234. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

220/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Nafarroako Errepideen Katalogoa, Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa eta Nafarroako Errepideen Mapa Ofiziala onesten dituena.

Sustapeneko kontseilariaren abuztuaren 31ko 38/2012 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Errepideen Katalogoa, Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa eta Nafarroako Errepideen Mapa Ofiziala onetsi ziren.

Errepideen Katalogoa onetsi zenetik, hainbat aldaketa egin dira Nafarroako Errepide Sarean zenbait obra zerbitzuan hasi ondoren. Orobat, Sareko beste errepideetan jarraipenik ez duten herrietako sarbideen mugaketa berrikusi da, herrigune horietatik abiatuta.

Zeharbideen Inbentarioari dagokionez, Herri Lanetako zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 313/2016 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen Nafarroako Zeharbideen Inbentarioaren proiektua, eta entzutea eman zitzaien zeharbide horiek dauden toki entitateei.

Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio hauek jaso dira:

1. alegazioa.–Fernando Mendoza Rodríguez jaunak, Arguedasko Udaleko alkate-udalburuak, aurkeztua.

–NA-8705 errepideko zeharbidea, 0,00 k.p.tik 0,99 k.p.rakoa, Nafarroako Zeharbideen Inbentariotik kentzeko eskatzen du, herriguneko Real kalea delako, Arguedasko Udalarena hain zuzen.

Erantzuna:

–Onartu da alegatutakoa, eta zeharbide kendu Nafarroako Zeharbideen Inbentariotik eta Errepideen Katalogotik.

2. alegazioa.–Jesús Antonio Barricarte Sarabia jaunak aurkeztua, Zizur Zendeako Udala ordezkatuz.

Nafarroako Zeharbideen Inbentarioaren proiektuan sartuta ez daudenez (313/2016 Ebazpena), honako hauek sartzeko eskatzen da:

1. NA-6503ko 0,240 k.p.tik 0,270 k.p.ra, Zizur Txikiko Kontzejuarekin izenpetutako hitzarmena deuseztatu delako.

2. NA-6053ko 0,490 k.p.tik 0,560 k.p.ra, nahiz Zizur Nagusiko udal-mugartean egon.

3. NA-6053ko 0,560 k.p.tik 0,780 k.p.ra.

4. NA-6000ko 1,110 k.p.tik 1,790 k.p.ra.

5. Tarte guztiak: NA-6053an, 0 k.p.tik NA-6000arekin gurutzatu arte.

Erantzuna:

1. Tarte hori Zeharbideen Inbentarioan sartua dago, NA-6053aren Zizur Nagusiko zeharbide gisa.

2. Alegatutakoa onartzen da, Nafarroako Errepideei buruzko 5/2007 Foru Legearen 66. artikuluan xedatutakoaren arabera.

3. Alegatutakoa onartzen da, Nafarroako Errepideei buruzko 5/2007 Foru Legearen 66. artikuluan xedatutakoaren arabera.

4. Alegatutakoa ez da onartzen. Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 356/2012 Ebazpenaren bidez, hitzarmen bidez laga zitzaion tarte hori Zizur Txikiko Kontzejuari, udalerriaren hiri sareari gehitzeko. Aipatu hitzarmena berrikusteko alegazioak aurkeztea ez da jendaurreko argitalpen honen xede.

5. NA-6053aren 0+000 k.p.tik 0+780 k.p.ra arteko tarterako alegatutakoa onartzen da.

Ez da onartzen 0+780 k.p.tik NA-6000rekiko bidegurutzerainoko tarterako alegatutakoa. Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 356/2012 Ebazpenaren bidez, hitzarmen bidez laga zitzaion tarte hori Zizur Txikiko Kontzejuari, udalerriaren hiri sareari gehitzeko. Aipatu hitzarmena berrikusteko alegazioak aurkeztea ez da jendaurreko argitalpen honen xede.

