiari buruz egiten den aipamenean, www.navarra.eus helbidean, “Menua” atalean, “Tramiteak” aukeratuta, ordainketa-gutunaren eredua dago.

Tasa ordaintzetik salbuetsita daude deialdia argitaratzen den egunerako lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramaten pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik goitiko diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa frogatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

b) Interesdunaren aitorpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Eredua Interneten bidez lor daiteke, lehenago zehazturiko helbidean.

3.2. Eskaerak.

Eskaerak deialdi honen I. eranskineko ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskaeraren eredua Interneten bidez eskuratzen ahalko da, www.navarra.eus helbidean, bai deialdia argitaratzen duen Nafarroako Aldizkari Ofizialetik, bai “Menua” atalean, “Tramiteak” aukeratuta, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkeztuko dira hogeita hamar egun naturaleko epean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

A) Aurrez aurre.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulegoan aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azalak irekita egon beharko du, postetxeko langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrera (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) igorri aurretik.

B) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren web ataritik abiatuta.

3.3. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Bat.–Eskabidea, deialdiaren I. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa.

Bi.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari baimena ematea, datuak kontsulta ditzan Justizia Ministerioaren menpeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralean, frogatzeko deialdiaren 2.1.e) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dela. Baimen hori deialdiaren II. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa izanen da.

Baldintza hori betetzen dutela frogatzen duen agiria aurkeztu beharko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari kontsulta egitea baimentzen ez dioten izangaiek.

Hiru.–Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideengatik tasa ordaindu izanaren frogagiria, edo, hala badagokio, ordaindu beharretik salbuetsita dagoela frogatzen duen agiria.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko izangaiei egotz dakiekeen arrazoiengatik baztertuak gelditzen direnean.

5.–Epaimahaia.

5.1. Osaera.

Hauexek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

–Mahaiburua: Eduardo Sáinz de Murieta García de Galdeano, komisario nagusia eta Ikerketa Kriminalaren Arloko burua.

Ordezkoa: Miguel Ángel Escudero Calvo, Tuterako Foruzain Etxeko komisario burua.

–Mahaikidea: José Antonio Gurrea Martínez, Bide Segurtasuneko Dibisioko komisario burua.

Ordezkoa: Eduardo Martín Vizcaíno, Bide Segurtasuneko 3. Taldeko inspektoreorde burua.

–Mahaikidea: Pablo Cosín Baztán, Informazio Dibisioko inspektore burua.

Ordezkoa: Ignacio María Azanza Beramendi, Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigadako bitarte baterako inspektoreburua.

–Mahaikidea: Javier Ojer Alonso, Nafarroako Foruzaingoko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Iván Ortueta Izco, Nafarroako Foruzaingoko Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: Francisco Javier Iglesias Álvarez, Barne Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

Ordezkoa: José Antonio Goicoa Andrés, Giza Baliabideen Taldeko inspektoreorde burua.

5.2. Eraketa eta jarduna.

Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiko buruak eta idazkariak edo haien ordezko legezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan parte ez hartzeko aipatzen diren egoeratako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2017ko irailetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioko ariketa bakoitza kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren web orrian, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidatzeko baimena eraman beharko dute. Iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere, edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak oposiziotik baztertuak izanen dira.

6.2. Oposizioak bi fase izanen ditu: lehenbizikoan proba fisikoak, ezagupenekoak eta psikoteknikoak eginen dira, eta bigarrenean, berriz, oinarrizko prestakuntza ikastaro bat gainditu beharko da.

6.3. Oposizioaldiaren lehen fasea.

Lehenbiziko fasean proba hauek egin beharko dira:

6.3.1. Lehenbiziko proba (teorikoa): deialdi honetako III. eranskinean agertzen diren gaietako multzo bakoitzari buruzko proba objektiboa egitea.

Proba honetan, gehienez, 100 puntu lortzen ahalko dira, honela banatuak: zati orokorrari buruzkoan, gehienez 40 puntu; eta berariazko zatian, gehienez 60 puntu.

Kanporaturik geldituko dira gai multzo bakoitzari esleitutako puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 29.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, epaimahaiak modu kodifikatuan argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak.

6.3.2. Bigarren proba (proba fisikoak): Deialdiaren IV. eranskinean agertzen diren proba fisikoen ariketak egin beharko dira.

Bigarren proba egin baino lehen, bigarren proba honetan parte hartzeko deia jasotzen duten izangaien zerrendan horretarako ezartzen den epean, ziurtagiri mediko ofizial bat aurkeztu beharko dute, inprimaki ofizialean egina eta jardueran ari den medikuen elkargoko kide batek sinatua, non berariaz adieraziko baita izangaiak baduela proba fisiko horiek egiteko behar den gaitasun fisikoa eta osasuna.

