25. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

147/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 15 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Ekainaren 29ko 44/2016 Foru Dekretuaren bidez (2016ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 19koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2016ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi da. Bertan suhiltzaileen 15 lanpostu huts onesten dira, funtzionario araubidekoak eta C mailakoak.

Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 54.6 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoaren arabera, sartzeko prozedura egin aurretik, suhiltzaileen lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze lehiaketa eginen da horrelako lanpostuetan aritzen diren funtzionarioen artean.

Hori hala izanik ere, kontuan harturik lanpostu horiek betetzea presakoa dela, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren babesean, oposizio bidez sartzeko deialdi hau onesten da suhiltzaile lanpostuak betetzeko lekualdatze lehiaketaren deialdiarekin batera, eta erabakitzen da Administrazioan sartzeko deialdi honetan beteko diren lanpostuak izanen direla deituta baina ebatzi gabe dagoen lekualdatze lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen direnak.

Hori horrela, eta Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 15 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaiko kideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 23an–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, SUHILTZAILE IZATEKO HAMABOST LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da suhiltzaile izateko 15 lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, C mailakoak eta Barneko Zuzendaritza Nagusiari atxikiak; zehazki, Barneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 27/2017 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Haien plantilla-zenbakiak eta destinoak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira.

Hautapen prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena; aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua; Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea; gainerako aplikazio arauak eta oinarri hauek.

Lanpostu hutsak txanda irekiaren eta igoera txandaren artean banatuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 15.3 artikuluan ezarririko formulari jarraituz, honela:

–Lehenbizikoa, txanda irekian.

–Bigarrena, igoera txandan.

–Hirugarrenetik aurrera, bakoitiak igoera txandan eta bikoitiak txanda irekian.

1.2. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek ez dutelako hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Igoera txandan, hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badituzte hautaprobak, txanda horretan lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia irekian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, 8. oinarrian aipatzen den prestakuntza ikastaroa egiteko onartzen diren izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean 2.1.2 atalean ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek.

1.3. Lanpostuek C mailako ordainsariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Txanda irekiko izangaiak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea, edo eskuratzeko moduan egotea.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 54.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdi honetan onartua izateko, nahikoa izanen da Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo titulazio baliokidea izatea, edo gainditua izatea erdi mailako edo goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba, halako moduz non, deialdi honen 8. oinarrian aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa gaindituta, teknikoki baliokideak izanen baitira oinarrizko ikastaro hori eta Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea; baliokidetasun hori, hala ere, ondorio administratiboetarako baino ez da izanen, hau da, C mailako funtzionario izendatzeko, eta ez du baliorik izanen ez arlo akademikoan ezta irakaskuntzaren edo hezkuntzaren arloan ere.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Deialdiaren xede den lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea eta ez egotea deialdiaren IV. eranskinean osasunagatik baztertzeko zehazten diren egoeretako batean ere.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) C motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaiak:

Igoera txandako izangaiek, aurreko atalean adierazitako baldintzez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

Orobat, martxoaren 23ko Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legearen 44.2 artikuluarekin bat, kidego horietako kideek ere parte hartzen ahalko dute igoera txandan, betiere kidego horietan benetan zortzi urteko zerbitzualdia egin badute eta txanda horretan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen badituzte.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

c) Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideren bat izatea eta administrazio publikoetan bost urteko antzinatasuna aitorturik izatea.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 54.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdi honetan onartua izateko, nahikoa izanen da Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo titulazio baliokidea izatea, edo gainditua izatea erdi mailako edo goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba, halako moduz non, deialdi honen 8. oinarrian aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa gaindituta, teknikoki baliokideak izanen baitira oinarrizko ikastaro hori eta Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea; baliokidetasun hori, hala ere, ondorio administratiboetarako baino ez da izanen, hau da, C mailako funtzionario izendatzeko, eta ez du baliorik izanen ez arlo akademikoan ezta irakaskuntzaren edo hezkuntzaren arloan ere.

Aurreko lerroaldean aipatutako titulurik ez badu izangaiak, administrazio publikoen zerbitzuan zortzi urteko antzinatasuna duela aitortua duela frogatzeak balioko du.

2.2. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen bete beharko dira, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Gidabaimenari dagokion baldintzari ez zaio aurreko lerroaldean ezarritakoa aplikatuko, izan ere, prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean bete beharko da baldintza hori.

2.3. Prestakuntza ikastaroan behin-behinekoz onartzen diren izangaiek baldintza horiek betetzen dituztela frogatu beharko dute deialdi honen 8.2 atalean ezarritako hamabost egun balioduneko epean.

2.4. Euskaraz jakin beharra (1. jakite-maila) duten lanpostuetan sartu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B2 mailari dagokion titulua daukala egiaztatu beharko da, edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4 ikasmaila (2008an edo lehenagotik) edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan 9. urrats gainditu dituela.

Aurreko atalean aipatutako ikastaroak edo tituluak egiaztatzeko agiriak deialdiaren 6.4 oinarrian zehaztutako epean aurkeztu beharko dira.

Izangaiak titulu edo ikastaro horiek ez baditu, proba bat egiteko aukera izanen du, eta horrela erabakiko da beharrezkoa den maila ba ote duen hizkuntza horretan. Euskara maila zehazteko proba hori egin nahi dutenek prozesuan deialdian parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute, horretarako ezarritako tokian. Proba deialdiaren 6.4 oinarrian xedatuakoari jarraikiz eginen da.

3.–Eskaerak aurkeztea eta tasak ordaintzea.

3.1. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 26 euroko tasa ordaintzen beharko da. Azterketa eskubideengatiko tasa ordaindu ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Tasa hori behar den bezala betetako ordainketa-gutunaren bidez ordaintzen ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan. Interneten deialdiari buruz egiten den aipamenean, www.navarra.eus helbidean, “Menua” atalean, “Tramiteak” aukeratuta, ordainketa-gutunaren eredua dago.

Tasa ordaintzetik salbuetsita daude deialdia argitaratzen den egunerako lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramaten pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik goitiko diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa egiaztatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

b) Interesdunaren aitorpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Eredua Interneten bidez lor daiteke, lehenago zehazturiko helbidean.

3.2. Eskabideak.

Eskabideak deialdi honen I. eranskineko ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskabide eredua Interneten bidez eskuratzen ahalko da, www.navarra.eus helbidean, bai deialdia argitaratzen duen aldizkari ofizialetik, bai “Menua” atalean, “Tramiteak” aukeratuta, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Deialdian parte hartzeko eskabideak deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

A) Aurrez aurre.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulegoan aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azalak irekita egon beharko du, postetxeko langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrera (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) igorri aurretik.

B) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren web ataritik abiatuta.

3.3. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Bat.–Eskabidea, deialdiaren I. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa.

Bi.–Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideengatik tasa ordaindu izanaren frogagiria, edo, hala badagokio, ordaindu beharretik salbuetsita dagoela frogatzen duen agiria.

Hiru.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoez gainera, deialdi honen 2.1.2.a) eta b) ataletan jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duten agiriak gehitu beharko dizkiote eskabideari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin bada, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko, baldin eta beraiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen badira.

5.–Epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: F. Javier Bayona Iturrarte jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Félix Esparza Fernández jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibilerako Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Carlos Orta González jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile-ofiziala.

Ordezkoa: José Javier Boulandier Herrera jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile-ofiziala.

