185. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

3/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2017ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 3/2017 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Carcarren, 2017ko irailaren 8an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1710495