139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak, bake epaile titularraren izendapen epea bukatzear dagoenez, erabaki du prozedura abiaraztea Santakarako udalerriko bake epaile titularra eta haren ordezkoa izendatzeko.

Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, erabaki zen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bildurik, interesaturik dagoen orok eskabidea aurkez dezan udal bulegoetan. Eskabidean zehaztu behar dute bake epaile titularraren postua edo ordezko epaile titularraren postua betetzeko den.

Argitara ematen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2016ko ekainaren 28an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1608109