–Epaimahaikidea: Óscar Prieto Merchán jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Aurreneurri, Ikuskapen eta Zabalkunde Ataleko burua.

Ordezkoa: David Ruiz de las Heras Corres jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Prestakuntza Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Francisco Zabalza López de Guereñu jauna, iraungi zen Nafarroako Larrialdietako Agentzian eraturiko Langileen Batzordearen ordezkari gisa.

Ordezkoa: Rubén Aldaz Zabala jauna, iraungi zen Nafarroako Larrialdietako Agentzian eraturiko Langileen Batzordearen ordezkari gisa.

–Epaimahaikide-idazkaria: Alfredo Fanlo Nuin jauna, Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzukoa.

Ordezkoa: Begoña Martínez Barrado andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko burua.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiko buruak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Halaber, izangaiek mahaikideak errefusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioaren nondik norakoak.

6.1. Oposizioa 2017ko maiatzetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioaldiko ariketa bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren Interneteko web orrian, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidatzeko baimena eraman beharko dute. Iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere, edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak oposiziotik baztertuak izanen dira.

6.2. Oposizioak bi fase izanen ditu: lehenengoan proba fisikoak, ezagupenekoak eta psikoteknikoak eginen dira, eta bigarrenean, berriz, oinarrizko prestakuntza ikastaro bat gainditu beharko da.

6.3. Oposizioaldiaren lehen fasea.

Lehenengo fasean proba hauek egin beharko dira:

6.3.1. Lehenengo proba: proba objektibo bat eginen da, zenbait ariketarekin, deialdi honen II. eranskinean agertzen den gai zerrendako atal bakoitzari buruz.

Proba honetan, gehienez, 150 puntu lortzen ahalko dira, honela banatuak: Nafarroako legeriari, erakundeei eta historiari buruzko atalean, gehienez 25 puntu; suteak itzaltzeari eta salbamenduari buruzko atalean, gehienez 75 puntu; Nafarroako lurraldearen ezagupenari buruzko atalean, gehienez 25 puntu; eta ezagupen teknikoei buruzkoan, gehienez 25 puntu.

Baztertuta geldituko dira lau ataletako bakoitzean kalifikaziorik onena lortzen duen izangaiaren puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez dutenak; betiere, hura gehieneko puntuazioaren 1/3 edo handiagoa bada.

Lehenengo probako galdera eta erantzunak II. eranskinean (gai zerrenda) agertzen den erreferentziazko bibliografiaren araberakoak izanen dira.

6.3.2. Bigarren proba: deialdiaren III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egin beharko dira.

Bigarren proba hau egitera, txanda irekian, 110 izangai baino ezin izanen dira igaro. Hortaz, lehenengo proban eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen duten txanda irekiko izangaiak ehun baino gehiago baldin badira, kalifikaziorik altuenak lortzen dituztenak baino ez dira igaroko. 100. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira.

Bigarren proba hau egin baino lehen, lehenengo proba gainditu dutenen behin betiko zerrendan ezartzen den epean, zerrenda horretako izangaiek ziurtagiri mediko ofizial bat aurkeztu beharko dute, inprimaki ofizialean egina eta jardunean ari den medikuen elkargoko kide batek sinatua, non berariaz adieraziko baita izangaiak baduela proba fisiko horiek egiteko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa.

Ziurtagiri hori aurkezten ez dutenek bigarren probako ariketa guztiak egiteko eskubidea galduko dute, eta prozesutik baztertuta geldituko dira, ondorio guztietarako.

Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, probak egin bitartean edo beste egun batean. Kontrola ariketaren batean lortutako sailkapenari jarraikiz egin daiteke, edo ausaz aukeratzen direnei bakarrik. Horretarako deialdia idatziz eginen da, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren neurrien arabera ezarrita dagoen dopinaren kontrol ofizialetarako inprimakia erabiliz. Praktika debekatuak atzeman edo egiaztatzeko analisiak dagokion organo espezializatuak eginen ditu. Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen prozesutik baztertu eginen da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, dopin kontrola egiteko trabak jartzea, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta gordeka ibiltzea, baita, egitez edo omisioz, kontrola egitea eragozten, nahasten, galarazten edo saihesten duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita ekiditen duenean, egitez edo omisioz, bildu beharreko laginak biltzea.

Horren ondorioetarako, debekatuta egonen dira Kiroletako Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2016ko abenduaren 30eko Ebazpenaren eranskinean heldu diren substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2017ko 6. Estatuko Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 7an, argitaratua).

Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, ukitutako izangaia hautapen prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontra-analisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, baita epaimahaiari zuzendutako errekurtsoa aurkezteko eskubidea ere, bidezko iruditzen zaizkion alegazioak egiteko.

Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Uretan aritzeko gaitasuna, 5-10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa), 2,5-5 puntu bitarte.

–Pisua goratzeko proba (banku press-a), 5-10 puntu bitarte.

–Indar, erresistentzia eta koordinazio proba (alboko jauzien testa), 2,5-5 puntu bitarte.

–Oreka proba, 2,5-5 puntu bitarte.

–Indar erlatiboaren proba (sokan gora egitea), 2,5-5 puntu bitarte.

–Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa), 5-10 puntu bitarte.

Proba bakoitzean eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak kanporaturik geldituko dira.

6.3.3. Hirugarren proba: izangaiek ariketa psikotekniko batzuk eta buruz buruko eta/edo taldekako zenbait elkarrizketa egin beharko dituzte, lanpostuaren ezaugarri profesiografikoaren eskakizunetara zein neurritan egokitzen diren zehazteko. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak eginen du, eta haren balorazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Hirugarren proba egitera dei eginen zaie igoera txandako 40 izangairi eta txanda irekiko beste 40 izangairi bakarrik, betiere aurreko bi probak gainditzen dituztenen artetik. Horretarako, lehenengo eta bigarren proban lortutako kalifikazioak baturik, guztirako puntuazio onena lortzen dutenak aukeratuko dira. Hala igoeran txandan nola txanda irekian, 40. lekuan izangai bat baino gehiago izanez gero puntuazio berberarekin, horiek denak onartuko dira. Gainerako izangaiak deialditik baztertuko dira.

Proba honetan “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioak emanen dira. “Gai” kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak baztertuko dira.

6.4. Euskara proba: Behin oposizioaren lehenengo faseko proben kalifikazioak argitaraturik, probak gainditzen dituzten izangaien artean inork eskatu badu euskara maila neurtzeko proba egitea, epaimahaiak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren laguntza eskatuko du. Organo horrek hizkuntza maila zehazteko proba berariazko bat eginen du, eta izangaiei “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen die, euskarazko 1. jakite maila eskatzen zaiela kontuan hartuta.

Horretarako, epaimahaiak, Euskarabidearekin bat, euskara proba egiteko tokia, eguna eta ordua iragarriko ditu. Izangai horientzako deialdia Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean argitaratuko da (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2, atalondoa), baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko www.navarra.eus web-orrian ere.

Goian xedatutakoa galarazi gabe, epaimahaiak hamabost egun balioduneko epea irekiko du izangaiek deialdi honen 2.4 oinarrian ezarritako tituluak edo ikastaroak badituztela frogatzeko agiriak aurkezteko.

Euskara probaren kalifikazioa bukaturik, emaitzak aurreko paragrafoan ezarritako modu berean argitaratuko dira.

7.–Lanpostu hutsak hautatzea.

