88. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONTUEN AUZITEGIA

Ediktua. 350/2015 prozedura

Alkantzeagatiko A350/15 itzulketa-prozeduraren barnean (Sektore Publiko Lokalaren arloa, Iruñeko Udala, Nafarroako probintzia) Kontuen Auzitegiko Epaitze Ataleko 1. Departamentuko kontseilari andreak 2016ko martxoaren 16an eman duen probidentzia betetzeko, honen bidez aditzera ematen da judizioa bideratzen ari dela aipatu auzitegian, Udalbatzaren funts publikoetan zorpekoa izan daitekeelako, Iruñeko Udalak hainbat zinegotziri dietak ordaindu izanagatik, zein bere udal taldeko bilkuretara joateagatik 2008tik 2012ra bitarteko ekitaldietan. Eta hori aditzera ematen da, kontabilitate-erantzukizunaren auziari eusteko edo aurka egiteko legez gaituta daudenak autoetan agertu ahal izan daitezen, behar den eran pertsonatuz, bederatzi eguneko epean.

Madrilen, 2016ko martxoaren 16an.–Legelari idazkaria, Carlos Cubillo Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: J1603687