3. alegazioa.–Raúl Galdeano Álvarez jaunak, Iguzkitzako Kontzejuko buruak, aurkeztua.

Abiadura mugatzen duten seinaleak berriz pintatzeko, ibilgailuek abiadura mantsotzeko neurriak hartzeko eta zeharbide osoko zorua konpontzeko eskatzen du.

Erantzuna:

313/2016 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren Zeharbideen Inbentarioaren proiektuko zeharbideen mugak.

Alegatutako kontuak ez dira mugei buruzkoak; hortaz, ez da aipatu ebazpenaren aurka alegatutakoa onartzen.

4. alegazioa.–Javier Ollo Martínez jaunak, Altsasuko Udaleko alkate-udalburuak, aurkeztua.

Nafarroako Zeharbideen Inbentarioan tarte hauek sar daitezela:

1. NA-8505 errepidea: 0,00 k.p.tik 0,24 k.p.ra.

2. NA-7184 errepidea: 0,485 k.p.tik 0,90 k.p.ra.

3. NA-2410 errepidea: 29,32 k.p.tik 30,83 k.p.ra.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa onartzen da, eta NA-8505 errepide osoa zeharbide gisa sartzen.

2. Hein batean onartzen da alegatutakoa: zeharbidetzat jotzen da 0,61 k.p.tik 0,78 k.p.ra arteko tartea. 0,485 k.p.tik 0,61 k.p.ra eta 0,78 k.p.tik 0,90 k.p.ra ez da zeharbidetzat jotzen, ez baita tarte horietan betetzen Nafarroako Errepideei buruzko 5/2007 Foru Legearen 66. artikuluan definitutakoa.

3. 30,13 k.p.tik 30.59 k.p.ra arteko tartea Zeharbideen Inbentarioan sartua dago. 29,32 k.p.tik 30,13 k.p.ra eta 30,59 k.p.tik 30,83 k.p.ra ez dira zeharbidetzat jotzen, ez baita haietan betetzen Nafarroako Errepideei buruzko 5/2007 Foru Legearen 66. artikuluan definitutakoa.

Foru Legeak errepide arloko departamentu eskudunaren eta toki entitatearen arteko lankidetza beharra arrazoitzen du oinezkoak eta ibilgailuak elkartzen diren guneetako hiri-bizitzaren eta bide segurtasunaren kalitatea hobetzeko. Industria gune horietan ez dago oinezkoen eta ibilgailuen arteko bizikidetzarik.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 4.4. artikuluak ezartzen du Nafarroako Errepideen Katalogoaren eguneratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela eta errepideen mapa ofiziala ere argitaratuko dela. Bestalde, foru lege horren 69.5. artikuluan ezarri zen errepideen sareko zeharbideen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, errepideen katalogoarekin batera.

Zainketa Zerbitzuak Nafarroako Errepideen Katalogoa eta Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa eguneratu ditu, eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak Nafarroako Errepideen Mapa Ofiziala prestatu du.

Hori horrela, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 4.3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Azalpen zatian adierazitakoari jarraituz ebaztea Nafarroako Zeharbideen Inbentarioaren proiektua jendaurrean jartzeko tramitea.

2. Foru agindu honen eranskinean gehitutako Nafarroako Errepideen Katalogoa onestea, bai eta Nafarroako Errepideen Mapa Ofiziala ere.

3. Foru agindu honi eranskin gisa gehitutako Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa onestea.

4. Eraginik gabe uztea Sustapeneko kontseilariaren abuztuaren 31ko 38/2012 Foru Agindua.

5. Foru agindu hau Zainketa Zerbitzuari, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta alegazioak egin dituzten udalei jakinaraztea, eta adieraztea foru agindu honek administrazio publikoentzako administrazio bidea amaitzen duela. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko azaroaren 3an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

ERANSKINA

Nafarroako errepideen katalogoa. Nafarroako zeharbideen inbentarioa(PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1612549