7.1. Oposizioaren lehenengo fasea bukaturik, epaimahaiak oposizioaren lehenengo fasea gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du Nafarroako Gobernuaren Interneteko web orrian eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, hautapen proba bakoitzean lortutako puntuazioak batuta lortutako puntuazioari jarraikiz eta txandaren arabera ordenatuak. Orobat, eskatutako euskara maila egiaztatu duten izangaiak adieraziko dira.

Puntu berdinketak hausteko, lehenbizi, lehenengo proban puntuazio altuena lortzen duen izangaia lehenetsiko da, eta berdindurik jarraituz gero, bigarren proban puntuazio altuena duena.

7.2. Gaitasun psiko-fisikoaren azterketa.

Oposizioaldiaren lehenengo fasea gainditzen duten izangaiek gaitasun psiko-fisikoaren azterketa bat gainditu beharko dute, deialdiaren 2.1.1.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du osasun azterketa hori, deialdiaren IV. eranskineko bazterbide medikoen taula kontuan hartuz, eta hartan, izangaiak “gai” edo “ez gai” deklaratuko dira.

Gaitasun psiko-fisikoaren azterketaren emaitzak ikusita, epaimahaiak hautapen prozesuko bajak zehaztuko ditu.

7.3. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia prestakuntza ikastaroa baino lehen eginen da.

Igoera txandako izangaiek deialdiko lanpostu hutsak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda horretakoak ez diren izangaien aurretik.

Horretarako ezarriko den epean, izangaiek jakinarazi beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostu hutsetatik zein hautatzen duten.

8.–Oinarrizko prestakuntza ikastaroa-Oposizioaren bigarren fasea.

8.1. Lanpostu hutsak aukeratu ondoren, epaimahaiak prestakuntza ikastaroan onartutako hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratuko du Nafarroako Gobernuko Atariaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean. Onartzen diren izangaien kopurua ezin da izan deitutako lanpostu hutsena baino handiagoa.

8.2. Oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartzeko, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, prestakuntza ikastaroan onartutako behin-behineko izangaien zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamabost egun balioduneko epean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko direnak:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2.1. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

d) Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela zin egin edo hitz emateko aitorpena.

e) C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

f) Hala izanez gero, deialdiaren 10.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

B) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko diren izangaiak:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2.1. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

d) Hala izanez gero, deialdiaren 10.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

8.3. Atal honetan eskatutako dokumentuak behar den bezala aurkeztu ezean eta akatsak zuzentzeko emandako epean aurkeztu ezean, izangaia hautapen prozesutik bazterturik geldituko da.

8.4. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztergarria izanen da eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz garatuko da.

Prestakuntza ikastaroan parte hartzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak direnak izan ezik.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak praktiketako funtzionarioen izendapenak eginen ditu, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiak.

Izangaiek erregelamenduz ezarritako ordainsariak jasoko dituzte eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko eta, hala badagokio, alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, bertan segituko baitute.

Ikastaroan baja emateak oposizioaldian jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea ekarriko du berarekin. Hala gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio.

Prestakuntza ikastaroaren kalifikazioa “gai” edo “ez gai” izanen da.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ematen dituen kalifikazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

9.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean bilduko ditu, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (txanden arabera eta txanda bakoitzean oposizioan ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari izendapen proposamena igorriko dio. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

10.–Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, proposatu diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, suhiltzaile lanetan aritzeko. Ebazpen horretan lanpostu hutsen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapena eta lanpostuaren jabetza hartzea direla bide, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillako nominadun funtzionario bihurtuko dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan ezarritako eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie araubide horren babespean, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako eskubide pasiboen araubidean afiliatuak badaude, izan ere, kasu horretan, babes araubide horretan segitzea edo Gizarte Segurantzako araubidean afiliatzea aukeratu beharko dute.

10.3. Funtzionarioek bizilekua destinoko herrian ez izateak ez du alde batera uzten lantokira puntual iritsi beharra eta lanaldia eta lanpostuko eginkizunak zuzen bete beharra, eta, gainera, ez da inolako konpentsaziorik jasoko lantokirako joan-etorriengatik.

10.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

10.5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta lanpostuaren jabetza hartzea izendapenaren ebazpenean adierazten den egunean izanen da.

Jabetza hartzearekin batera bukatutzat emanen da praktiketako funtzionarioaren izendapena.

Ezarritako egunean lanpostua hartzen ez dutenek, salbu eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario bihurtzeko eta deialdiko lanpostuan aritzeko.

10.6. Euskara edo hizkuntza komunitarioren bat jakin beharra duten lanpostuetan sartzen direnek beren administrazio publikoko beste lanpostu huts batzuk betetzeko prozesuetan parte hartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta horietan aritzeko hizkuntza hori nahitaez jakin behar bada.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ez zuen lanpostu bat eskuratzeko.

11.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, haien oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA

Hautaprobetan onartua izateko eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1.–Nafarroako legeria, erakundeak eta historia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. Botere Judiziala. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa.

2. gaia.–Europar Batasuna: Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europako Batzordea. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua.

4. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Nafarroako Kontuen Ganbera. Arartekoa.

5. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskumenak. Funtzionamendua. Nafarroako Gobernuko lehendakaria: eginkizunak.

6. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubideak.

7. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: xedapen orokorrak. Prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna. Egintza administratiboak.

8. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak. Bide administratiboko egintzen berrikuspena. Legegintzako ekimena, eta erregelamenduak eta bestelako xedapenak emateko ahalmena.

9. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Administrazio egoerak. Eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Ordainsariak.

10. gaia.–8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako babes zibilari eta larrialdien kudeaketari buruzkoa: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Babes zibila larrialdi kolektiboko egoeretan: babes zibileko jarduketak. Herritarren laguntza. Ikuskapenak. III. titulua: Larrialdietako jardunbidea. IV. titulua: Prebentzio, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuak.

11. gaia.–198/2015 Foru Dekretua, irailaren 9koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena: IV. kapitulua: 4. sekzioa: Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua.

12. gaia.–122/2016 Foru Agindua, ekainaren 16koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzen duena, oihaneko suteei aurrea hartzeko.

2.–Salbamenduak eta su-itzaltzeak.

1. Suaren teoria: ezaugarriak: oinarrizko kontzeptuak. Suaren teoria. Errekuntzak. Zer den sua eta zer den sute bat. Suaren triangelua eta tetraedroa. Sute motak. Suteen bilakaera. Suteen transmisioa.

2. Suaren teoria: teknikak: itzaltzeko baliabideak. Agente itzaltzaileak. Agente itzaltzaileen aplikazioak, erabilerak, abantailak eta desabantailak.

3. Barnealdeetako suteak. Suteen aireztatzea: ezaugarriak: barnealdeetako suteak nola garatzen diren. Erregaiaren eragina. Barrunbearen eragina. Barnealdeetako suteetan lan egitearen arriskuak. Suteen gainean ura erabiltzearen eragina. Aireztatzearen eragina. Barrunbeen presurizazioaren eragina.

4. Barnealdeetako suteak. Suteen aireztatzea: esku hartzeko teknikak: ura aplikatzea. Aireztapena kontrolatzeko teknikak. Ikusgarritasun gabeko eremuetan lan egitea.

5. Barnealdeetako suteak. Suteen aireztatzea: barnealdeetako suteen balorazioa: balorazioaren garapena denboran aurrera egin ahala. Sutearen irakurketa. Lehentasunezko ekintzen identifikazioa.

