126. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1472/2017 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniarien bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Ekainaren 29ko 44/2016 Foru Dekretuaren bidez (139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 19an), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren 2016ko eskaintza onetsi zen. Bertan nekazaritzako ingeniari izateko bost lanpostu huts onetsi ziren, funtzionario araubidekoak eta A mailakoak.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 316/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniarien zazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 686/2017 Ebazpenaren bidez aipatu lekualdatze lehiaketa ebatzirik, bete gabe utzi da, eta, hortaz, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari izateko bost lanpostu sarrera prozeduran eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniarien bost lanpostu sarrera prozeduran eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko ekainaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, NEKAZARITZAKO INGENIARIEN BOST LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren oinarriak:

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Nekazaritzako ingeniari izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzea da deialdi honen xedea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak dira, eta ekainaren 29ko 44/2016 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren 2016ko eskaintzan daude. Plantilla zenbakiak eta destinoak hauek dira:

–4 lanpostu Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusian, 4051, 5460, 5510 eta 6836 zenbakia dutenak, funtzionario araubidekoak.

–Lanpostu bat Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusian, 6854 lanpostu-zenbakia duena, funtzionario araubidekoa.

Eskainitako lanpostu huts guztietarako, B motako gidabaimena behar da.

1.2. Deialdiko bost lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:

–2 lanpostu, txanda irekian.

–3 lanpostu, igoera txandan.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, igoera txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, deialdiaren 7.2 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko lerroaldean adierazitako modu berean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztien betebeharrak:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo hortik gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Nekazaritzako ingeniariaren titulua edo Nekazaritzako ingeniariaren lanbide arautuan aritzeko gaitasuna ematen duen gradua edo masterra edukitzea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez benetan eman dituztela zerbitzuak kidego horietan.

2.2. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita daude igoera txandako izangaiak, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintzari dagokionez. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko da hura, bai eta deialdiaren 7.2 atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epetik lanpostuaz jabetzeko unera arte ere.

2.3. Izendapenerako proposatutako izangaiek frogatu beharko dute aurreko baldintzak betetzen dituztela, deialdiaren 7.2 atalean aurreikusten diren epean eta moduan, salbu eta 3.3 oinarriko 3. eta 4. puntuetan ezarritako dokumentazioa, deialdian parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztu beharko baita.

3.–Eskaerak aurkeztea eta tasak ordaintzea.

3.1. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Aurreko b) lerroaldean aurreikusitako salbuespena frogatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Lan-eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunaren aitorpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Eredua Interneten bidez lor daiteke, www.nafarroa.eus helbidean.

Tasa hori behar den bezala betetako ordainketa-gutunaren bidez ordaintzen ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan. Interneten deialdiari buruz egiten den aipamenean, helbide honetan, ordainketa-gutunaren eredua dago: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+publico/.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere aldatuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.2. Eskaerak.

Eskabideak deialdiaren I. eranskinean argitaratutako ereduaren araberakoak izanen dira, eta, horietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskaeraren eredua Interneten bidez eskuratzen ahalko da, www.nafarroa.eus helbidean, bai deialdia argitaratzen duen Nafarroako Aldizkari Ofizialetik, bai honako esteka honetatik, deialdiari buruz dagoen aiputik:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+publico/

Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkeztuko dira hogeita hamar egun naturaleko epean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskabideak aurkezteko, baliabide hauetako edozein erabil daiteke:

A) Aurrez aurre.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulegoan aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azalak irekita egon beharko du, postetxeko langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrera (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) igorri aurretik.

B) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren www.nafarroa.eus web ataritik abiatuta.

3.3. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Bat.–Eskabidea, deialdiaren I. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa.

Bi.–Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideengatik tasa ordaindu izanaren frogagiria, edo, hala badagokio, ordaindu beharretik salbuetsita dagoela frogatzen duen agiria.

Hiru.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskabideari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

Lau.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, ondoko agirietako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Desgaitasuna duten izangaiek probak egiteko denboren eta baliabideen egokitzapenak eskatzeko, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta aparteko orri batean azaldu beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten. Egokitzapenak eskatzeko eredua Interneten bidez eskuratzen ahalko da, www.nafarroa.eus helbidean, honako esteka honetatik, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+publico/

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hauexek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Joaquín Resano Egea jauna, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritza Ekologikoa Sustatzeko eta Nekazaritza Sektoreko Zeharkako Ekintzetarako Bulegoko burua.

