185. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Udalkideendako ordainsariak 2018an

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2015eko eta 2016ko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen dituen azaroaren 20ko 21/2014 Foru Legean xedatua, ondotik ematen den erabakia hartu da, udalaren 2017ko irailaren 11n egin osoko bilkura arruntean:

1.–Udalkideen ordainsari eta bilkura-sari hauek ezartzea, karguan aritzeagatik eta Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik:

–Alkatetza: Udalak, alkate karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, 9.327 euro ordainduko du urtean, gehi Gizarte Segurantzako enpresa kuota. Horiek hilero ordainduko dira, behar diren kenkariekin. Hori eskuraturik, ezin da saririk hartu organo kolegiatuetara joateagatik.

–Gainerako udalkideak: osoko bilkuretara egiazki joateagatik 25 euro gordin jasoko dituzte bilkura bakoitzeko.

2.–Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, betiere behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik badaude, honako zenbatekoen truke: Iruñera egindako bidaia bakoitzeko 35 euro egun erdia izan bada, 50 euro egun osoa izan bada. Lizarrara egindako bidaia bakoitzeko 6 euro. Gainerako bidaietan Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako urtero ordainsari arloan ezartzen diren zenbatekoak aplikatuko dira.

3.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzea.

Allinen, 2017ko irailaren 14an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1710805