110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Titulu judizialak betearazteko 48/2017 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratu den 48/2017 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Chill Out Tea SLri zitazioa egiteko balioa izan dezan, zedula hau egiten da 2017ko ekainaren 27ko 12:45ean 103. judizio-aretoan (lehen solairua) ager dadin, epaitegi honetako entzunaldi-aretoan hain zuzen, bere eskubideari komeni zaion guztia alegatu eta frogatu ahal izan dezan berriz ez onartzeari edo irregularki berriz onartzeari buruz. Erabili nahi dituen eta ekitaldian egin daitezkeen froga guztiak eraman beharko dituela ohartarazten zaio. Zitatua bera ager daiteke, edo ordezkari bat bidali, ahalorde askietsia duena eta egitateak zuzenean ezagutzen dituena. Aurkako alderdiaren galderei edota ofiziozkoei erantzun beharko die; bestela, egiaztatutzat jo daitezke kalte egiten dioten egitateak.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 25ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1706391