88. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Kontratua lizitatzeko eskumena beste baten esku uztea,
Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) jana prestatzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko apirilaren 19an egindako bilkuran, besteak beste ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, dagokion akta onetsi behar bada ere:

Ikusirik Tafallako Nuestra Señora de la Caridad ospital zahar-etxeko buruaren eskaera, non, jakinik egoiliarrei eta Tafallako Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) onuradunei jana prestatzeko 2012an esleitutako kontratua bukatzear dela (kasu honetan janaren banaketa ere kontratuaren barnean dago), eskatzen baita zahar-etxearen esku utz dadila kontratua lizitatzeko eta esleitzeko udal eskumena, Tafallako Etxeko Laguntza Zerbitzuari (ELZ) dagokion zatian,

Ikusirik Udalaren aholkularitza juridikoaren 2016ko apirilaren 11ko txostena, non azaltzen baitzen eskumena eskuordetzearen araubide juridikoa, baldin ikusten bada komeni dela eskatutakoari baietz esatea, eta non adierazten baitzen horretarako eskumena Gobernu Batzarrarena zela, honako hauen babespean: Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria eta Alkatetzaren 2015eko ekainaren 25eko Ebazpena, zeinaren bidez, besteak beste, Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzten baitira antolamendu juridikoak alkateari egozten dizkion kontratazio publikoaren arloko eskumenak,

Kontuan harturik aurreko lizitazioan ere eskuordetzearen formula erabili zela, osoki baliogarri agertu dena interes publikoaren onerako,

Ikusirik Jarraipen eta Kontrol Batzordearen data honetako irizpena,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–“Egoiliarrendako eta Tafallako Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) onuradunendako elikadura zerbitzuari buruzko esparru-akordioa” izeneko kontratu administratiboa lizitatzeko eta esleitzeko eskumena Nuestra Señora de la Caridad ospital zahar-etxearen esku uztea, Tafallako Etxeko Laguntza Zerbitzuari (ELZ) dagokion zatian, udal eskumeneko zerbitzua baita.

Bigarrena.–Xedatzea ezen, administrazio baldintzen eta agindu teknikoen agiriak prestatzeko, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko udal arduradunak eskura izanen direla, zehazteko betebeharren edukia eta kontratazioaren xede den zerbitzuaren baldintzak.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Orobat, zahar-etxeko arduradunei komunikatzea ezen kontratazio mahaian, mahaikide gisa, udal kontu-hartzailea eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko teknikari bat sartuko direla.

Bosgarrena.–Erabaki hau atxikitzea irekitako espedienteari, kontratua lizitatzeko behar diren tramiteei hasiera ematearen ondorioetarako”.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2016ko apirilaren 25ean.–Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.

Iragarkiaren kodea: L1605072