139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Aldaketa puntuala Arau Subsidiarioetan

Santakarako Udalak hasiera batez onetsi du indarra duten Santakarako Arau Subsidiarioen egiturazko aldaketa puntuala, 7. poligonoko 56, 57, 58, 59, 60, 66, 1344, 1345, 1346, 1347, 1351 eta 1352. lurzatietako (El Molino parajea) herrigune inguruko lurzoruaren mugapenari buruzkoa, S.A.T. Santa Eufemiak sustatua (NA 565 zenbakia).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean eta harekin bat datozen beste arauekin bat xedatuari jarraikiz, Udalak erabakitakoarekin bat, agindu da espedientea jendaurrean edukitzeko hilabetez, aitzinetik behar diren iragarkiak Udalaren oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan argitaraturik, egokiak juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen. Halaber, erabaki da entzutea aldaketak ukitutako jabe guztiei.

Argitaratzeko agintzen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2016ko ekainaren 27an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso.

Iragarkiaren kodea: L1608151