110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

596/2017 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 1544/2016 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru 2017an izenpetzeko, 2017ko aseguruen planerako (38. plana).

Nekazariek ordaindu beharreko primen zenbateko osoari Estatuak egiten dizkion ekarpenak zuzenean esleitzen zaizkie nekazariei, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.2.b) artikuluarekin bat.

Nekazaritzako Aseguru Konbinatuei buruzko abenduaren 28ko 87/1978 Legearen bigarren xedapen gehigarrian jaso da diru-laguntzak emateko prozedura hori. Orobat, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 1544/2016 Ebazpenean ere aurreikusi da diru-laguntzak esleitzeko modu hori. Aipatutako ebazpen horren bidez diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru 2017an izenpetzeko, 2017ko aseguruen planerako (38. plana).

Nekazaritzako Aseguruen 38. plana onestearekin, abian jartzen da Aseguruen Sistema, 2017. eta 2018. urteetan lantzeko aseguru lerroen diseinua eta hobekuntza, eta nekazaritzako sektorearen esku jartzeko oso erabilgarria den tresna bat, ustiategien bideragarritasunari eusteko.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren nahia da diru-laguntzen deialdi sistema berri bat ezartzea, nekazaritzako asegurua deialdi bakar baten bidez izenpetu ahal izateko 2017. eta 2018. urteetan.

Nafarroako Gobernuak 2015eko urriaren 11n hartutako Erabakiaren bidez, 2.400.000 euroko gastua baimendu zen 2018ko ekitaldiaren kargura, 2017ko planaren nekazaritzako aseguru batzuk kontratatzeko kosturako laguntzak ordaintzeko.

Nafarroako Gobernuak 2016ko abenduaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, 600.000 euro gehitu zitzaizkion 2.400.000 euroko zenbateko baimenduari. Nafarroako Gobernuak 2015eko urriaren 11n hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen zenbateko baimendu hori, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2017ko Planeko nekazaritzako aseguruak kontratatzeko kosturako laguntzetan.

Gobernuaren bi erabakiek 3.000.000 euroko gastua baimendu dute 2018. urteko ekitaldiaren kargura. Gastu hori 2018ko gastuen aurrekontuko “Agroseguro bidezko aseguru-primen konpentsazioa” izeneko 710001 71230 4700 414210 partidaren kargura izanen da, edo gaituko den partida baliokidearen kargura.

Horregatik, plan osorako deialdi bakar orokor bat egiteagatik, bidezko da, halaber, gobernuaren bi erabakietan jasotako zenbateko osoa handitzeko baimena, 2017ko planeko nekazaritzako aseguruak kontratatzeko kostuetarako diru-laguntzak emateko.

Hala, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak aseguruen politikari eusten dio, uste baitu funtsezko tresna dela nekazaritzako ekoizleen errenta bermatzeko.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abenduaren 30eko 1544/2016 Ebazpena aldatzea, ebazpen honen I. eranskinean jasotzen den moduan. Ebazpen horren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru 2017an izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren, 2017ko aseguruen planerako (38. plana). Hain zuzen ere, honela aldatzen da:

1.–Abenduaren 30eko 1544/2016 Ebazpenaren izena aldatzen da. Honela geldituko da:

“1544/2016 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako aseguruak izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena, 2017ko aseguruen planerako (38. planerako)”.

2.–Abenduaren 30eko 1544/2016 Ebazpenaren “Ebatzi dut” zatiko 1. puntua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“1. Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2017ko 38. Planeko nekazaritzako zenbait aseguru kontratatzeko kosturako laguntzen oinarri arautzaileak onestea. Oinarriak ebazpen honen I. eranskinean ageri dira”.

3.–Abenduaren 30eko 1544/2016 Ebazpenaren “Ebatzi dut” zatiko 7. puntua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“Aurreikusten bada laguntzen zenbateko osoa laugarren puntuan baimendutakoa baino altuagoa izanen dela, kontratazioaldia hasi ez duten aseguru lerroen gehieneko diru-laguntzaren portzentajeak aldatzen ahalko dira”.

4.–Abenduaren 30eko 1544/2016 Ebazpeneko I. eranskinaren lehenbiziko oinarria, xedeari buruzkoa, aldatzea. Honela idatzita geldituko da:

“Deialdi honen xedea da Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 38. Planeko (2017ko plana) nekazaritzako aseguruak izenpetzen dituzten nekazari eta abeltzainei laguntzak ematea, Estatuko Administrazio Orokorrak Nekazaritzako Aseguruen Estatuko Entitatearen (aurrerantzean, ENESA) bitartez helburu bererako ematen dituen diru-laguntzen osagarri. Aseguruak Nafarroako Foru Komunitatean dauden nekazaritzako ondasunen gainekoak izanen dira.”

2. Nekazaritzako zenbait aseguru, ebazpen honen 1.1.2 puntuan aipatzen direnak, izenpetzeko diru-laguntzak emateko deialdia onestea.

3. 700.000 euro handitzea abenduaren 30eko 1544/2016 Ebazpenaren bidez baimendutako gastuaren zenbatekoa, “Agroseguro bidezko aseguru-sarien konpentsazioa” izeneko 710001 71230 4700 414210 partidaren edo Nafarroako Gastuen 2018ko Aurrekontu Orokorretan baliokidea izanen den partidaren kargura.

4. 12.705 euro handitzea abenduaren 30eko 1544/2016 Ebazpenaren bidez baimendutako gastuaren zenbatekoa, “Hirugarrenek eginiko bestelako lanak” izeneko 710001 71230 2279 414200 partidaren edo Nafarroako Gastuen 2018ko Aurrekontu Orokorretan baliokidea izanen den partidaren kargura.

5. Honako hau Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) erregistratzea.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 23an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1706300