–Ordezkoa: Andrés Eciolaza Carballo jauna, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Erregistroen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Jesús M.ª Echeverría Azcona jauna, nekazaritzako ingeniaria, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

–Ordezkoa: María Paz Martínez Martínez andrea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Marta Gómez Revuelto andrea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Lurzoru eta Klimatologia Bulegoko burua.

–Ordezkoa: Isabel Iturriaga Sáinz andrea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Iosu Moreno Merino jauna, Langileria Batzordearen ordezkaria.

–Ordezkoa: Ismael García Muñoz jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: Ana María Josefa Frauca Sagastibeltza andrea, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia.

–Ordezkoa: Francisco Javier Lizarbe Chocarro jauna, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiko buruak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan parte ez hartzeko aipatzen diren egoeratako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2018ko urtarriletik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioaldiko ariketa bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak oposiziotik baztertuak izanen dira.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztuko dira, eta deialdiko II. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordenan eginen dira.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehen ariketa.

Teorikoa, II. eranskineko gai zerrendako gaiei buruzko test moduko 80 galdera, gehienez ere, erantzun beharko dira idatziz. Galdera bakoitzak erantzun batzuk izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia. Gehienez 3 orduko denbora egonen da ariketa egiteko. Erantzun okerrek penalizazioa izanen dute.

Kalifikazioa: Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 20 puntu lortzen ez dituztenak.

6.3.2. Bigarren ariketa.

Teorikoa, hiru gai garatu beharko dira idatziz, gai zerrendako zati bakoitzetik gai bat, 5 orduan gehienez. Horretarako, epaimahaiak zati bakoitzeko bi gai aterako ditu zozketaz, eta izangaiek horietako bat garatu beharko dute, nahi dutena.

Kalifikazioa: ariketa honetan gehienez 30 puntu emanen dira. Gai bakoitzak gehienez ere 10 puntuko balorazioa izanen du.

Bazterturik geldituko dira ariketa honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Halaber, kanporaturik geldituko dira gai bakoitzari esleitutako puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

6.3.3. Hirugarren ariketa.

Praktikoa, II. eranskineko zerrendan ageri diren gaien inguruan epaimahaiak proposatzen dituen kasu praktikoak ebatziko dituzte, idatziz, gehienez 4 orduan.

Kalifikazioa: Ariketa honetan gehienez ere 30 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira ariketa honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.4. Bigarren eta hirugarren ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendatzeko proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Hautaprobak bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du, Nafarroako Gobernuaren webgunean eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, gainditu duten pertsonen zerrenda, txanden arabera banatuta bakoitzak oposizioan lortutako kalifikazioarekin, lortutako puntuazioari jarraituz.

Berdinketarik gertatuz gero, lehen ariketan puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, hirugarren ariketan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan.

Orobat, zerrenda hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko zaio, espediente osoarekin batera, baita probak gainditu eta, puntuazio handiena izateagatik, lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena ere.

Izendatzeko proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiari buruz egiten den aipuan ere, esteka honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+publico/

7.2. Proposatzen diren izangaiek ondoko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiko 2.1.1.c) oinarrian eskatzen diren tituluen fotokopia edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) B motako gidabaimenaren fotokopia.

d) Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

e) Zinpeko aitorpen bat edo aitorpen handi bat, adierazteko ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

f) Nafarroako Foru Araubidea errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarri buruzkoa.

C) Izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak badira:

a) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia, edo hura lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen agiria.

b) B motako gidabaimenaren fotokopia.

D) Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7.1 atalean aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta honekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

7.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 7.2 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

8.–Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldiaren deialdia eginen du, aukeratu beharreko bost lanpostu hutsen zerrenda eta aurreko oinarrian xedatutakoa betetzen duten izangaien zerrenda argitaratuz (txanden eta puntuazioaren arabera lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz), baita lanpostuak hautatzeko izangaiei ematen zaien epea ere.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiari buruz egiten den aipuan, esteka honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+publico/

Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, zer lanpostu huts nahiago duten nekazaritzako ingeniari izateko.