6. Landaredi suteak: ezaugarriak: landaredia baizik erretzen ez duten suteak. Suaren transmisioa baso suteetan. Baso suteen jokabidean eragina duten faktoreak. Basoko erregaiak. Sutearen jokabidean eragina duten sutearen beraren faktoreak. Keak eragindako alarmaren identifikazioa eta sailkapena.

7. Landaredi suteak: hiriko-basoko interfazeko suteetan esku hartzeko teknikak: zuzeneko erasoa. Zeharkako erasoa. Suteak itzaltzeko beste baliabide eta teknika batzuk. Landaredi suteak: esku-hartzeko taktikak.

8. Altuerako erreskatea: ezaugarriak: egungo hirigintzaren errekerimendu berriak. Legedia eta araudiak. Lan bertikaleko inguruneen ezaugarriak. Altuerako lanaren oinarrizko printzipioak. Segurtasun katea. Soka, erreskateetan. Erorketen fisika. Soka bidez iristea: soka bikoitzaren kontzeptua. Segurtasuneko ainguratze sistemak.

9. Altuerako erreskatea: esku hartzeko teknikak: korapiloak. Polipastoak. Sokekin igotzea eta jaistea. Eskaileren bidez iristea. Altuerako erreskatea: balorazioa.

10. Zirkulazio istripuetako erreskatea: ezaugarriak: istripu motak eta lesiorik ohikoenak. Ibilgailu motak. Energia eragilearen iturriak. Ibilgailuen segurtasun elementuak. Esku-hartzea zirkulazio istripuetan. Aplikatu beharreko legedia.

11. Buxatutako egiturak: ezaugarriak: aurrekariak. Eraispenak. Buxatutako egituretako esku-hartzeen garapen orokorra. Lokalizazio sistemak eta harrapatuta gelditzen diren pertsonen bilaketa. Ikuskatutako eremuen seinaleztapena. Biktimekiko kontaktua. Biktimak garraiatzeko oinarrizko sistemak. Buxatutako egiturak: esku hartzeko teknikak: ekipamendu eta materialak. Erreskaterako teknikak.

12. Buxatutako egiturak: balorazioa: ebaluazioa. Lehentasunezko ekintzak. Eskura dauden baliabideen ahalmena. Ekintzen arrakasta. Buxatutako egiturak: esku hartzeko taktikak: defentsa-planteamenduak. Eraso-planteamenduak. Elementu bertikalen atzean dauden biktimen erreskatea. Elementu horizontalen atzean dauden biktimen erreskatea. Biktimen erreskatea galerien bidez.

13. Elektrizitate arriskua: balorazioa eta esku-hartzea elektrizitate arriskua duten egoeretan. Esku hartzeko taktikak.

14. Arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoa: esku hartzeko teknikak: babeserako baliabideak. Industriak vs garraiobideak. Eragina arintzeko ekintzak. Deskontaminazioa.

15. Bizi-euskarria: pazientearen lehen mailako eta bigarren mailako balorazioa. Oinarrizko bizi-euskarria helduekin eta haurrekin.

16. Larrialdi traumatikoak eta larrialdi handiak: paziente politraumatizatuen hasierako arreta. Traumatismoak.

17. Larrialdi traumatikoak eta larrialdi handiak: ehun bigunen lesioak eta zauriak. Mobilizazioa eta inmobilizazioa.

18. Prebentzioa eta laguntza psikologikoa: laguntza psikologikoa biktimei eta esku hartzen dutenei. Babesa eta arriskuen prebentzioa larrialdietan. Gaixotasun kutsakorrak.

3.–Nafarroako lurraldearen ezagutza.

1. Nafarroako lurraldea: egoera, mugak, hedadura. Eskualde geografikoak. Udalak eta kontzejuak. Herri-lurrak eta fazeriak.

2. Erliebea: Nafarroako erliebearen ezaugarriak. Erliebearen formazioa: hiru Nafarroak. Mendialdea eta Ebroko depresioa. Nafarroako mendiak.

3. Klima: Nafarroako kliman eragiten duten faktoreak. Tenperatuak. Prezipitazioak. Eguraldiari eta klimari lotutako beste alderdi batzuk. Nafarroako klimak.

4. Euri kontinentalak: Nafarroako ibaiak, idoiak eta urtegiak.

5. Landaredia, lurzoruak eta fauna: Nafarroako biodibertsitatean eragiten duten faktoreak. Zuhaitz basoen hedadura eta banaketa. Jabari biogeografikoak. Ingurumenaren babesa Nafarroan.

6. Geografia aplikatua: Nafarroako Suhiltzaile Etxeen Sarea. Arriskuen mapa.

7. Errepideak Nafarroan: Errepide sarea. Mendateak. Tunelen lokalizazioa.

8. Nafarroako industria: industrialdeak, kokapena. Nafarroan segurtasun arloko aholkularia duten enpresen erregistroa.

4.–Ezagupen teknikoak.

1. Hidraulika: teknikak: ponpa zentrifugoak eta instalazio hidraulikoa.

2. Erreskatea tren istripuetan: ezaugarriak: tren munduaren kontzeptuak, bagoiak lotzeko aparatuak, balaztatzeko gailuak eta trenen segurtasun elementuak.

3. Eraikinak: ezaugarriak: sarrera. Eraikuntzari aplikatutako fisika kontzeptuak, ekintzak eraikuntzan, esfortzuak/tentsioak, eraikuntzako materialak, eraikuntzan erabiltzen diren oinarrizko eraikuntza sistemak, eraikuntzan ohikoenak diren egiturazko elementuak, eraikuntzak Espainian izan duen bilakaera historikoa (eraikuntza sistemak eta egiturazko tipologiak), eraikinaren elementu osagarriak, eraikinen patologia eta aurri-egoera.

4. Eraikinak: eraikuntza sistemak eta lurrak egonkortzeko teknikak: patologiak dituzten eraikinen egonkortzea, egonkortzeko teknikak, egitura osagarrien exekuziorako jarraibideak (faseak), eraispen teknikak, eraispenak egiteko jarraibideak (faseak), suhiltzaile taldeen esku-hartze ohikoenak, fatxadetako harri-askatzeen ezaugarriak eta norbera babesteko ekipamendua.

5. Bortxazko irekierak: ezaugarriak: legedia, ateak, sarrailak, leihoak, babeserako burdinsareak eta metalezko itxiturak.

6. Igogailuetako erreskatea: ezaugarriak: igogailu motak, igogailu baten zati komunak, igogailuen araudia eta mantentze-lanak.

7. Elektrizitate arriskua: ezaugarriak: elektrizitatearen gaineko oinarrizko kontzeptuak, sare elektrikoak, segurtasun neurriak arrisku elektrikoa dagoenean, elektrizitateak organismoan duen eragina eta araudia.

8. Arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoa: ezaugarriak: hasierako kontzeptuak, oinarrizko kontzeptuak eta ezaugarri fisiko-kimikoak, substantzia kimikoak, hondakin toxikoak eta salgai arriskutsuak, garraiatzeko eta biltegiratzeko ontziak (eragina ezbeharretan), azterketa eta identifikazioa.

9. Erremintak eta ekipamendu operatiboak: norbera babesteko ekipamenduak. Norbera babesteko ekipamendua suhiltzaileen uniformean eta jantzietan. Arnasbideak babesteko norberaren ekipamendua. Sua itzaltzeko ekipamendua eta tresnak. Norbera babesteko ekipamendua altuerako lanetan.

