88. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. 338/2015 prozedura

Edurne Miranda Ortiz de Latierro andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken segidako traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegi honetan bideratu den 338/2015 jabari espedientearen barnean,

–Landa finka, Manantío alderdian, Juspoyo parajean, Murchanteko jurisdikzioan; zortzi bat almutekoa edo lau area eta hirurogei zentiareakoa. Mugak: iparraldean, bidea; hegoaldean, José García; ekialdean, Ambrosio Orta; eta mendebaldean, Fernando Aguado. Murchanteko 3. poligonoko 762. lurzatiaren parte da.

–Landa finka, Río Cortés alderdian, Tuterako jurisdikzioan, lau erregu eta bi almutekoa, edo hogeita hamazazpi area eta sei zentiarekoa. Mugak: iparraldean, ibaia; hegoaldean Queiles ibaia; ekialdean, José Pardo; eta mendebaldean, Micaela Alayeto. Tuterako 37. poligonoko 174. lurzatia da.

–Landa finka, Río Cortés alderdian, Tuterako jurisdikzioan, lau erregu eta bi almutekoa, edo hogeita hamazazpi area eta sei zentiarekoa. Mugak: iparraldean, ibaia; hegoaldean, 37. poligonoko 172. lurzatia, Fermín Hernández Ortarena; ekialdean, 37. poligonoko 676. lurzatia, Manuel Aguado Martínezena; eta mendebaldean, ibaia. Tuterako 37. poligonoko 677. lurzatia da.

Hurrengoei dei egitea erabaki da, edo haien kausadunei:

–Saturnino Clemente Orta

–Ignacio García Martínez

–Maximinio Ambrosio Orta Jarauta

–Isabel Alayeto Sevillano

–Melanio Alayeto García

–Ventura de Guirior y Mencos

–Jesús Hernández Arriazu

–Micaela Alayeto Sevillano

Orobat, lehen aipatu finketarako eskatu den inskripzioa galaraz dezaketen pertsona ezezagunei, argitaratu eta hamar egunean espedientera ager daitezen, zuzenbidez dagokiena alegatzeko.

Eta zitazioa egiteko eta aipatutakoak legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2016ko apirilaren 2an.–Justizia Administrazioaren letradua, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.

Iragarkiaren kodea: J1603905