88. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MELIDA

Aldaketa, Herrilurretako aprobetxamenduen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Melidako Udalak, 2016ko otsailaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herrilurretako aprobetxamenduen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2016ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten ezen honako erabaki honen kontra –xedapen administratiboa baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik aurkeztu (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz); hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Melidan, 2016ko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, José María Sesma Aznárez.

HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA. BEHIN BETIKO ONESPENA

Lehen aldaketa

46.2 artikulua, bigarren paragrafoa:

“Alkatearena da zehapen prozedurak hasteko eta haien instrukzioa egiteko eskumena; aldiz, horien gaineko ebazpena ematea osoko bilkurari dagokio.”

Bigarren aldaketa

“Aurreko artikuluak aipatzen dituen kontzesioak direla-eta, herrilurretako lurzatiak esleitzeko urtero eginen den zozketa eginen da, eskaerak aitzin uztailean aurkeztu ondotik, eta betiere ordenantza honetan ezarritako prozedurari jarraikiz.”

Iragarkiaren kodea: L1605178