10. Erremintak eta ekipamendu operatiboak: eskuzko erremintak. Ebakitzeko erremintak. Ezbeharretan harrapatuak askatzeko erremintak. Arrastaka eramateko eta goratzeko erremintak. Eraisteko erremintak.

11. Erremintak eta ekipamendu operatiboak: Arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoa. Norbera babesteko ekipamendua tentsio elektrikoarekin lan egiteko. Ekipamendua uretako esku-hartzeetarako. Ekipamendua animaliekiko esku-hartzeetarako. Komunikaziorako eta orientaziorako ekipamendua. Neurtzeko tresnak. Sorgailuak eta argiztatzeko eta seinaleztatzeko erremintak.

12. Suhiltzaileen ibilgailuak. Ibilgailuen izendapena. Suhiltzaileen ibilgailuei buruzko Europako araudia. Zirkulazio arloko araudia lehentasunezko ibilgailuei buruz (Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra). Suhiltzaileen ibilgailuen elementu komunak eta berariazkoak. Suhiltzaileen ibilgailu motak (araudia eta ekipamendua). Ponpa zentrifugoak. Mekanika. Gidatzeko teknikak.

Erreferentzia bibliografikoak

1. “Formación Libre para Bomberos” izeneko eskuliburuak, Guadalajarako CEISen web orrian argitaratuak: (http://www.ceisguadalajara.es/category/documentacion/): Agiri guztiek Creative Commons lizentzia batekin babestuak daude, BY-NC-SA motakoa. Hortaz, zilegi da eskuliburu horiek kopiatzea, banatzea, komunikatzea eta eraldatzea, betiere egilea aipatzen bada (Guadalajarako CEIS eta laguntzaileak), helburu komertzialetarako erabiltzen ez badira eta testuak edo horren eraldaketak konpartitzen badira lizentzia hori bezal-bezalako baten bidez.

2. “Navarra-Geografía”. Egilea: Javier María Pegenaute. ISBN-13: 978-8423522941.

3. Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000, 2015eko edizioa. Nafarroako Gobernuaren web orrian pdf formatuan eskura daiteke (http://www.navarra.es/appsext/tiendacartografia/seleccion.aspx?idp=5).

4. Nomenclátor de Navarra, 2016-1-1ekoa. NEI-Nafarroako Estatistika Institutuak argitaratua. NEIren web orrian eskura daiteke (http://www.navarra.es/AppsExt/GN.InstitutoEstadistica.Web/informacionestadistica.aspx?R=1&E=2).

III. ERANSKINA

Proba fisikoak

1.–Uretan aritzeko gaitasunari buruzko proba (100 metro crawl estiloan edo estilo librean).

Arnasa hartzeko mekanismoen kontrola eta ur ingurunean nola egokitzen den baloratuko da.

Deskribapena: 25 metroko igerileku batean crawl estiloan edo estilo librean igeri egitea, joan eta etorri. Igerileku ertzetik atera behar da, irteteko blokera igo gabe.

Ezin izanen da erabili ez neoprenozko trajerik, ez urpean igeri egiteko betaurrekorik, ez urpean igeri egiteko beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak. Proba ezin da hasi igerilekuaren barnean.

Gauzatzeko modua: abiatze seinalearen ondoren, izangaiak uretara botako du bere burua eta igerian 100 metro eginen ditu (25 metroko bi igerialdi joateko eta 25 metroko bi igerialdi etortzeko). Igerilekuaren ertzetik atera beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean), uraren arrasetik eta geldirik egonda. Irteteko, ezin da inolako blokerik edo euskarririk erabiliko.

Saio bakarra eginen da. Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuaren alboko kaleak euskarri moduan edo abiada hartzeko erabiltzen baditu.

–Igerilekuaren ertzei heltzen badie atseden hartzeko.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz abiada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Noranzkoa aldatzean pareta ukitzen ez badu.

–Bi irteera baliogabe egiten baditu.

Puntuazioa: eskala honen araberakoa izanen da (segundotan emandako denbora, hamarrenak kontatu gabe).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

1’24’’ baino gehiago

1’31’’ baino gehiago

Bazterturik

1’24”tik 1’21”ra

1’31”tik 1’30”ra

5

1’20”tik 1’19”ra

1’29”tik 1’28”ra

5,5

1’18”tik 1’17”ra

1’27”tik 1’26”ra

6

1’16”tik 1’15”ra

1’25”tik 1’24”ra

6,5

1’14”tik 1’13”ra

1’23”tik 1’22”ra

7

1’12”tik 1’11”ra

1’21”tik 1’20”ra

7,5

1’10”tik 1’09”ra

1’19”tik 1’18”ra

8

1’08”tik 1’07”ra

1’17”tik 1’16”ra

8,5

1’06”tik 1’05”ra

1’15”tik 1’14”ra

9

1’04”tik 1’03”ra

1’13”tik 1’12”ra

9,5

1’02” edo gutxiago

1’11” edo gutxiago

10

2.–Zalutasun proba. (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.

Gauzatzeko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea “zortzi” baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz egin behar dute zirkuitua, behin alde batera behin bestera (A eta B ibilbideak grafikoan).

Bi saio egiten ahal dira. Bigarren saioa lehenbizikoa baliogabea denean baizik ez da eginen. Minutu bateko tartea utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

F1701030_0.pdf

Saioa baliogabea izanen da izangaiak honako hauek egiten baditu:

–Zutoin bat botatzen badu.

–Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

–Izangaia ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Batura horren emaitza hamarren baxuenarekin biribilduko da. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

23”5etik gora

26”tik gora

Bazterturik

23”5etik 23”4ra bitarte

25”9tik 25”7ra bitarte

2,5

23”3tik 23”2ra bitarte

25”6tik 25”4ra bitarte

2,75

23”1etik 23”0ra bitarte

25”3tik 25”1era bitarte

3

22”9tik 22”8ra bitarte

25”0tik 24”8ra bitarte

3,25

22”7tik 22”6ra bitarte

24”7tik 24”5era bitarte

3,5

22”5

24”4tik 24”2ra bitarte

3,75

22”4

24”1etik 23”9ra bitarte

4

22”3

23”8tik 23”6ra bitarte

4,25

22”2

23”5etik 23”3ra bitarte

4,5

22”1

23”2tik 23”0ra bitarte

4,75

22”0 edo gutxiago

22”9 edo gutxiago

5

3.–38 kiloko pisua goratzea (banku press-a).

Deskribapena: banku batean etzanda, ahoz gora eta oinak dagokien euskarrian, izangaiak 38 kiloko pisua goratu behar du, 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Bi eskuekin goratuko du pisua, eta barra hartuko du sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (barrari ahurraz heldu eta behatzak itxirik). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek. Ezin da eskularrurik erabili, ez heltzea errazten duen beste edozein substantzia, ezta jantzia kendu ere bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko. Galtzaren barrenetik sartu beharko da, eta kamiseta gorputzari itsatsita gelditzen dela bermatu beharko da.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian oinak euskarria ukitzen egon beharko dira.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetuko da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Oin batek edo biek euskarria ukitzeari uzten badiote.

