110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Aldaketa, Cabredoko erabilera anitzeko gelaren erabilera eta horren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Cabredoko Udalak, 2017ko apirilaren 10ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Cabredoko erabilera anitzeko gelaren erabilera eta horren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cabredon, 2017ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L1706320