8.2. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena esleituko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

8.3. Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak betetzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, aurreko atalean adierazitako salbuespenarekin betiere.

9.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu nekazaritzako ingeniari aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko dira, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboetan sarturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidezko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

9.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izangai izendatuek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, izendapena jakinarazten denetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

9.4. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 7.4 atalak agintzen duen moduan beteko da.

9.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aitzin hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10.–Aldi baterako kontratazioetarako izangai zerrendak.

10.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan (aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena) eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin bat, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Prozesua gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda.

b) Prozesua gainditu ez dutenen zerrenda.

10.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko dira gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda eta gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangai ez diren izangaien zerrenda, aplikatzekoak diren kudeaketa arauekin bat.

Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

10.3. Izangaiei deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n eman zuen 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direlako ziurtagiriak, kontratua gauzatzen denean ekarri ere, kopia aurkeztuz.

Sarrera prozesuko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan ukatu gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den bezala frogatu beharko dituzte.

11.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, haien oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio-epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA

Hautaprobetan onartua izateko eskabidea (PDF).

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

Lehenbiziko zatia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Europako Kontseilua. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: haren iturriak. Jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Itunak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Zuzenbidearen eta kide diren estatuen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika bateratuak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta funtzioak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, funtzioak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: funtzioak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentuaren desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Legearen indarra duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege-mailako arauak emateko ahalmena. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoen organoak. Abstenitzea eta errekusatzea.

9. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan. Antolaketa: printzipio nagusiak, egitura organikoa eta administrazio organoen eskumenak, kide anitzeko organoak.

10. gaia.–Administrazio egintzak: Administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea, ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; moduak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Gauzatzeko modua.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea: aplikazio eremuaz eta Nafarroako Ogasun Publikoaz. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; gastuen sailkapen ekonomikoa: exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea: aplikaziorako arau orokorrak eta eremua. Kontratistak. Administrazio publikoen kontratu guztietarako xedapenak. Esleipenaren aurreko jarduketak. Esleipena. Diru-laguntzei buruzko Foru Legea: xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Diru-laguntzak itzuli beharra.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

16. gaia.–11/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna jarduera publikoan: publizitate aktiboa eta gardentasuna kudeaketa administratiboan. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: edukia, mugak, prozedura eta hura gauzatzeko bermeak. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa: Datu babesaren printzipioak, pertsonen eskubideak. Datuak Babesteko Agentzia.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumezkoen eta gizonezkoen benetako berdintasunerako: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. Berdintasunerako politika publikoak. 33/2002 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroako emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzekoa. Genero eraginaren txostena.

Bigarren zatia.

1. gaia.–Espainiako nekazaritzaren antolaketa administratiboa. Estatuko Administrazio Orokorraren eta autonomia erkidegoen eginkizuna Europar Batasuneko, estatuko eta autonomia erkidegoetako nekazaritza politika diseinatu eta gauzatzeko orduan. Konstituzio eta estatutuetako printzipioak eta koordinatzeko mekanismoak.

2. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak nekazaritza eta ingurumen gaietan. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren antolamendua. Nekazaritzarako Europar Batasuneko laguntzen erakunde ordaintzailea Nafarroako Foru Komunitatean. Sozietate publikoak eta Departamentuaren menpe dauden beste erakunde batzuk.

3. gaia.–Nekazaritzako Politika Bateratua (NPB). Printzipioak. Helburuak. Merkatuaren Antolakunde Bateratuak (MAB). Europar Batasunaren finantza tresnak. Nekazaritza Politika Bateratuaren finantziazioa. Modulazioa. Aurrekontu diziplina.

4. gaia.–EBren nekazaritzarako kanpo politika. ACP herrialdeak. Lehentasun orokortuen sistema. EBA hitzarmena. Hitzarmen euromediterraneoak. Truke libreko eremua.

5. gaia.–Landa garapena 2014-2020 aldian. 1305/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2013ko abenduaren 17koa.