Ziurtagiri hori aurkezten ez dutenek bigarren probako ariketa guztiak egiteko eskubidea galduko dute, eta prozesutik baztertuta geldituko dira, ondorio guztietarako.

Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, proba fisikoak egin bitartean edo beste egun batean. Kontrola ariketaren batean lortutako sailkapenari jarraikiz egin daiteke, edo ausaz aukeratzen direnei bakarrik. Horretarako deialdia idatziz eginen da, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren neurrien arabera ezarrita dagoen dopinaren kontrol ofizialetarako inprimakia erabiliz. Kasuan kasuko organo espezializatuak eginen ditu debekatutako jarduerak atzeman edo egiaztatzeko analisiak. Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen prozesutik baztertu eginen da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, dopin kontrola egiteko trabak jartzea, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta gordeka ibiltzea, baita, egitez edo omisioz, kontrola egitea eragozten, nahasten, galarazten edo saihesten duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita ekiditen duenean, egitez edo omisioz, bildu beharreko laginak biltzea.

Horren ondorioetarako, debekatuta egonen dira Kiroletako Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2016ko abenduaren 30eko Ebazpenaren eranskinean heldu diren substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2017ko 6. Estatuko Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 7an, argitaratua).

Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, ukitutako izangaia hautapen prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontra-analisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, baita epaimahaiari zuzendutako errekurtsoa aurkezteko eskubidea ere, bidezko iruditzen zaizkion alegazioak egiteko.

Honela kalifikatuko dira bigarren probako ariketak:

–Pisua goratzeko proba (banku press-a), 5-10 puntu bitarte.

–Uretan aritzeko gaitasuna, 5-10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa), 5-10 puntu bitarte.

–Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa), 5-10 puntu bitarte.

–Indar, erresistentzia eta koordinazio proba (alboko jauzien testa), 5-10 puntu bitarte.

Epaimahaiak ezarriko du proba fisikoak egiteko hurrenkera.

Proba guzti-guztietan gutxienez eskatzen den puntuazioa eskuratzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 29.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, epaimahaiak modu kodifikatuan argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak.

6.3.3. Hirugarren proba (proba psikoteknikoak): proba psikoteknikoak eginen dira, izangaiak lanpostuaren soslai profesiografikoaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien neurtzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko du proba hori. Proba egiteko moduak diskrezioa ziurtatuko du halako eran non ekipo ebaluatzaileak ez baitu jakinen zein izangairi dagozkion aurreko proben emaitzak. Balorazio horiek lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Proba horien kalifikazioa “gai” edo “ez gai” izanen da. “Gai” kalifikazioa jasotzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira.

Proba psikoteknikoen kalifikazioak egin eta argitaratu ondoan, izangai bakoitzak lehenbiziko eta bigarren probetan lortutako puntuazioak argitara emanen ditu epaimahaiak.

6.4. Euskara proba: behin oposizioaren lehenengo faseko proben kalifikazioak argitaraturik, probak gainditzen dituzten izangaien artean inork eskatu badu euskara maila neurtzeko proba egitea, epaimahaiak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren laguntza eskatuko du. Organo horrek hizkuntza maila zehazteko proba berariazko bat eginen du, eta izangaiei “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen die, euskarazko 1. eta/edo 2. jakite maila eskatzen zaiela kontuan hartuta.

Horretarako, epaimahaiak, Euskarabidearekin bat, euskara proba egiteko tokia, eguna eta ordua iragarriko ditu. Izangai horientzako deialdia Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean argitaratuko da (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2, atalondoa), baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko www.navarra.eus web-orrian ere.

Goian xedatutakoa galarazi gabe, epaimahaiak hamar egun balioduneko epea irekiko du izangaiek deialdi honen 2.4 oinarrian ezarritako tituluak edo ikastaroak badituztela frogatzeko agiriak aurkezteko.

Euskara probaren kalifikazioa bukaturik, emaitzak aurreko paragrafoan ezarritako modu berean argitaratuko dira.

7.–Lanpostuak aukeratzea.

7.1. Oposizioaren lehenengo fasea bukaturik, epaimahaiak oposizioaren lehenengo fasea gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du Nafarroako Gobernuaren Interneteko web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, hautaproba bakoitzean lortutako puntuazioak batuta lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, puntuazio handienetik txikienera. Orobat, adierazi behar da nork frogatu duen euskarazko 1. eta/edo 2. jakite maila.

Berdinketarik izanez gero, ezagutza probetan puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde ebatziko da. Berdinduta jarraituz gero, proba fisikoetan puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde, eta, azkenik, berdinketak badirau, izangai zaharrenaren alde.

7.2. Gaitasun psiko-fisikoaren azterketa.

Oposizioaldiaren lehenengo fasea gainditzen duten izangaiek gaitasun psiko-fisikoaren azterketa bat gainditu beharko dute, deialdiaren 2.1.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du osasun azterketa hori, deialdiaren V. eranskineko bazterbide medikoen taula kontuan hartuz, eta hartan, izangaiak “gai” edo “ez gai” deklaratuko dira.