–Izangaiak ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ZENBAT ALDIZ (GIZONAK)

ZENBAT ALDIZ (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

30 baino gutxiago

15 baino gutxiago

Bazterturik

30 eta 35 bitarte

16 eta 17 bitarte

5

36 eta 41 bitarte

18 eta 19 bitarte

5,5

42 eta 46 bitarte

20 eta 21 bitarte

6

47 eta 50 bitarte

22 eta 23 bitarte

6,5

51 eta 54 bitarte

24 eta 25 bitarte

7

55 eta 57 bitarte

26 eta 27 bitarte

7,5

58 eta 60 bitarte

28 eta 29 bitarte

8

61 eta 62 bitarte

30 eta 31 bitarte

8,5

63 eta 64 bitarte

32 eta 33 bitarte

9

65

34 eta 35 bitarte

9,5

66 edo gehiago

36 edo gehiago

10

4.–Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba. (Alboko jauzien testa).

Deskribapena: lurretik 28 zentimetrora dagoen listoi baten gainetik jauzi egin beharko da, 30 segundoz etenik gabe, oinak elkarturik edo parez pare daudela. Zenbat jauzi egiten diren kontatuko da.

Abiatzeko jarrera: izangaia zutik jarriko da, listoiaren ondoan saiheska, bi oinak elkarturik edo pare-parean. Kontrolatzaileak “ya” esatean, jauzika hasiko da, gelditu gabe.

Bi saio egiten ahal dira. Bigarrena lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada eginen da soilik. Minutu bat eta 30 segundoko tartea utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Saio baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Listoia botatzen badu.

–Jauzi bat errepikatzen badu listoiaren alde berean.

–Jauzien erritmoa eteten badu 30 segundoak bukatu baino lehen.

–Jauzi bat bukatuta listoia oinen artean gelditzen bazaio.

–Listoiak mugatutako eremutik kanpo egiten badu jauzi.

–Lurra bi oinekin batera ukitzen ez badu.

–Eskatutako errepikapen kopurua egiten ez badu. Kasu horretan izangaiak bigarren saio bat egiteko aukera izanen du.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ZENBAT ALDIZ (GIZONAK)

ZENBAT ALDIZ (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

55 baino gutxiago

45 baino gutxiago

Bazterturik

55 eta 57 bitarte

45 eta 47 bitarte

2,5

58 eta 60 bitarte

48tik 49ra bitarte

2,75

61 eta 63 bitarte

50etik 51ra bitarte

3

64 eta 66 bitarte

52tik 53ra bitarte

3,25

67 eta 69 bitarte

54tik 55era bitarte

3,5

70

56tik 57ra bitarte

3,75

71

58tik 59ra bitarte

4

72

60 eta 61 bitarte

4,25

73

62 eta 63 bitarte

4,5

74

64 eta 65 bitarte

4,75

75 edo gehiago

66 edo gehiago

5

5.–Oreka proba.

Baloratu nahi da jarrera estatiko edo dinamikoari eusteko ahalmena, grabitatearen kontra.

Deskribapena: lurretik 2 metrora kokatuko den oreka-barra batean mugitzea. Joateko 2,5 metroko tartea eginen da, gero, 360º-ko bira, eta itzultzeko beste 2,5 metro eginen dira. Izangaiek baloi medizinal bat eramanen dute aldean, gorputzaren aurretik, bularra ukitzen duela, 5 kg-koa, gizonezkoen kasuan, eta 3 kg-koa, emakumezkoen kasuan. Joanaldia aurreraka ibiliz eginen da, eta etorria atzeraka ibiliz (bizkarra emanez).

Barraren zabalera 10 cm-koa izanen da, eta guztirako luzera 5 m-koa, joan-etorria kontatuta, gehi 360º-ko biraketa.

Gauzatzeko modua: izangaia goian dagoela, joan-etorriko ibilbide osoa eginen du barran zehar, oinez edo korrika. Hasiera aurreraka eginen du, kontrolatzaileak seinalea ematen duenean. Izangaiak hasierako marra zapaltzen duenean hasiko da denbora kontatzen. Beste aldera joanen da, denbora guztian bi eskuetan baloi medizinala daramala, bere aurretik, bularraldea etengabe ukitzen duela. Han dagoela, eta marraz haratago bi oinekin zapaldu ondoren, 360º-ko bira osoa eginen du, nahitaez 2,5 metrora dagoen marratik haratago, eta gero atzeraka itzuliko da, hasierako marra bi oinekin zapaldu arte edo marraz haratago bi oinekin zapaldu arte. Une horretan denbora neurtzeari utziko zaio.

Ezin da erabili probarako abantailarik ekarriko duen substantziarik oinetakoetan.

Barra probatzen utziko da, joan-etorri bat eginez, biraketa egin gabe, kontrolatzen duen epailearen begiradapean.

Bi saio egiten ahal dira. Bigarren saioa lehenbizikoa baliogabea denean baizik ez da eginen. Minutu bateko tartea utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Saio baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Erortzen bada edo barratik ateratzen bada.

–Ez baditu bi oinekin zapaltzen muturretako marrak edo ez badu bi oinekin zapaltzen marra horietatik haratago.

–Proba hasteko irteera marra zapaltzen ez badu.

–360º-ko biraketa egiten badu irteeraren pareko muturreko marra zapalduz.

–Baloi medizinala erortzen bada edo baloia behar ez den moduan jartzen badu.

–Ariketa hasi delarik, barran zutik dagoela, barra ukitzen badu eskuekin edo baloi medizinalarekin.

–Baliogabe joko da baldin eta, lehenbiziko saioa zuzen eginda ere, ez badu lortu ezarritako minimoa egitea. Kasu horretan, bigarren saio bat egiteko eskubidea izanen du, lehenbizikoa denborarengatik baliogabetzat hartuko baita.

Puntuazioa: honako eskala honen araberakoa izanen da (segundotan emandako denbora, ehunenak kontatu gabe, eta, biribiltzeko, beheko hamarrena erabiliko da).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

12’’5 edo gehiago

12’’5 edo gehiago

Bazterturik

12”4tik 11”1era bitarte

12”4tik 11”1era bitarte

2,5

11”tik 10”0ra

11”tik 10”0ra

2,75

9”9tik 9”5era bitarte

9”9tik 9”5era bitarte

3

9”4tik 9”0ra bitarte

9”4tik 9”0ra bitarte

3,25

8”9tik 8”5era bitarte

8”9tik 8”5era bitarte

3,5

8”4tik 8”0ra bitarte

8”4tik 8”0ra bitarte

3,75

7”9tik 7”5era bitarte

7”9tik 7”5era bitarte

4

7”4tik 7”0ra bitarte

7”4tik 7”0ra bitarte

4,25

6”9tik 6”5era bitarte

6”9tik 6”5era bitarte

4,5

6”4tik 6”0ra bitarte

6”4tik 6”0ra bitarte

4,75

5”9 edo gutxiago

5”9 edo gutxiago

5

6.–Indar erlatiboaren proba.

Nork bere pisuaren gainean daukan kontrolaren gradua neurtu nahi da.

Deskribapena: zintzilikatutako soka liso batetik gora igo beharko da besoekin, 5 m altu ailegatzeraino.

Gauzatzeko modua: kontrolatzaileak “ya” esatean, gora igo eta 5 metrora dagoen seinalea edo gorago ukitu beharko du bi eskuekin. Altuera horretara iritsitakoan ezkil bat jo beharko du, eskuz. Ez da ontzat emanen baldin eta ezkilak zarata egiten badu haritik tiratzeagatik edo igotzeko soka nahasteagatik.