6. gaia.–Europar Batasuneko Nekazaritza Politikaren zuzeneko laguntzak. Oinarrizko ordainketaren araubidea.

7. gaia.–Kudeaketa eta kontrolerako sistema integratua. Laguntza eskabideak. Laguntzak onartuak izateko kontrolak. Onartzeko gorabeherek sortutako murrizketak eta baztertzeak.

8. gaia.–Nekazaritzarako laguntza publikoen baldintzak. Kudeaketa arloko legezko betebeharrak. Nekazaritza eta ingurumen arloko baldintza egokiak. Baldintzekin lotutako kontrolak. Laguntzak murriztea baldintzak ez betetzeagatik. Nafarroan nola aplikatzen den.

9. gaia.–Merkatuen Antolakunde Bateratua. Barne merkatua. Esku hartzeko neurriak. Merkaturatzeari eta ekoizpenari aplikatu beharreko xedapenak. Merkataritzako trukeak hirugarren herrialdeekin. Lehiatzeko arauak.

10. gaia.–Nekazaritzako produktuak jatorrian eta destinoan merkaturatzea. Nekazaritzako produktuak jatorrian merkaturatzea baldintzatzen duten alderdi nagusiak. Merkatuak jatorrian. Nekazaritzako ekoizleen elkarteak eta merkaturatzea jatorrian. Destinoan merkaturatzeko ohiko eta bestelako bideak. Destinoko merkatuak. Mercasa enpresa nazionala. Nekazaritzako produktuak destinoko merkatuetan.

11. gaia.–Kalitatea babesteko Europar Batasuneko sistema: Jatorri Deiturak eta Adierazpen Geografikoak. Definizioa, ezaugarriak eta betekizunak.

12. gaia.–Elikagaien segurtasuna Europar Batasunean. 178/2002 Erregelamendua (EE), Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2002ko urtarrilaren 28koa: aplikazio eremua, elikagaiei buruzko legeria orokorra.

13. gaia.–Elikagaien Segurtasuneko Europar Agintaritza. Eginkizunak. Alerta azkarraren sistema, krisien kudeaketa eta larrialdi egoerak. Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia. Zuhurtasun printzipioa eta bere aplikazioa.

14. gaia.–Nekazaritzako aseguruetarako politika. Hori iradokitzen duten printzipio eta arauak. Nekazaritzako aseguru konbinatuen sistema: hori aplikatzen eta garatzen diharduten erakundeak. Nekazaritzako aseguruetarako urte batzuetako planak, helburuak eta edukiak. Nekazaritza aseguruen ezartze mailak labore multzo nagusietan.

15. gaia.–Urari buruzko 200/60/EE Esparru Zuzentaraua. Ingurumenaren gaineko helburuak. Neurrien programak.

16. gaia.–Uraren Legea. Uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa, Uraren Legearen testu bategina onesten duena. Ur jabari publikoaren araudia: 849/1986 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, eta 606/2003 Errege Dekretua, maiatzaren 23koa.

17. gaia.–Hondakinei buruzko oinarrizko legeria. Hierarkia printzipioak hondakinen kudeaketan. Sortzaileen eta kudeatzaileen eginbeharrak. 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa. Hondakinen Plan Nazional Integratua (HPNI).

18. gaia.–Hondakinak ongarri gisa erabiltzea. 1310/1990 Errege Dekretua, urriaren 29koa, nekazaritza sektorean arazketa-lohien erabilera arautzen duena. Produktu ongarriei buruzko ekainaren 28ko 506/2013 Errege Dekretuari lotutako alderdiak.

19. gaia.–Fitosanitarioen babesa beste herrialdeetatik etortzen diren organismo kaltegarrien aurrean. 58/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 21ekoa. Pasaporte fitosanitarioa.

20. gaia.–4/2007 Foru Legea, martxoaren 23koa, Landare Osasunari buruzkoa. I. kapitulua, II. kapitulua, III. kapitulua. Berrogeialdia eskatzen duten Nafarroan diagnostikatutako izurriteak eta gaixotasunak. Defentsa fitosanitariorako baliabideak.

