139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren 9/2016 Dekretua, ekainaren 29koa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak 9/2016 Dekretua eman du, eta hau da horren testua:

“Tuterako Udalaren osoko bilkura 2015eko ekainaren 13ko bilkura berezian eratu zen, maiatzaren 24ko hauteskundeen ondoren, eta Alkatetza honek, ekainaren 13ko Alkatetzaren 9/2015 Dekretuaren bidez, lehen alkateorde izendatu zuen María Isabel Marqués Rodríguez zinegotzia.

Halaber, Alkatetzak ekainaren 15ean eman 10/2015 Dekretuaren bitartez, gainerako alkateordeak izendatu zituen.

Alkatetza honen nahia da hurrenkera hori aldatzea.

Ahalmen horiek erabiliz eta gaia arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusita,

DEKRETATU DUT:

Lehena.–Tuterako Udalaren alkateordeen egungo hurrenkera aldatzea, aipatzen den hurrenkera jarrita:

–Lehen alkateordea: José Ángel Andrés Gutiérrez.

–Bigarren alkateordea: Daniel López Córdoba.

–Hirugarren alkateordea: María Isabel Marqués Rodríguez.

–Laugarren alkateordea: Olga Risueño Molina.

–Bosgarren alkateordea: Carlos Moreno Gil.

–Seigarren alkateordea: Irene Royo Ortín.

–Zazpigarren alkateordea: Gustavo Gil Pérez-Nievas.

Bigarrena.–Dekretu honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari eta Tokiko Gobernu Batzarrari, egiten duten lehen bilkuran; ukitutako zinegotziei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aitzina izanen duen indarra.”

Tuteran, 2016ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1608135