Ariketa hasiko da izangaia zutik dagoela, bi oin zolak zorua ukitzen, eta lehenbiziko bultzadan ez dira hankak erabiliko. Jaitsierak ez du ondoriorik izanen kalifikazioan.

Bi saio egiten ahal dira. Bigarren saioa lehenbizikoa baliogabea denean baizik ez da eginen. Minutu bat eta 30 segundoko tartea utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Saioa baliogabea izanen da izangaiak honako hauek egiten baditu:

–Igotzeko hasierako mugimenduan oinekin nahiz hankekin inpultsoa hartzen badu.

–Proba egin bitartean sokari hankekin heltzen edo eusten badio.

–5 metrora dagoen seinalea edo goragoko zati bat bi eskuekin hartzen ez badu.

–Proba hasi eta 11 segundo geroago ezkila jotzen ez badu. Horrelakoetan, ariketa bukatzen utziko zaio, gehieneko denbora adierazi gabe, baina, gero, ariketa baliogabetzat joko da, denbora gehiegi erabiltzeagatik.

–Sokatik erortzen bada.

Puntuazioa: honako eskala honen araberakoa izanen da (segundotan emandako denbora, ehunenak kontatu gabe, eta, biribiltzeko, beheko hamarrena erabiliko da).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

11” edo gehiago

15” edo gehiago

Bazterturik

10”9tik 10”0ra bitarte

14”9tik 14”5era bitarte

2,5

9”9tik 9”4ra bitarte

14”4tik 14”0ra bitarte

2,75

9”3tik 8”8ra bitarte

13”9tik 13”5era bitarte

3

8”7tik 8”2ra bitarte

13”4tik 13”0ra bitarte

3,25

8”1etik 7”6ra bitarte

12”9tik 12”5era bitarte

3,5

7”5etik 7”0ra bitarte

12”4tik 12”0ra bitarte

3,75

6”9tik 6”5era bitarte

11”9tik 11”5era bitarte

4

6”4tik 6”0ra bitarte

11”4tik 11”0ra bitarte

4,25

5”9tik 5”5era bitarte

10”9tik 10”5era bitarte

4,5

5”4tik 5”0ra bitarte

10”4tik 10”0ra bitarte

4,75

4”9 edo gutxiago

9”9 edo gutxiago

5

7.–Erresistentzia proba. (Course Navette-ren testa).

Gauzatzeko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, zehazki seinalea entzutean, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, edo marretatik haratago, txandaka. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuta, marra zapalduz edo marratik haratago. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarrago eginen da. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatutako erritmoari jarraitzea eskatutako tarteak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada eta metro bateko tartetik haratago joan bada, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.

Honako kasu hauetan proba bukatuko da eta ordura arte egindako tarte osoak kontatuko dira:

–Izangaia gelditzea, salbu eta soilik une batez gelditzen bada 20 metroko marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.

–Izangaia bere kaletik ateratzea.

–Izangaiak ibilbide bat bukatutzat ematea muturreko marra edo haratago zapaldu gabe.

–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroko marratik metro bateko eremura.

–Izangaiak hiru aldiz jarraian ez lortzea marra edo haratago zapaltzea seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean, marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barnean egonik, seinale akustikoa entzun baino lehen izangaiak marra zapaltzea lortzen ez duen aldiro, abisu bat jasoko du, eta kontrolatzailearen bi aldeetan kono bat ezarriz markatuko da. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoa entzutean. Hala egiten ez badu, bigarren abisu bat jasoko du. Bi abisu izanik, izangaia 20 metroko beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, biak kenduko zaizkio. Bestela, hirugarren abisu bat jaso eta probari bukaera emanen zaio.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), ondoko eskala honi jarraikiz:

TARTEAK-GIZONAK

TARTEAK-EMAKUMEAK

PUNTUAZIOA

10 baino gutxiago

8 baino gutxiago

Bazterturik

10 eta 10,5 bitarte

8

5

11

8,5

5,5

11,5

9

6

12

9,5

6,5

12,5

10

7

13

10,5

7,5

13,5

11

8

14

11,5

8,5

14,5

12

9

15

12,5

9,5

15,5 edo gehiago

13 edo gehiago

10

IV. ERANSKINA

Deialditik baztertzeko arrazoi medikoak

1.–Begien sistema.

–Urrutiko gutxieneko begi-zorroztasuna zuzendu gabe (begien barreneko lenteak ez dira zuzenketa-lentetzat hartuko): 5/10 baino gutxiago okerreko begian, eta gutxienez 8/10 onenean.

–Ikuspegi binokular normala eduki behar da.

–Diplopiak.

–Nistagmus-a, eragin funtzionalaren arabera.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Erretinopatiak.

–Afakiak eta pseudoafakiak.

–Edozein patologia edo akats palpebral, begia aire zabalean babesturik egotea galarazten duena.

–Begien sistemaren prozesu kronikoak, haren eragin funtzionalaren arabera.

–Begien beste edozein gaitz, modu nabarmenean begien zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzailearen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

2.–Entzuteko sistema.

–Audifonorik ez da onartuko.

–Hipoakusia, 35 dB-ko edo hortik gorako galera monoaurala ekartzen duena 500, 1.000, 2.000, 3.000 eta 4000 Hz-ko edozein frekuentziatan.

–Bertigoak eta orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

–Beste edozein prozesu otorrinolaringologiko, modu nabarmenean entzuteko zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzailearen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

3.–Mintzamena.

–Afasiak, disfemiak (toteltasuna), eta suhiltzailearen lanetan ahozko komunikazioa modu nabarmenean galarazten edo oztopatzen duten beste patologia batzuk.

4.–Sistema osteomuskularra.

–Prozesu artikularrak eta/edo kirurgia artikularren sekuelak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–20 gradutik gorako eskoliosiak eta haurtzaroko kirurgia zuzentzailea izan dutenak.

–45º-tik gorako zifosia.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

–Bizkarrezurrean ekintza inbaditzaileen ondorioak: blokeoak/kirurgia, huts egindako bizkarraren sindromea, eginkizunetarako duen eraginaren arabera.

–Espondiloartropatia inflamatorioak.

–Artritis erreumatoidea.

–Paget-en gaixotasuna, eginkizunetan eragina duen neurrian.

–Min erregional konplexuaren sindromearen ondorioak.

–Fibromialgia/Neke kronikoaren sindromea.

–Galera eta/edo deformazio anatomikoak edo goiko nahiz beheko gorputz adarretako edozein muga, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Goiko nahiz beheko gorputz adarretako giharren herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Lokadura errekurrenteak sorbaldan edo belaunean, desoreka kronikoa ekartzen dutenean.

5.–Digestio sistema.

–Hesteetako gaixotasun inflamatorio kronikoak: Crohn-en eritasuna, kolitis ultzeraduna, etab.

–B eta C hepatitis aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gutxiegitasun hepatikoa.

–Zirrosiak eta zirrosi aurreko egoerak.

–Pankreatitis kronikoa.

–Pankreako fibrosi kistikoa.

–Wilson-en gaixotasuna.

–Hepatopatia alkoholikoak, maila desberdinetan.

–Ondorio entzimatiko nabarmenak dituzten beste hepatopatia batzuk eta hipertransaminasemia idiopatikoak, balio arrunta halako hiru edo gehiago dutenak.

–Sindrome diarreiko kronikoak.

–Hesteetako buxadura.

–Zöllinger Ellison-en sindromea edo digestioaren lesio neuroendokrinoak.

