110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 23an emandako 1496/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez arauak ezarri dira 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzeko diru-laguntzak emateko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 347878.

Lehena.–Onuradunak.

a) Enpresak.

b) Langile autonomoak.

c) Irabazi-asmorik gabeko entitateak.

Bigarrena.–Xedea.

gazte langabeak praktiketarako kontratatzeko asmoz, enpresei emanen zaizkien diru-laguntzak jasotzeko baldintzak eta betebeharrak arautzea. Gazte horiek Gazteen Bermearen Sistema Nazionalaren fitxategian inskribaturik egon beharko dute.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Deialdi honen eranskinetan daude eskuragarri, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

deialdi honetarako, 300.000 euro bideratu dira.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, kontratua hasi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 23an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1706335