185. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Datu pertsonalen fitxategiak aldatu eta sortzea

Monteagudoko Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

“Ikusirik Auditoretzaren 2017ko martxoaren 22ko txostena, egoki ikusten duena Udalak dauzkan fitxategietako bat aldatzea, teknologia berriak ezartzetik eratorritako beste datu batzuk sartzeko, eta bi fitxategi berri sortzea, honako hau erabaki da:

Lehena.–Aldatzea 2012ko azaroaren 27an 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako xedapen orokorraren bidez sortutako “Jarduerak eta bestelako zerbitzuak” fitxategia, fitxategiaren egituran “Irudia” eta “Sinadura” datuak sartzeko xedez.

Apartatu honen testua honela gelditu da:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa, irudia eta sinadura.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Bigarrena.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Delituen ziurtagirien fitxategia

Xede eta erabilera aurreikusiak: sexu delituen gaineko aurrekarien ziurtagiriak kontrolatzea, Adingabeen Babes Juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoan ezarritako helburuetarako.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo erregistro publikoek emanda, ziurtagiriaren bidez.

Norbanako edo talde ukituak: Udaleko enplegatuak, profesional autonomoak eta kanpoko laguntzaileak, adingabeekin lan egin ohi dutenak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZ.

–Arau-hauste administratibo eta penalen gaineko datuak.

Tratamendu sistema: mistoa.

Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.

Organo arduraduna: Monteagudoko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Monteagudoko Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

Kontratuen fitxategia

Xedea eta aurreikusitako erabilerak: ondoko hauek kudeatzea, aplikatzekoa den legeriaren arabera: langileen kontratazioak eta zerbitzu, obra, hornidura eta laguntzen kontratuen adjudikazioak.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanda, dagokien kontratua adjudikatzeko aurkezten diren agiriekin batera.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: enplegu deialdietan parte hartzen dutenak eta Udalak kontratuak adjudikatzeko sustatzen dituen lehiaketetan parte hartzen dutenak. Kontratistak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.

–Inguruabar sozialen datuak.

–Ikasketa eta lanbide datuak.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

–Merkataritza arloko datuak.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioak: Udalaren web-orria (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2003 Legea, abenduaren 9koa), Nafarroako kontratazio ataria, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 97. artikuluan ezarriarekin bat.

Organo arduraduna: Monteagudoko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Monteagudoko Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Aldatzea “Jarduerak eta bestelako zerbitzuak” fitxategia, eta sartzea “Delituen ziurtagiriak” eta “Kontratuak” fitxategiak Datuak Babesteko Espainiako Bulegoko dagokion erregistroan. Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.”

Monteagudon, 2017ko irailaren 12an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1710712