21. gaia.–Fitosanitarioak erabiltzearen ondoriozko ingurumen eta osasun arriskuak. Produktu fitosanitarioen arriskuen sailkapenak. Etiketa. Produktu fitosanitarioak aplikatzen dituenak behar duen txartela. Pestiziden Establezimenduen eta Zerbitzuen Erregistro Ofiziala. Fitosanitarioak erabiltzeko erregistro fitxak. Fitosanitarioen hondakinak nekazaritzako produktuetan. Hondakinen gehieneko mugak.

22. gaia.–Ingurumen eraginaren ebaluazioa. 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa.

23. gaia.–Ongarriak sortu, bildu eta kudeatzea. 148/2003 Foru Dekretua, ekainaren 23koa, abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena. 234/2005 Foru Agindua, otsailaren 28koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Nafarroako abeltegietan simaurra sortu, bildu eta kudeatzeko baldintzak ezartzen dituena.

24. gaia.–Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren lege esparrua, IPPC.

25. gaia.–Higienearen paketea: 852/2004 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2004ko apirilaren 29koa. Nekazaritzako elikagaien enpresetako operadoreek lehen mailako ekoizpenean bete beharreko baldintzak. Elikakatearen gainerako operadoreek bete beharreko baldintzak. Higienea eta trazabilitatea lehen mailako nekazaritza ekoizpenean. Operadoreen erregistroa. Higienearen arloko jardunbide egokien gida. Nekazaritzako ekoizpen primarioaren kontrol ofizialerako programa.

26. gaia.–Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria: 2009/128/EE Zuzentaraua eta 1311/2012 Errege Dekretua, irailaren 14koa. Izurriteen kudeaketa integratuaren inplementazioa Espainian. Produktu fitosanitarioen merkaturatzea eta erabilera zaintzeko programak. Babes fitosanitariorako baliabideen ekoizle eta operadoreen erregistro ofiziala.

27. gaia.–Herri-lurrak Nafarroan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren arabera. Ezaugarriak. Administrazioa eta xedapen egintzak. Herri ondasunen aprobetxamenduak. Defentsa, kontserbazioa eta berreskuratzea.

28. gaia.–INSPIRE Zuzentaraua. Datu Espazialen Azpiegitura Espainian.

29. gaia.–Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema, SITNA-NLIS. 255/2015 Foru Dekretua, azaroaren 11koa. Nekazaritzako sektorearekin eta ingurumenarekin zerikusia duten informazio geruzak.

30. gaia.–Nafarroako Nekazaritzako Kontabilitatearen Informazio Sarea (NNKIS): egitura eta metodologia, ustiategiei aplikatzen ahal zaizkien parametroak (OTE, SAU, UGM, UTA, UTH, UDE, bazter gordinak, nekazaritzako errenta). Nafarroako nekazaritza ustiategien erregistroa.

31. gaia.–Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa (LGP). AMIA analisia Landa Garapenerako Programan.

32. gaia.–Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa. Estrategiaren deskribapena.

33. gaia.–Jarduketak Nafarroako nekazaritza azpiegituretan, legeria eta erregelamendu aplikagarria: 1/2002 Foru Legea, martxoaren 7koa, Nafarroako Nekazaritzako Azpiegiturei buruzkoa eta 59/2003 Foru Dekretua, martxoaren 24koa.

34. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketa Plana. 7/1999 Foru Legea, martxoaren 16koa, eta 212/2002 Foru Dekretua, urriaren 7koa. Nafarroako Ubidea eta haren eremu ureztagarria.

35. gaia.–Natura 2000 Sarea eta Batasunaren Intereseko Lekuak Nafarroan. Ingurumen balioak eta helburuak. Erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak eta nekazaritza jarduerarekiko harremanak.

36. gaia.–261/1996 Errege Dekretua, otsailaren 16koa, ura nekazaritzatik etorritako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteari buruzkoa. Aplikazioa Nafarroan: 220/2002 Foru Dekretua, urriaren 21ekoa, nekazaritzatik etorritako nitratoengatik kutsa daitezkeen ur eremuak izendatu eta dagokion jarduketa programa onesten duena.

Hirugarren zatia.

1. gaia.–Klima aldaketa. IPCCa eta bere ebaluazio txostenak. Eraginak eta klimaren aldaketara egokitzea. Klima aldaketa arintzea. Europar Batasunaren eta Espainiaren estrategia klima aldaketaren aurrean.

