88. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 22. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 512/2015 prozedura

Maria Garcia Ferreira andrea, Madrilgo Lan arloko 22. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua. Aditzera ematen dut:

Vidal Valdunciel Moreno jaunak eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, lan arloko epaitegi honetan TB-Solutions Technologies Software SLren, Inviertetec Innovación Tecnológica Navarra SLren, Instituto Cientifico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra SLren, TB-Solutions Advanced Technologies SLren, TB-Solutions Security SAren, Organización Costes y Gestión SLPren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratzen ari den 512/2015 prozeduran, dekretua eman da 2016ko martxoaren 18an, eta honela dio, hitzez hitz, xedapen zatian:

“Xedapen zatia

Erabakitzen da Vidal Valdunciel Moreno jauna, auzi-jartzailea, atzera egintzat jotzea prozedura honetan eta jarduketa hauek artxibatzeko agintzea, dagokion liburuan baja eman ondoren.

Aurkaratzeko bidea: dekretu honen aurka zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da, jakinarazi eta hiru eguneko epean. Gizarte Segurantzako onuradun edo langile ez diren errekurtsogileek 25 euro sartu beharko dituzte epaitegi honek Banco Santander entitatean (IBAN ES55 0049 3569 9200 0500 1274) duen 2387-0000-00-0512-15 Gordailuen eta Kontsignazioen kontuan.

Hori erabaki eta sinatzen dut. Fede ematen dut.–Justizia Administrazioaren letradua, ordezko gisa, María García Ferreira andrea”.

Eta Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra SLri eta TB-Solutions Advanced Technologies SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak edo epaienak, edo prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak. (PZLaren 59. artikulua).

Madrilen, 2016ko martxoaren 18an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maria Garcia Ferreira.

Iragarkiaren kodea: J1603822