110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2017ko ekitaldirako aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2017ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sartagudan, 2017ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1706382