2. gaia.–Nekazaritza-klimatologia. Tenperatura- eta euri-erregimenen azterketa. Nekazaritzako izozte eta lehortze arriskuen azterketa. Ur balantzea. Laboreen ur beharrak neurtzeko metodoak. Nafarroako ezaugarri nekazaritza-klimatikoak.

3. gaia.–Nekazaritzako ura. Ura ekoizpen faktore gisa nekazaritzan. Garrantzia eskualdeetan. Uraren, lurzoruaren eta landarearen arteko erlazioa. Kontu fisiologikoak. Ur balantzea nekazaritza lurretan. Ureztatzeko uren kalitatea.

4. gaia.–Nekazaritzako lurzorua. Lurzoruen ezaugarri nagusiak. Lurzoruak aztertzeko metodoak. Nekazaritzako lurren bilakaera: oinarrizko alderdiak eta aplikazioak. Nafarroako lurzoru mota nagusiak.

5. gaia.–Input energetikoak nekazaritzaren ekoizpenean. Kontsumoa eta egitura. Energia eta erregai motak. Ezaugarriak. Energia aurreztea. Energia alternatiboak.

6. gaia.–Input hidraulikoak nekazaritzaren ekoizpenean. Kontsumoa, egitura eta urtarokotasuna. Ureztaketa. Ureztatzeko teknika nagusiak. Uraren aurrezkia eta ureztatzeko teknikak. Uraren eta energiaren kostua.

7. gaia.–Mintegiko haziak eta landareak ekoizteko teknikak. Hemengo germoplasma kontserbatzearen garrantzia. Hautaketa masala eta hautaketa klonala. Mintegiko hazien eta landareen ekoizleen sektorearen egoera.

8. gaia.–Ongarriak. Motak eta ezaugarriak. Ongarritzeko teknikak. Ongarrien eragina nekazaritzako produkzioan.

9. gaia.–Pestizidak. Motak eta ezaugarriak. Aplikatzeko teknikak. Pestiziden bidezko kutsaduraren arazoak. Borroka biologikoko metodoak.

10. gaia.–Makinak eta lanabesak. Motak eta ezaugarriak. Nekazaritzaren mekanizazioa Nafarroan.

11. gaia.–Nekazaritzako kontabilitatea. Orotariko kontabilitatea eta analitikoa: kontzeptua, erabilera eta eginkizunak. Kontabilitate metodoak. Nekazaritzako enpresen ondarea eta balantzea. Kontu motak. Nekazaritzako enpresen kontu bereziak. Biltegi motako kontuak. Nekazaritzako enpresen kontu bereziak. Balantzearen finantza analisia. Ekitaldiak konparatzea. Maiz erabiltzen diren ratio finantzario batzuk.

12. gaia.–Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa. Kontzeptua, helburua eta edukia. Kontserbazioa. Informazioaren eskuragarritasuna Jabetza Erregistroarekiko koordinazioa. Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta Nekazaritza Politika Bateratua: NELIGS.

13. gaia.–Teledetekzioa. Oinarriak eta satelitetik ikusitako irudi motak. Satelite irudien erabilera nekazaritzan. Uzten zenbatesteari eta jarraipenari aplikatzea. Nekazaritzako lurzoruaren erabileraren karakterizazioari eta jarraipenari aplikatzea. Europar Batasuneko Nekazaritzako Politika Bateratuko laguntzen kontrolari aplikatzea.

14. gaia.–Arro txikietako lur azaleko hidrologia. Prezipitazioen eta lur azaleko uren arteko lotura. Biltzeko arroa. Isurketa-uraren eta emarien zehaztapena eta ebaluazioa. Emaria neurtzeko estazioak.

15. gaia.–Erregulatzeko obrak: urtegi txikiak. Definizioa eta motak. Oinarrizko elementuen eta elementu osagarrien deskripzioa. Azterketarako eta diseinurako oinarrizko informazioa. Presa motak; fabriketako presak, material solteetako presak.