Gaitasun psiko-fisikoaren azterketaren emaitzak ikusita, epaimahaiak hautapen prozesuko bajak zehaztuko ditu.

7.3. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia prestakuntza ikastaroa hasi baino lehen eginen da.

Barne Zuzendaritza Nagusiak apailatuko du lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia, izangaien eskaeren arabera. Hautaprobetan lortutako puntuazio-ordenari jarraituko zaio, handienetik txikienera, eta lanpostu bakoitzaren euskarazko 1. eta/edo 2. jakite maila errespetatuko da.

8.–Oinarrizko prestakuntza ikastaroa-Oposizioaren bigarren fasea.

8.1. Lanpostu hutsak aukeratu ondoren, epaimahaiak prestakuntza ikastaroan onartutako hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratuko du Nafarroako Gobernuko Atariaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean. Onartzen diren izangaien kopurua ezin da izan deitutako lanpostu hutsena baino handiagoa.

8.2. Oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartzeko, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, prestakuntza ikastaroan onartutako behin-behineko izangaien zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamabost egun balioduneko epean:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiko 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Zinpeko aitorpena edo hitzematea, Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak fideltasunez beteko dituela dioena.

d) A2 eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimenen aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

e) Hala izanez gero, deialdiaren 10.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

f) Armak eramateko konpromisoa hartzeko erantzukizunpeko adierazpena.

8.3. Barne Zuzendaritza Nagusiak eskatuko dio, izangaiak baimena eman ondoan, Justizia Ministerioaren menpeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralari ziurtatu dezala izangaiak ez duela aurrekari penalik edo haiek baliogabetu direla. Ziurtagiri hori espediente pertsonalari erantsiko zaio.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari kontsulta baimendu ez dioten izangaiei baldintza hori frogatzen duen ziurtagiria eskatuko die.

8.4. Oinarri honetan eskatzen diren agirietako edozein behar den moduan ez aurkezteak eta horretarako ematen den epean akatsak ez zuzentzeak ekarriko du izangai hori hautapen prozesutik baztertzea.

8.5. Behin betiko onarpena prestakuntza ikastaroan.

Aurreko dokumentazio guztia aurkeztuta eta baldintza guztiak betetzen direla frogatuta, prestakuntza ikastaroan behin betiko onartutako izangaien zerrenda argitaratuko du epaimahaiak. Deitutako lanpostu kopurua adina izangai sartuko dira zerrendan.

8.6. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztergarria izanen da eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz garatuko da.

Prestakuntza ikastaroan parte hartzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak direnak izan ezik.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak praktiketako funtzionarioen izendapenak eginen ditu, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiak.

Izangaiek erregelamenduz ezarritako ordainsariak jasoko dituzte eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko eta, hala badagokio, alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, bertan segituko baitute.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio berehala.

Martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 29.3 eta 43.4 artikuluetan ezarritakoarekin bat, izangairen batek deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, gainditu badu, aski izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, ikastaroetako edukien berdintasuna edo baliozkotasuna frogatzen duena, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak luzatuko du, interesdunak eskatuta. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio, orobat, beste ikastaro eta diploma batzuk osorik edo partez baliozkotzea, antzeko eginkizunak dituzten organismo publikoek eman dituztenean, edo Nafarroako Segurtasun Eskolak berak lehenago emanak direnean, betiere edukiak baliokideak badira. Halakoetan, kasua bada, kalifikazioa ere emanen du.

Prestakuntza ikastaroaren kalifikazioa “gai” edo “ez gai” izanen da.

Prestakuntza ikastaroan Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Prestakuntza ikastaroa gainditzen duten izangaiek, hautapen prozesuan gaitasun psikofisikoa galtzeagatik baja ematen ez bazaie, praktiketako funtzionarioak izaten segituko dute lanpostuaz jabetu arte.

Oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartuak izan baino lehen egindako osasun azterketaz gain, ikastaroa egin bitartean edo hura bururatutakoan izangaiek agintzen zaizkien osasun proba guztiak pasatu beharko dituzte, deialdiaren 2.1.d) atalean aipatzen den baldintza betetzen segitzen dutela frogatzeko. Proba horien bidez egiaztatzen bada baztertzeko arrazoirik badela, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja ematea hautapen prozesuan, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario izaera galduko dute.

