88. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 118/2015 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan 118/2015 prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“183/2015 epaia

Iruñean, 2015eko azaroaren 10ean.

Carlos Martins Pires jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritzako 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 118/2015 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Arturo Ayestaran Oquiñena jaunak sustatu du, Jaime Ubillos Minondo prokuradore jaunak ordezkatuta eta Jesús María Bayo Moriones legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean diren Pedro Chamorro Reyes jaunaren eta Tomás Chamorro Reyes jaunaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta.

Epaitza: Baiesten dut Jaime Ubillos prokuradore jaunak, Arturo Ayestarán Oquiñena jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, Pedro Chamorro Reyes jaunaren eta Tomás Chamorro Reyes jaunaren aurka jarri duen demanda, eta, horrenbestez, azken horiek kondenatzen ditut lehenbizikoari 72.274,41 euro ordaintzera, gehi Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluko interesak.

Demandatuak ordainduko ditu prozesuko kostuak.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azalduko da zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Epaile magistratua”.

Eta Pedro Chamorro Reyes jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko apirilaren 5ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Resurrección Ganuza Jacoisti.

Iragarkiaren kodea: J1604135