16. gaia.–Ureztaketarako azpiegiturak. Ura eremu ureztagarrietara eramatea. Aire zabaleko sistemak eta nahitaezko hodiak. Eremu ureztagarrien ustiapena eta kontserbazioa. Urtegiak, ubideak eta goratzeko hodiak. Tarifak, tarifikazio motak. Ureztatzaileen elkarteak: ureztapen eremuen ustiapenean duten eginkizuna.

17. gaia.–Presio bidezko ureztaketa. Presio bidezko ureztaketa moten azalpena. Kontuan hartu beharreko alderdiak. Alde onak eta txarrak.

18. gaia.–Nekazaritza drainatzea. Oinarriak. Azaleko eta sakoneko drainatzea. Diseinurako irizpideak. Gazitasunaren kontrola ureztaketa eremuetan. Ureztatzeko uren kalitatea. Nafarroan drainatze arazoak dituzten ur eremuak.

19. gaia.–Landa bideak. Lurra eraikuntzako material gisa (granulometria, plastikotasuna, lurren trinkoketa). USPRA (United States Public Road Administration) arauak. Zoru malguak eta zoru zurrunak. Landa bideen ezaugarriak (oinplanoa, altxadura eta zeharkako sekzioa, drainatzeak, ezpondak) eta azpiegiturak (fabrikako obrak, balizamenduak, seinalizazioa, argiztatzea eta babesa).

20. gaia.–Nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea Nafarroan (I). Ardoaren industria: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuen ezaugarriak eta horiek merkaturatzea. Olioaren industria: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuen ezaugarriak eta horiek merkaturatzea.

21. gaia.–Nafarroako nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea (II). Zerealen industriak: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuak eta horiek merkaturatzea.

22. gaia.–Nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea Nafarroan (III). Haragiaren industria: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuen ezaugarriak eta horiek merkaturatzea.

23. gaia.–Nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea Nafarroan (IV). Esnearen industria: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuen ezaugarriak eta horiek merkaturatzea.

24. gaia.–Nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea Nafarroan (IV). Prestatutako elikagaien industria, IV eta V gamak: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuen ezaugarriak eta horiek merkaturatzea.

25. gaia.–Hondakin organiko biodegradagarrien tratamendua. Konpostajea. Biometanizazioa. Helburuak. Hondakin motak eta aplikatu beharreko teknologiak. Teknika erabilgarri onenak. Lortutako produktuak, haien erabilera eta merkaturatzea.

26. gaia.–Abeltzaintzako hondakinak araztu eta kudeatzea. Ongarri solido eta likidoak. Osaera, ezaugarriak eta ingurumen eraginak. Ongarri organiko gisa erabiltzea. Araztu eta desagerrarazteko sistemak.

27. gaia.–Hondakin uren arazketaren ondoriozko lohi organikoak araztu eta kudeatzea. Motak eta ezaugarriak. Ingurumenarekiko arazoak. Digestio aerobiko termofiloa (ATAD sistema). Digestio anaerobikoa. Lehortze termikoa. Egonkortze alkalinoa. Ongarri organiko gisa erabiltzea. Prozesu industrialetan balorizatzeko beste aukera batzuk.

28. gaia.–Nekazaritza industriako hondakinak araztu eta kudeatzea. Esnearen gazura. Mahats-patsa. Alperujoak. Barazkien eraldaketa sektoreko hondakinak. Hondakinen ezaugarriak. Horiek balorizatzeko eta deuseztatzeko erabiltzen ahal diren teknologiak. Lortutako produktuak, haien erabilera eta merkaturatzea.

29. gaia.–Lurzoruen endekatzea. Endekatze motak: zergatiak eta baloratzeko metodoak. Lurzoruak babesteko eta leheneratzeko oinarrizko printzipioak. Lurzoruen endekatze arazo nagusiak Nafarroan eta haien banaketa.

30. gaia.–Lurzoru kutsatuak. Kontzeptua eta definizioak. Lurzorua kutsatzen duten jarduerak. Kutsatzaile motak. Lur kutsatuak deklaratzeko irizpide eta estandarrak. Lurzoruaren kutsaduraren ikerketa. Arriskuen ebaluazioa. Lurzoru kutsatuen tratamendua: lehengoratzeko teknologiak. Lurzoruen endekatze arazo nagusiak Nafarroan eta haien banaketa.