9.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean bilduko ditu, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (oposizioan ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari izendapen proposamena igorriko dio. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.–Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, proposatu diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, foruzain lanpostuan aritzeko. Ebazpen horretan lanpostu hutsen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapena eta lanpostuaren jabetza hartzea direla bide, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillako nominadun funtzionario bihurtuko dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan ezarritako eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie araubide horren babespean, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako eskubide pasiboen araubidean afiliatuak badaude, izan ere, kasu horretan, aukeratu beharko dute babes araubide horretan segitzea edo Gizarte Segurantzako araubidean afiliatzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta lanpostuaren jabetza hartzea izendapenaren ebazpenean adierazten den egunean izanen da.

Jabetza hartzearekin batera bukatutzat emanen da praktiketako funtzionarioaren izendapena.

Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean lanpostuaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eta deialdiaren xedeko lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

10.4. Euskara edo hizkuntza komunitarioren bat jakin beharra duten lanpostuetan sartzen direnek beren administrazio publikoko beste lanpostu huts batzuk betetzeko prozesuetan parte hartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta horietan aritzeko hizkuntza hori nahitaez jakin behar bada.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ez zuen lanpostu bat eskuratzeko.

11.–Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, haien oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA

Hautaprobetan onartua izateko eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Baimena, Justizia Ministerioko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralean dauden datuak kontsultatzeko (PDFa).

III. ERANSKINA

Gai zerrenda

Zati orokorra.

Giza zientziak.

1.–Polizia-deontologia: definizio orokorrak; aplikatzeko araudia; polizia-deontologia eta Giza Eskubideak Nafarroako Foruzaingoan.

2.–Toxikomaniak eta alkoholismoa. Tabakoa, alkohola eta legez kontrako drogak Espainian: horiek pertsonengan dituzten ondorioak. Drogak kontsumitzeagatiko eta/edo horiek trafikagai hartzegatiko delituak Espainian eta izan daitezkeen zehapenei buruzko informazioa. Drogak kontsumitzeak dakartzan arazoak Espainian, 2006-2013.

3.–Familia nafarren egoera soziodemografikoa. Migrazioak: beharrak eta berariazko potentzialitateak, iraganerako eta etorkizunerako begirada, zergatiak, jatorrizko herrietan eta destinokoetan duten inpaktua. Nafarroan ekonomia-krisiak izan duen inpaktua eta desberdintasuna handitzea.

4.–Gizarte larrialdietako baliabideak Nafarroan. 15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa: Atariko titulua. Xedapen orokorrak (1-5 artikuluak).

5.–Gizarte zerbitzu orokorren zorroa Nafarroan: Larrialdietarako telefono zerbitzua. Aldi baterako egonaldien zerbitzua gaixotasun mentala duten pertsonentzat. Etxegabeentzako abegi zerbitzua. Adingabekoentzako behaketa eta abegi zerbitzua. Genero indarkeriaren biktimei arreta emateko zerbitzua.

6.–Delitugilea: Delituen tipologia. Delitugile arrunta. Delitugile bortitza. Delitugile sexuala. Delitugile gazteak. Adingabearen erantzukizun penala. Ziberdelinkuentzia.

7.–Biktima: sarrera eta esparru kontzeptuala. Biktimizazio motak. Delituak biktimarengan dituen ondorioak. Biktima motak. Beldurra eta delitua. Polizia eta biktima.

8.–Genero-berdintasuna: 33/2002 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroako emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna sustatzekoa.

9.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. I. titulua: xedapen orokorrak. VII. titulua: poliziaren arreta eta babes eraginkorra.

10.–Trebetasun sozialak eta komunikazio teknikak.

11.–Oinarrizko ortografia.

Nafarroako Geografia eta Historia.

1.–Nafarroako herrien izendegia, 2016-01-01:

a) Sarrera.

b) Udalerrien, kontzejuen eta bestelako entitateen zerrenda.

c) Aldaketei buruzko oharrak.

Nafarroako atlasa, 2012:

Turismoa: sarrera. Nafarroan barnako ibilbideak. Donejakue Bidea. Kultura ibilbideak. Intereseko informazioa (Interes orokorreko mapa turistikoa). 119.etik 163. orrialdera (bi horiek barne).

Ingurumena: ingurumen aldetik interesa duten lekuak. 199.etik 214. orrialdera (bi horiek barne).

2.–Nafarroako Foru Komunitateko errepideen katalogoa, 2012: Autobideak, autobiak, bide bikoiztuak, prestazio handiko errepideak, interes orokorreko errepideak eta Foru Komunitatearen intereseko errepideak. (A-12 autobiako azken bide-zatia barne).

3.–Nafarroako Foru Eraentza: I. Nafarroako erresuma. II: Nafarroa, Foru Probintzia. 1839ko Legea eta 1841eko Lege Itundua. III. Nafarroa 1978ko Konstituzioan. Foru erakundeen demokratizazioa. 121/1979 Errege Dekretua, urtarrilaren 26koa. IV. Nafarroa, Foru Komunitatea. Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa. V. Nafarroako Foru Komunitateko erakundeak. VI. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak.

Zati berezia.

