185. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Egulbatiko paisaia babestua kudeatzeko plana. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko Udalak, 2017ko irailaren 5ean egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuela hasiera batean onestea Egulbatiko paisaia babestua kudeatzeko plana. Aipatu kudeaketa planean besteak beste jasotzen dira babesteko xedeak, ezarri beharreko babes neurriak, baita erabileren antolamendua ere lurzoru kategoria desberdinen arabera, Ibarreko Hirigintzako Udal Plana garatzeko tresna izan dadin.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta, nahi izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, horretarako hilabeteko epea izango baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sarrigurenen, 2017ko irailaren 12an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1710688