31. gaia.–Nafarroako geografia fisikoa. Eskema orokor geologikoa, orografikoa, klimatikoa, hidrologikoa eta landarediarena.

32. gaia.–Nafarroako giza geografia. Nafarroako biztanleria: ezaugarriak, bilakaera eta banaketa.

33. gaia.–Nafarroako geografia ekonomikoa. Nafarroako ekonomia eta sektorekako banaketa: makromagnitudeak eta enplegua. Aurrekariak eta bilakaera. Espainiarekin alderatzea.

34. gaia.–Nafarroako nekazaritzako ekonomia. Faktore baldintzatzaileak. Makromagnitude nagusiak eta haien bilakaera. Espainiarekin alderatzea.

35. gaia.–Nekazaritzako kanpo merkataritza Nafarroan. Aurrekariak eta bilakaera. Produktu nagusiak eta trukerako eremuak. Espainiarekin alderatzea.

36. gaia.–Nafarroako nekazaritza ustiategia: ekoizpenaren egitura eta ezaugarriak. Ustiategi motak. Nekazaritzako elkartegintza. Kooperatibak: motak, araubide juridikoa eta gobernu organoak. Kooperatiben integrazioa. Eraldaketarako nekazaritza sozietateak (ENS): motak, araubide juridikoa eta gobernu organoak. Nekazaritzako ekoizleen elkarteak, NEE. Bestelako elkarte motak. Nafarroako nekazaritzako elkartegintzaren arazoak eta gerora begirako ikuspegiak.

37. gaia.–Zereala Nafarroan, lehorreko lurretan eta ureztaketa eremuetan. Ekoizpen eremua. Espezieak eta aldaerak. Laborantzako teknikak. Ekoizpenak eta etekinak. Garrantzi ekonomikoa Nafarroan.

38. gaia.–Lekaleak, olio-landareak eta bazkak Nafarroan, lehorreko lurretan eta ureztaketa eremuetan. Ekoizpen eremua. Espezieak eta aldaerak. Laborantzako teknikak. Ekoizpenak eta etekinak. Garrantzi ekonomikoa Nafarroan.

39. gaia.–Baratzeko laboreak Nafarroan, lehorreko lurretan eta ureztaketa lurretan. Ekoizpen eremua. Espezieak eta aldaerak. Laborantzako teknikak. Ekoizpenak eta etekinak. Garrantzi ekonomikoa Nafarroan.

40. gaia.–Mahastiak eta olibondoak Nafarroan, lehorreko lurretan eta ureztaketa eremuetan. Ekoizpen eremua. Espezieak eta aldaerak. Laborantzako teknikak. Ekoizpenak eta etekinak. Garrantzi ekonomikoa Nafarroan.

41. gaia.–Fruta-arbolak Nafarroan, lehorreko lurretan eta ureztaketa eremuetan. Ekoizpen eremua. Espezieak eta aldaerak. Laborantzako teknikak. Ekoizpenak eta etekinak. Garrantzi ekonomikoa Nafarroan.

42. gaia.–Belardi naturalak eta larreak Nafarroan. Motak Nafarroako alderdien arabera. Erabiltzeko teknikak. Ekoizpenak eta etekinak. Garrantzi ekonomikoa Nafarroan.

43. gaia.–Abeltzaintza estentsiboa Nafarroan. Ezaugarriak eta motak. Ekoizpen nagusiak. Ekoizteko teknikak. Arazoak eta gerora begirako ikuspegiak.

44. gaia.–Abeltzaintza intentsiboa Nafarroan. Ezaugarriak eta motak. Ekoizpen nagusiak. Ekoizteko teknikak. Arazoak eta gerora begirako ikuspegiak.

45. gaia.–Teknika erabilgarri onenak. Haztegiko hegaztien eta zerrien hazkuntza intentsiborako instalazioak. BREF dokumentua.

46. gaia.–Jatorrizko Deitura eta Adierazle Geografiko Babestuak Nafarroan. Araudia. Helburuak, ekoizpen alderdiak eta garrantzi ekonomikoa Nafarroan.

47. gaia.–Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak. Arau esparrua. Garrantzia Nafarroan.

Iragarkiaren kodea: F1707278