Legeria.

1.–Zuzenbidearen iturriak: legea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio orokorrak. Jurisprudentzia. Arau-hierarkia. Europako Batasunaren zuzenbidearen eragina iturrien sisteman. Arau juridikoen interpretazioa. Foru legeak egiteko prozedura. Botere betearazlearen ahala erregelamenduak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean.

2.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atarikoa. Atariko titulua (1-9 artikuluak). I. titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak (10-55 artikuluak).

3.–Europar Batasuna: erreferentzia historikoa. Europar Batasunaren funtzionamendua eta erakundeak. Askatasunaren, segurtasunaren eta justiziaren espazioa Lisboako Tratatuaren ondoren.

4.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena: I. titulua. Xedapen orokorrak (1-4 artikuluak). II. titulua. Funtzionario publikoak. I. kapitulua. Hautapena (5-8 artikuluak). II. kapitulua. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea (9-11 artikuluak). III. kapitulua. Mailak eta graduak (12-13 artikuluak). Laugarren xedapen iragankorraren eragina. IV. kapitulua. Administrazio karrera (14-18 artikuluak). VI. kapitulua. Administrazio egoerak (22-30 artikuluak).

5.–15/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Administrazioari buruzkoa: I. titulua. Printzipio orokorrak (1-4 artikuluak). II. titulua. Herritarren eskubideak Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan (5-15 artikuluak). III. titulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa. I. kapitulua. Printzipio orokorrak (16. artikulua). II. kapitulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren egitura organikoa (17-27 artikuluak). 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: administrazio errekurtsoak (112-126 artikuluak). Administrazio errekurtsoak abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen esparruan (56-60 artikuluak).

6.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: Atariko titulua. zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. liburua. I. titulua. Zigor arloko arau-hausteak. II. titulua. Delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak. V. titulua. Delituen ondoriozko erantzukizun zibila eta prozesuko kostuak (I. eta II. kapituluak).

7.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalari buruzko Legea onesten duena: II. liburua. Sumarioa. I. titulua. Salaketa. III. titulua. Polizia Judiziala. VI. titulua. Zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratxea. II. kapitulua. Atxiloketa. IV. kapitulua. Defentsa eskubideaz baliatzea, abokatuaren laguntza, eta atxilotuei eta presoei eman beharreko tratua. VIII. titulua. Konstituzioaren 18. artikuluan aitortutako eskubideak mugatzen dituzten ikerketa neurriak. I. kapitulua. Sarrera eta erregistroa toki itxian. II. kapitulua. Liburu eta paperen erregistroa. III. kapitulua. Atxiloketa eta gutuneria idatzi eta telegrafikoa irekitzea. 6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, Habeas Corpus prozedura arautzen duena. Espainiako arlo jurisdikzional penala eta Nafarroako barruti judizialak.

8.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa. I. titulua. Segurtasun Indar eta Kidegoak. II. titulua. Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak. III. titulua. Autonomia erkidegoetako poliziak. IV. titulua. Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen eta Autonomia Erkidegoetako Polizia Kidegoen arteko lankidetza. V. titulua. Udaltzaingoak. Azken xedapenetako hirugarrena.

9.–8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa. I. kapitulua. Xedapen orokorrak (1-4 artikuluak). II. kapitulua. Segurtasun sistemaren antolaketa (5-13 artikuluak). IV. kapitulua. Segurtasun arloko plangintza (17-20 artikuluak). V. kapitulua. Administrazio publikoen arteko harremanak (21-25 artikuluak). VI. kapitulua. Herritarrekiko harremanak (26-28 artikuluak).

10.–8/2007 Legea, martxoaren 23koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa. Atariko titulua. Xedea eta definizioak (1-2 artikuluak). I. titulua. Nafarroako poliziak (3-6 ter artikuluak). II. titulua. Nafarroako Foruzaingoa (7-13 artikuluak). III. titulua. Udaltzaingoak (17-24 artikuluak).

11.–72/2016 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duena. I. titulua.–Xedapen orokorrak (1-4 artikuluak). II. titulua. Nafarroako Foruzaingoaren antolamendua (5-26 artikuluak). III. titulua. Foruzaingoaren funtzionamendua (27-35 artikuluak).

12.–57/2002 Foru Dekretua, martxoaren 25ekoa, Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duena. I. kapitulua. Xedapen orokorrak (1-9 artikuluak). II. kapitulua. Lanpostuak betetzea lehiaketaren, lehiaketa berariazkoaren edo izendapen librearen bidez (10-23 artikuluak). III. kapitulua. Lanpostuak betetzeko beste modu batzuk (24-28 artikuluak). Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarria.

13.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa. Atarikoa. I. kapitulua. II. kapitulua. III. kapitulua. V. kapitulua (30. artikulutik 37.era, 47. artikulutik 49.era, eta 52. artikulua, denak barne). Seigarren xedapen gehigarria. Azken xedapenetako hirugarrena.