–Esplenektomia.

–Abdomen paretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Erresekzioak eta digestio hodiko beste kirurgia batzuk, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Errefluxu gastroesofagiko sintomatikoa (asma, arnas infekzioen errekurrentzia, min kronikoa eta ultzera kronikoak).

6.–Kardiologia.

–Edozein mailako bihotz gutxiegitasuna.

–Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazioaren egoerak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, lehen mailako aurikula-bentrikuloaren blokeoa, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarreko hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, edozein mailatan.

–Balbulopatiak, protesi balbularrak barne.

–Estenosi subaortiko hipertrofiko idiopatikoa.

–Miokardiopatiak.

–Sinkope errepikaria, etiologia edozein delarik ere.

–Perikarditis kronikoak, endokarditisa eta miokarditisa.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Desfibrilatzailea edo taupada-markagailua izatea txertaturik.

–Sortzetiko kardiopatiak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

7.–Sistema baskularra.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Aneurisma aortikoak, toraziko abdominalak eta/edo beste odol-hodi handi batzuetakoak.

–Estenosi karotidea, %50ekoa edo handiagoa.

–Raynaud fenomenoa, lehen eta/edo bigarren mailakoa.

–Zainetako gutxiegitasuna, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Linfedema kronikoa, lehen mailakoa eta/edo bigarren mailakoa.

–Arterietako hipertentsioa.

–Arterietako hipotentsioa.

–Operatutako patologia baskularra, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Aortako eta odol-hodi handietako lesioak, sortzetikoak izan edo bereganatuak.

8.–Arnas sistema.

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak: –BGBK (bronkitis buxatzaile kronikoa, enfisema); asma eta/edo bronkioetako hiperrerreaktibotasuna; bronkiektasia; edo FEV1/FVC < %0.75 eta/edo FVC < %0.80 gisako arnas patroia.

–Hipoxemia – O2ren saturazio basala < %90.

–Pleurako isuri errekurrentea.

–Pneumotorax espontaneoa eta/edo errekurrentea.

–Arnas sistemako kirurgiaren ondorioak, eginkizunetan dituen ondorioen arabera.

–Diafragmaren anomaliak eta/edo horma torazikoaren deformazioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Loaren apnearen sindromea eta/edo hipobentilazio zentrala.

–Biriketako tronboenblismoa eta biriketako malformazio baskularrak.

9.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizanteak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktoa, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bestelako nahasmenduak.

–Siringomielia, sintomatologia badu edo eginkizunetan eragina badu.

–Hidrozefalia.

–Giharretako distrofiak eta bestelako miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Nerbio-sistema periferikoaren eritasunak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Anosmia.

–Loaren nahasmenduak, jatorria arnas aparatuan ez dutenak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

10.–Psikiatria.

–Nahasmendu mental organikoak, prozesu automugatuak eta itzulgarriak edo arintzen ari direnak kenduta.

–Buruaren eta jokabidearen nahasmenduak, substantzia psikotropikoen kontsumoaren ondoriozkoak (alkohola barne).

–Substantzia psikotropikoen kontsumoa atzemateko probetan, edozein emaitza positibok bazterketa ekarriko du.

–Eskizofrenia, nahasmendu eskizotipikoa eta ideien delirio-nahasmendua.

–Aldartearen nahasmenduak (afektiboak), eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Hersturaren nahasmenduak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nahasmendu neurotikoak.

–Ohituren nahasmendua eta bulkadak kontrolatzekoa, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nortasunaren nahasmendua eta portaerarena, eginkizunetan duten eraginaren araberfa.

11.–Sexu- eta gernu-aparatua.

–Giltzurruneko gutxiegitasuna.

–Giltzurruneko polikistosia.

–Edometriosia, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

12.–Sistema endokrinologikoa.

–Mellitus diabetesa.

–Hipotalamo-hipofisario ardatzaren nahasmenduak, hiper edo hipotiroidismoa, gaixotasun adrenalak, adenomatosi endokrino anizkoitza, hiper eta hipoparatiroidismoa, betiere eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Kontrolatu gabeko nahasmendu metabolikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

13.-Dermatologia.

–Orbainak, mentaketak eta beste gaitz dermatologiko batzuk, haien zabalera, eginkizunetan duten eragina eta/edo kokapena dela-eta suhiltzailearen lanpostuko norbera babesteko ekipamendua erabiltzea eta/edo lanak egitea oztopatzen dutenean.

14.–Hematologia.

–Muineko aplasia idiopatikoa eta gaueko hemoglobinuria paroxistikoa.

–Anemia hemolitiko kronikoak.

–Drepanozitosia (zelula faltziformeen anemia).

–Hemoglobina < 10g/dL duten anemiak.

–Tronbopeniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera (ez dira inola ere onartuko 100.000 plaketatik beherako zenbatekoak).

–Hemofiliak eta koagulazioaren bestelako nahasmenduak.

–Inmunoeskasiak.

–Koagulazioaren kontrako tratamendua.

15.–Neoplasiak.

–Tumoreak eta gaixotasun gaiztoak, diagnosi berrikoak edo egun tratatzen ari direnak.

–Gaixotasun neoplasikoen aurrekariak ebaluatzeko, egungo egoera fisikoari, patologiaren pronostikoari eta eginkizunetan duten eraginari erreparatuko zaie.

16.–Gaixotasun sistemikoak eta beste batzuk.

–GIB birusaren antigorputzen eramailea.

–Kolagenoaren gaixotasunak: amiloidosiak, kolagenosiak, lupus eritematoso sistemikoa, Sjögren sindromea, esklerodermia, basculitisa eta beste batzuk.

17.–Ohar orokorrak.

–Tumore onberak, edonon daudela ere, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Edozein organoren transplantea.

–Obesitatea (GMI > 30 eta abdomenaren perimetroa 102 cm-tik gora gizonen artean eta 88 cm-tik gora emakumeen artean).

–Muturreko mehetasuna (GMI < 20).

–Edozein patologia eta/edo deformazio, suhiltzailearen lanpostuko norbera babesteko ekipamendua edo ohiko ekipamendua behar bezala erabiltzea galarazten duena.

–Beste edozein patologia, ondorio edo ezaugarri somatiko, edozein aparatutan edo sistematan, eginkizunetan duen eragina dela-eta galarazten edo modu nabarmenean oztopatzen badu suhiltzaile lanpostuaren eginkizunak egitea, edo horretan arituta larriagotzen ahal bada.

–Edonola ere, osasun azterketan, ez da eduki behar gidabaimena ukatzeko arrazoia izan daitekeen gaixotasunik edo urritasunik (2. taldea), Gidarien Orotariko Erregelamenduaren IV. eranskinak (Beharrezko gaitasun psikofisikoak gidabaimena eskuratzeko edo haren indarraldia luzatzeko) egun duen idazketako aurreikuspenekin bat.

–Sendagaiak eta beste substantzia batzuk kontsumitzea, ibilgailuak gidatzeko edo makina edo lanabes arriskutsuak erabiltzeko gomendagarriak ez direnean edo suhiltzailearen lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasuna modu nabarmenean nahasten dutenean.

–Suhiltzailearen lanpostuan aritzen diren edo hura hautatzen duten langileak haurdun daudenean, edo erditu berriak edo bularra ematen, ez gaitzat hartuko dira aldi baterako, aipatu egoerak irauten duen bitartean.

Iragarkiaren kodea: F1701030