139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2016ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

“1. Hasiera batean onestea herrilurretako 48.825 metro koadro desafektatzea, horri buruzko espedientearen arabera, 5. poligonoko 5080. lurzati osoa (herrilurra, 19.320 metro koadro) eta 5. poligonoko 5077. lurzatiaren 29.505 metro koadro (herrilurra) hartzen dituena, motocross eta enduro pista egiteko xedez.

2. Desafektaturiko lurzatien erabilera lagatzeko baldintza-agiria onestea, desafektazioa behin betikoa denean.

3. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean dagozkion iragarkiak paratuta, herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe horretan ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, desafektazioa behin betiko onetsiko da udal tramitean.

4. Santakarako Udalak behin betiko onesten duenean, espediente osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Herrilurren Atalera, behin betiko ezartzeko desafektazioaren baldintzak Foru Dekretuaren bidez, 6/1990 Foru legearen 140. artikuluan ezarritakoarekin bat.”

Argitaratzeko agintzen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2016ko ekainaren 27an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1608111