Ezagupen teknikoak.

1.–Oinarrizko informatika: Ordenagailu baten osagaiak.

2.–Windows 7 sistema eragilea: oinarrizko funtzioak; Windows arakatzailea; mahaigaina; kontrol-panela; osagarriak; zakarrontzia.

3.–Microsoft Word 2010 testu prozesadorea: oinarrizko funtzioak.

4.–Interneta, nabigatzaileak, Intraneta eta posta elektronikoa.

5.–Sare sozialen oinarrizko ezagupenak: Twitterra, Instagrama, Facebooka, WhatsAppa.

OHARRAK:

Gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legediaren arabera eskatuko dira.

Lehendabiziko probaren galderak eta erantzunak bat etorriko dira gai horiekin eta dagokien bibliografiarekin, www.nafarroa.eus web gunean argitaratuko baita.

IV. ERANSKINA

Bigarren probari dagozkion ariketak

1.–Bankako press-a, edo pisua jasotzeko proba, 38 kg gizonentzat eta 20 kg emakumeentzat.

Deskribapena: banku batean etzanda, ahoz gora eta oinak dagokien euskarrian, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 38 kilokoa izanen da gizonezkoentzat, eta 20 kilokoa emakumeentzat. Bi eskuekin goratuko du pisua, eta barra hartuko du sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (barrari ahurraz heldu eta behatzak itxirik). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du.

Oinak lehenbiziko goratzean nola dauden, horrela mantenduko dira ariketa osoan, aldatu gabe.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetuko da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Izangaiak ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK

NOTA

GIZONEZKOAK

EMAKUMEZKOAK

30 baino gutxiago

25 baino gutxiago

Baztertua

30 eta 35 artean

25 eta 29 artean

5

36 eta 41 artean

30 eta 34 artean

5,5

42 eta 46 artean

35 eta 39 artean

6

47 eta 50 artean

40 eta 43 artean

6,5

51 eta 54 artean

44 eta 47 artean

7

55 eta 57 artean

48 eta 50 artean

7,5

58 eta 60 artean

51 eta 53 artean

8

61 eta 62 artean

54 eta 56 artean

8,5

63 eta 64 artean

57 eta 58 artean

9

65

59

9,5

66 edo gehiago

60 edo gehiago

10

2.–Uretan aritzeko gaitasunari buruzko proba (50 metro estilo librean, tarte batzuk ur azpitik eginez).

Deskribapena: 25 metroko igerileku batean estilo librean igeri egitea, joan eta etorri.

Ezin izanen da erabili urpeko betaurrekorik, ezta urpean ibiltzeko beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak.

Gauzatzeko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 50 metro igerian eginen ditu, ur azalean nahiz urpean, ahalik eta denbora laburrenean. Irteeratik 10 metrora urpean eginen du igeri, bi metro, gelditu gabe, horretarako propio jarritako tartean, eta gero kontrako paretaraino segituko du, han buelta eman eta irteerara itzuliko da. Arestian aipatu tartera iristean berriz ere urpean eginen ditu bi metro etengabe, eta paretaraino segituko du gero.

Saio bakarra eginen da.

Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuaren alboko kaleak nahiz ertza euskarri moduan edo bulkada hartzeko erabiltzen baditu.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz bulkada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

Puntuazioa: honako eskala honen araberakoa izanen da (segundoetan emandako denbora, ehunenak kontatu gabe).

DENBORA

NOTA

GIZONEZKOAK

EMAKUMEZKOAK

50” edo gehiago

55” edo gehiago

Baztertua

49”,9 eta 47” artean

54”,9 eta 53” artean

5

46”,9 eta 44” artean

52”,9 eta 51” artean

5,5

43”,9 eta 41” artean

50”,9 eta 49” artean

6

40”,9 eta 39” artean

48”,9 eta 47” artean

6,5

38”,9 eta 37” artean

46”,9 eta 45” artean

7

36”,9 eta 35” artean

44”,9 eta 43” artean

7,5

34”,9 eta 33” artean

42”,9 eta 41” artean

8

32”,9 eta 31” artean

40”,9 eta 39” artean

8,5

30”,9 eta 29” artean

38”,9 eta 37” artean

9

28”,9 eta 27” artean

36”,9 eta 35” artean

9,5

26”,9 edo gutxiago

34”,9 edo gutxiago

10

3.–Zalutasun proba (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzetik.

Gauzatzeko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea “zortzi” baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz egin behar dute zirkuitua, behin alde batera behin bestera (A eta B ibilbideak grafikoan). Izangai bakoitzari bigarren aukera emanen zaio ibilbide bakoitzean, lehenengo saioa baliogabetzat hartzen bada.

