110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Osasuneko zuzendari nagusiak urriaren 26an emandako 1915/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, lupus gaixotasuna duten pertsonen fotobabeserako diru-laguntzen 2017ko deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 28.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke.http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 347496.

Laguntza hauek Nafarron modu iraunkorrean bizi eta lupus diagnostikatua duten pertsonentzat izanen dira, gaixotasun hori duten pertsonek 2017. urtean fotobabeserako dituzten behar berezietarako laguntza bat izan dezaten. Helburu horretarako 15.000 euroko kreditua izanen da gehienez. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 15ean.–Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo Pujol.

Iragarkiaren kodea: F1706386