88. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen 5. ordenantzaren eranskineko III.b epigrafean. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen 5. ordenantzaren eranskineko III.b epigrafean.

Iragarkia 2016ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29an, eta jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

III.b epigrafean, %55eko murriztapena erantsi da azterketa eskubideen tasan, betebeharreko lanpostu hutsa aldi baterako den deialdietan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2016ko apirilaren 29an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1605188