F1703730_0.pdf

Abiadura - zalutasuna (Barrow testa)

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 23”5 segundo gizonentzat eta 26”5 segundo emakumeentzat.

Saio baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

a) Izangaiak zutoin bat botatzen duenean.

b) Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

c) Izangaia ibilbidetik ateratzen denean.

Honako hauek dira kanporatzeko arrazoiak:

a) Ibilbideetako batean (A edo B) bi saio baliogabe egitea.

b) Probarako aurreikusitako gehienezko denbora gainditzea.

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbidetan egindako denbora batuko da (A + B), kontuan izanik ibilbideak bukatuko direla izangaiak berriz irteera marra gurutzatzen duenean. Ondoko eskalari jarraituko zaio (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko):

DENBORA

NOTA

GIZONEZKOAK

EMAKUMEZKOAK

23”5 baino gehiago

26”5 baino gehiago

Baztertua

23”5etik 23”4ra bitarte

26”5etik 26”0ra bitarte

5

23”3tik 23”2ra bitarte

25”9tik 25”5era bitarte

5,5

23”1etik 23”0ra bitarte

25”4tik 25”0ra bitarte

6

22”9tik 22”8ra bitarte

24”9tik 24”6ra bitarte

6,5

22”7tik 22”6ra bitarte

24”5etik 24”2ra bitarte

7

22”5

24”1etik 23”9ra bitarte

7,5

22”4

23”8tik 23”6ra bitarte

8

22”3

23”5

8,5

22”2

23”4

9

22”1

23”3

9,5

22”0 edo gutxiago

23”2 edo gutxiago

10

4.–Erresistentzia-proba (Course Navetteren testa).

Gauzatzeko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu behar dituzte, lehenik bat eta gero bestea. Seinalea entzutean zapaldu behar dute. Hortaz, izangai guztiek lasterketaren erritmo berean joan behar dute eta ez da baimenduko inork lasterketaren erritmoa gainditzea. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuz eta marra zapalduz. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarragoa eginen da. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko.

Testaren helburua da zinta magetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea eskatzen diren epeak bete arte. Izangai bakoitzaren proba bukatuta, ordura arte lortutako tarteak kontatutako dira.

Saio baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Gelditzea.

–Esleitutako kaletik ateratzea.

–Ibilbide oso bat bukatzeko dagoen muturreko marra ez zapaltzea.

–Hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra zapaltzera seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean, marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Baina horretarako, seinalea entzuten denean segurtasun eremuaren barrenean egon beharko du.

–Marjinaren barrenean ez egotea seinalea entzuten denean, behin bakarrik.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), ondoko eskala honi jarraikiz:

TARTEAK

NOTA

GIZONEZKOAK

EMAKUMEZKOAK

10 baino gutxiago

8 baino gutxiago

Baztertua

10

8

5

10,5

8,5

5,5

11

9

6

11,5

9,5

6,5

12

10

7

12,5

10,5

7,5

13

11

8

13,5

11,5

8,5

14

12

9

14,5

12,5

9,5

15 edo gehiago

13 edo gehiago

10

5.–Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba. (Alboko jauzien testa).

Deskribapena: lurretik 25 zentimetrora dagoen listoi baten gainetik jauzi egin beharko da, 30 segundoz etenik gabe, oinak elkarturik edo parez pare daudela. Zenbat jauzi egiten diren kontatuko da.

Abiatzeko jarrera: izangaia zutik jarriko da, listoiaren ondoan saiheska, bi oinak elkarturik edo pare-parean. Kontrolatzaileak “ya” esatean, jauzika hasiko da, gelditu gabe.

Bi saio egiten ahal dira. Lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada eginen da soilik bigarrena. Gutxienez bi minutuko pausaldia utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Saio baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Listoia botatzen badu.

–Jauzi bat errepikatzen badu listoiaren alde berean.

–Jauzien erritmoa eteten badu 30 segundoak bukatu baino lehen, eta gelditzen bada.

–Jauzi bat bukatuta listoia oinen artean gelditzen bazaio.

–Lurra bi oinekin batera ukitzen ez badu.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK

NOTA

GIZONEZKOAK

EMAKUMEZKOAK

55 baino gutxiago

35 baino gutxiago

Baztertua

55 eta 57 artean

35 eta 37 artean

5

58 eta 60 artean

38 eta 40 artean

5,5

61 eta 63 artean

41 eta 43 artean

6

64 eta 66 artean

44 eta 46 artean

6,5

67 eta 69 artean

47 eta 49 artean

7

70

50 eta 52 artean

7,5

71

53 eta 54 artean

8

72

55 eta 56 artean

8,5

73

57 eta 58 artean

9

74

59 eta 60 artean

9,5

75 edo gehiago

61 edo gehiago

10

V. ERANSKINA

Deialditik baztertzeko arrazoi medikoak

1.–Ikusmena. Begien sistema.

