88. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

26/2016 FORU DEKRETUA, apirilaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontu-hartzailetza Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Azkenik, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, zenbait burutza betetzeko beharkizunei buruzkoak, hain zuzen. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko apirilaren 27ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua.

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia:

–Sistema informatikoetako EMTa; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 7730 zenbakia duena plantilla organikoan.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia:

–EMTa (administrazioa); bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 10108 eta 10109 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua:

–Instruktore ofiziala; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 8708 zenbakia duena plantilla organikoan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia:

–Nekazaritzako ingeniari teknikoa; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 2502 zenbakia duena plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Nekazaritzako ingeniari teknikoa; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 2509 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua.

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia:

–Enpresa Zientzietako diplomaduna; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10120 zenbakia duena plantilla organikoan.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia:

–Gizarte hezitzailea; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10121 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Antolaketako erdi mailako teknikaria; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10122 zenbakia duena plantilla organikoan.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua:

–Soziologoa; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10123 zenbakia duena plantilla organikoan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia:

–Arkitekto teknikoa; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10124 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Herri lanetako ingeniari teknikoa; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10125 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. artikulua. Burutza bat eskuratzeko betebeharrak esleitzea eta aldatzea.

1. Aldatu egiten da apirilaren 14ko 78/2003 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutzari (4571 zenbakiko lanpostua) C edo D maila ematen zaio, betebehar berariazkorik gabe.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko apirilaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1605134