88. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

27/2016 FORU DEKRETUA, maiatzaren 4koa, martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretua aldatzen duena (foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen), 2014. urteari dagokion eskaintza kenduz eta 2013ko eta 2015eko eskaintzatik 20 lanpostu kenduz.

Martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen.

Irailaren 9ko 233/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen eta 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintzan 20 lanpostu gehitu ziren.

Une honetan 402/2015 prozedura arrunta tramitatzen ari da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, lehen aipatutako 20/2015 Foru Dekretuaren kontra Estatuko Administrazio Orokorrak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokiona; orobat, 26/2016 prozedura arrunta, lehen aipatutako 233/2015 Foru Dekretuaren kontra Estatuko Administrazio Orokorrak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokiona.

Joan den 2016ko apirilaren 22an Estatuko Administrazio Orokorreko ordezkariek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariek bilkura egin zuten. Helburua akordioa lortzea zen, bi administrazio horien desadostasunak konpon daitezen eta adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan Estatuko Administrazio Orokorrak atzera egin dezan.

Estatuko Administrazio Orokorrak errekurtso horietan atzera egingo luke honako baldintza hauek betez gero: 2014ko enplegu publikoaren eskaintzari dagozkion hirurogeita hamaika lanpostuak kentzea eta 2013ko eta 2015eko eskaintzatik 20 lanpostu kentzea (aipatutako 233/2015 Foru Dekretuaren bidez gehitu zirenak). Puntu horri dagokionez, bidezkoa da adieraztea errekurtsoetan atzera egiteak zehaztuko duela Estatuko Administrazio Orokorra inpugnatuta dauden hirurehun eta hirurogeita hemezortzi lanpostuetatik berrehun eta laurogeita zazpi lanposturekin ados dagoela.

Nafarroako Gobernuak, segurtasun juridikoko arrazoiak direla-medio eta 2013ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintzari dagozkion berrehun eta laurogeita zazpi lanpostuei eustea bermatzeko (horiek ere inpugnatuta daude eta epaiaren bidez zuzenbidearen aurkakoak direla deklaratzen ahal da), beharrezkotzat jotzen du martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretua aldatzea, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintza onetsi baitzuen, 2014. urteari dagokion eskaintza kenduz eta 2013ko eta 2015eko eskaintzatik 20 lanpostu kenduz.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko maiatzaren 4ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. 2014. urteari dagokion enplegu publikoaren eskaintza kentzea eta 2013ko eta 2015eko eskaintza aldatzea.

1.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2014ko enplegu publikoaren eskaintzari dagozkion hirurogeita hamaika lanpostuak kentzea.

2.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintzatik osotara hogei lanpostu kentzea.

3.–Honako hauek dira 20/2015 Foru Dekretuko lanpostuetatik kentzen direnak:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Maisu-maistrak. Hogeita zazpi lanpostu, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 30874, 30883, 30888, 30889, 30921, 30933, 30935, 30944, 30951, 30962, 30969, 30976, 30981, 30983, 30985, 30986, 31010, 31015, 31026, 31036, 31044, 31047, 31051, 31076, 31077, 31091 eta 31097.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Nafarroako Ospitalegunea.

–Laguntza Zerbitzuko buruak. Zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 70601, 70812, 70815, 70819, 70838, 70839, 70852 eta 70865.

–Laguntza Ataleko buruak. Berrogeita hamasei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 70512, 70529, 70530, 70531, 70532, 70533, 70534, 70535, 70536, 70538, 70539, 70541, 70542, 70543, 70544, 70545, 70581, 70582, 70583, 70585, 70586, 70590, 70591, 70592, 70593, 70599, 70600, 70602, 70603, 70604, 70605, 70606, 70607, 70608, 70609, 70813, 70814, 70816, 70817, 70818, 70820, 70821, 70822, 70823, 70837, 70840, 70841, 70842, 70853, 70854, 70855, 70856, 70857, 70858, 70866 eta 70867.

2. artikulua. Martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren 3. artikuluko lehen idatz-zatia aldatzea.

Martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren 3. artikuluko lehen idatz-zatia honela geldituko da idatzita:

“Lan publikoaren eskaintza honetan %33ko edo gehiagoko desgaitasun maila duten pertsonentzako erreserba txandetako lanpostuen kopurua 20koa da, adimeneko desgaitasuna dutenentzako bostak barne direla”.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 4an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1605404