–Zuzendu gabeko begi zolitasuna:

–4/10 bi begietan, edo.

–3/10 begirik okerrenean eta 5/10 onenean, edo.

–2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

–Ikus-eremu monokularra: ezin izanen da plano horizontalean 120º-tik beherakoa izan, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikus-eremuko meridiano batetik bestera.

–Diplopia.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Keratotomia erradiala.

2.–Entzumena. Entzuteko sistema.

–500dik 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan belarriren batean 45 dB-ko edo gehiagoko galera.

–Orekari loturiko alterazioak, edozein etiologiatakoak.

3.–Hizkuntza.

–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta diglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazten dutenak.

4.–Giharren eta eskeletoaren aparatua.

–Artikulazioren baten galera anatomikoa edo ankilosia, eginkizunetarako duen eraginaren arabera.

–Prozesu artikularrak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–Eskoliosiak, 20º baino handiagoak.

–Zifosiak, 30º baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

–Espondilitis ankilosantea.

–Paget-en eritasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia (eginkizunetarako duen eraginaren arabera).

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera.

5.–Digestio aparatua.

–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Behazun-zirrosi primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Sabelaldeko paretako etena, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Kakari eutsi ezina.

6.–Bihotz-hodietako sistema.

–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

–Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazio sindromea eta bihotzaren erritmoaren edo kondukzioaren alterazio mota guztiak, salbu eta arritmia sinusala, BGE edo BE solteak, 1. mailako blokeo AB, Eskuineko Adarraren Blokeo Osoa eta Ezkerreko Adarraren hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Arterietako hipertentsioa (TAS > 140 eta TAD > 90).

–Arterietako hipotentsioa (TAS < 90 eta TAD < 45).

–Zainen eta baso linfatikoen gutxiegitasuna.

7.–Arnas aparatua.

–Arnas aparatuaren afekzio kronikoak (Bronkitis kronikoa, BBEK, Enfisema, Bronkiektasiak).

–Pleurako isuri berrituak.

–Berezko pneumotorax berrituak.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Asma eta bronkioetako hipererreaktibotasuna.

8.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizanteak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktoa, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bestelako arazoak.

–Bertigoak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Perlesia periferikoak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

–Nerbio-sistema periferikoaren eritasunak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

–Beste alterazio motor batzuk (tikak, estereotipia motorrak, loaren alterazioak), giza harremanetan eta lanean izan dezaketen eraginaren arabera.

9.–Alterazio psikiatrikoak.

–Buruko alterazio organikoak, prozesu automugatuak eta itzulgarriak kenduta.

–Buruaren eta jokabidearen alterazioak, substantzia psikotropikoen kontsumoaren ondoriozkoak (alkohola barne).

–Eskizofrenia eta bertzelako alterazio psikotikoak.

–Gogo-aldartearen alterazioak (alterazio bipolarrak, alterazio depresibo errepikariak, depresioaldi larria, alterazio distimikoak).

–Antsietate-alterazioak, ondorio kliniko nabarmena baldin badute.

–Barne-bultzaden kontrolaren eta izaeraren alterazioak, giza harremanetan eta lanean eragina dutenak.

10.–Sexu eta gernu-aparatua.

–Giltzurruneko gutxiegitasuna, bilakaera eta pronostikoaren arabera.

–Gernuari eutsi ezina.

–Giltzurruneko polikistosia.

11.–Sistema endokrinologikoa.

–Ardatz hipotalamo-hipofisarioaren alterazioak.

–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Addison, Cushing, feokromozitoma eta giltzurrunen gaineko guruinen bestelako alterazioak.

–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

–Mellitus diabetesa.

–Adenomatosi endokrino anizkoitza.

–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.–Larrua, fanerak eta guruin exokrinoak.

–Orbainak eta azalaren prozesu kronikoak, baldin eta haien hedadura, funtzioetan izan dezaketen eragina eta kokapena ikusirik, polizia lanetan aritzea eragozten baldin badute.

13.–Odola eta organo hematopoietikoak.

Muineko aplasia, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemia anemiadunak.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitza eta Waldeström-en eritasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren bestelako alterazioak.

–Immunoeskasiak.

–Esplenektomia.

–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo EPO erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.–Berstelakoak.

–GIB birusaren antigorputzen eramailea.

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-en sindromea.

–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Obesitatea (GMI > 25).

15.–Azalpen orokorrak.

–Ebaluazio mahaiak baloratuko ditu baztertzeko moduko patologiak, funtzioetan duten ondorioen arabera eta polizia lanetan aritzeko pronostikoaren arabera.

–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Funtzioetan eragina duten gorputzeko bestelako aparatu edo sistemetako afekzioak, ebaluazio mahaiaren iritziz, polizia lanetan aritzea eragozten baldin badute.

Iragarkiaren kodea: F1703730