213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Iruñeko Udalaren 2017ko lan publikoaren eskaintza

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko urriaren 24ko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

“Ikusirik Iruñeko Udalaren 2017ko plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Iruñeko Udaleko funtzionarioen lan baldintzei buruzko 2017ko urriaren 3ko eta 16ko negoziazio-mahaietan erabakitakoaren arabera, eta espedienteko dokumentazioa ikusirik, ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Iruñeko Udalaren 2017ko lan publikoaren eskaintza onestea, ondoko lanpostu hauek barnean direla:

–Udaltzainen 11 lanpostu.

–Kaboen 10 lanpostu (3 txanda irekikoak eta 7 barne igoerakoak).

–Gizarte-langileen 11 lanpostu.

–Ekonomialarien 2 lanpostu.

–Itzultzaileen 2 lanpostu.

–Partaidetzako teknikariaren lanpostu 1.

–Gazteriako teknikariaren lanpostu 1.

–Berdintasuneko teknikariaren lanpostu 1.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Iruñeko Udalaren 2017ko lan publikoaren eskaintza”.

Iruñean, 2017ko urriaren 24an.–Zinegotzia eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Martín Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L1712362